11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. BASKONIARIK EZ ZENEANBaina filosofiak gaur, arte sormenaren sena inkosziente eta gorde horren arrazoia ezagutzen lagundutaere, ez dakigu halako ezkutuko bultzadak kanporatu zituen gogo koszienteak zeintzuk izan ziren.Ilunpetan gaude ezagutzen saiatzen garenean zein motatako nahimen, behar eta erabaki suharrekbultzatu zituzten halako lanak egitera. Milurteko ugari gaindituz gureganaino iritsi dira hainbeste eta hainmiragarriak diren adierazpenak.Bestalde, ez da asko harritu behar euskal lurraldean eman bazen garapen hori, geografia kokapenakontutan hartuz bere, garai horretako arte sorkuntzetako oinarrizko gunearen bihotz-bihotzean; Akitzeeta Kantabria bateratzen dituen gunean alegia, nahiz eta ez den ahaztu behar, maila batetan bederen,gertakaria leku hauetatik oso urritikoetara ere iristen dela. n1. Paleolitiko artearen alderdi orokorrakEz dirudi <strong>Euskal</strong> Herrian Würmiense izoztearen azken aldia baino lehenagoko benetako artesorkuntza batetaz hitz egin dezakegunik. Ordukoak ditugu, hain zuzen ere, nolabaiteko langintzahandien frogak, bai ehiztari eta bai uzta-biltzaileenak, kosta inguruan 350 m. baino altuerahandiagoak ez dituzten lekuetako kobazulo eta babes naturaletan bizi izandakoenak. Gizakihauek Madeleine-aldiko kultura bere goi eta azken aldian garatu zuten. Santimamiñe, Lumentxa,Bolinkoba, Urtiaga, Ekain, Aitzpitarte, Ermitia, Isturitze eta Beroberria dira aztarnategigarrantzizkoenak, bai dituzten estratigrafia betelanengatik, nahiz beren langintzako tresnen aberastasuneta ugaritasunagatik: xixelak, harraskailuak, xaflatxoak, arpoiak, azagaiak, hagatxoak,orratzak eta abar.Arte historiagileak garen partetik, beren esparruko diren galdekizun zehatzak arkeologoeiuzten dizkiegu. Galdekizun eztabaidatuak dira, batez ere, milurte luzeetan gizakiaren bizitokiizandako prehistoriako aztarnategiok, ezinbestean bata bestearen gainean dituzte indusketetanazaldutako aztarnen zenbait “facies”horien kronologia, aldikotasuna eta identifikatzeak zalantzahandiak sortzen dituztelako. Delako arazook bazterreratuz eta arkeologo eta antropologoekberen ikerketa eta eztabaidetatik ateratako ondorioetan oinarrituz, arte jarduera bezala uler daitekeenaridagokion horretan besterik ez gara geratuko.Teknikak eta langaiakHasieratik bertatik gizakiaren jarduera hori, gaur egun teknika desberdinetako: pintura, grabatua,erliebea eta baita eskultura bezala ere, jotzen ditugun gauzen emaitzei dagokie. Bere langaimota orokorrari dagokionez ere bi alderdi bereiz daitezke: arte higikorra eta haitzetako artea.Tresna higikorrak harrizko xafla gainetan edo errekarrietan aurkitzen dira, baina, baita hezur,adar eta marfilezko gaietan ere. Paleolitikoko eskulangilea batzuetan, azagaiak eta arpoiakbezalako lan tresnen gainean eginiko irudi ez figuratiboetara mugatzen zen. Adituek azpimarratzendute komeni dela harrizko tresnen langintza eta hezurrean landutako ebakiduren arteanbereizkuntza egitea, ohartaraziz ez direla arte adierazpen bezala jotzen erretenak, askak edoebakidurak, sarritan, tresnaren eraginkortasunari baizik ez dagozkien langaiaren ezaugarriakizanik.Estetikako jarduera baten hasera zintzilikarioetan eta lan tresna ez diren bestelakoetan errazagosuma daiteke, batzutan harrian landuak direnak, baina sarriagotan hezurrezko xafla etazatietan, baita harrizko, hezurrezko, adarrezko edo marfilezko iruditxoetan ere.Kobazuloetako horma gainetan eginiko haitzetako artea, pinturak ala grabatuak dira. Badiraerliebeak ere, baina arraroagoak dira. Erliebe kasu bakan hauetako bat Isturitzen ematen dena da.Formak eta irudiakPaleolitiko gizakiak diseinaturiko formen artean, arte higikor nahiz hormetakoetan, badirafiguratiboak direnak eta figuratiboak ez direnak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!