11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAalderik sartaldekoena asturiar erregearen menpe egon behar zuen, lurralde horren gaineko buruzagitzamoduren baten bitartez, azkenik Jaurerri bakar bat osatzera etorriz. Momo Kondearen berri aipatzen daX. mendean. Beranduago, Iñigo López (1053) eta Diego Lopez de Haro (XIII. mendean) Kondeen izenakazalduko ziren. Orduan Bizkaia, Arabakin batera Nafarroako erregeen eraginpeko esparruan geldituziren. Elizaz berriz Bizkaialdeko lurraldeak, Araba eta Errioxako bi gotzaingoetan kokatuak geratuko ziren,Armentia eta Valpuestako egoitzekin.Gipuzkoaren gainean isiltasun osoa izango da XI. mendera arte. Ez da historian sartuko 1025 urteraarte (Olazabalgo San salbatore, Altzo, San Juan de la Peña monastegiari eginiko dohaintza agiria).“Seniores” eta “tenentes sistemaren baten bidez, Iruñeko erregeen menpe eta elizaz berriz bere gotzainarenmenpe egon behar zuen. 2AGIRIETAKO ITURRIAKGoiz Erdi Aroan euskal lurraldeei buruz dakigun guztia IX-X. mendeetako agirietatik dator, ia beti elizaketa beren ondasunak, partikularrek dohaintzan monastegi handiei egindakoetatik: Leireko San salbatore,Naiarako Santa Maria, Oñako San Salbatore, Peñako San Joan eta Donemiliagako Kukullakoei bezala,alegia. Goiz Erdi Aro aldian <strong>Euskal</strong> Herriko arte eta kulturaz egokia den zerbait esan nahi duen historialariak,monastegi horietako larrukietan agiriak ikustera behartua dago.* * *Santxo Handiaren (1002-1035) erregealdiko aginpide eta boterearen hedadura zabalak Baskoniazaharrari XII. mendeko kristau kultura eta artearen jaiotza eta garapenean eskuartzen utziko dio. Baina,halako monumentu erromaniko distiratsuen aurretik, bi mendeetan euskal ertilariek zizakatu behar izandute, beren kristau kredo berriaren adierazpideak aurkitu nahiez, landu gabeko formatan, duten ingenuitateagatikdirelarik deigarri, ez edertasunagatik eta egituren osotasunagatik. n1. <strong>Euskal</strong> Herriaren kristautzeaEztabaida baten ikuspegiaHemengo gaia, arte jarduera baten historia egitea denez, <strong>Euskal</strong> Herriak, ia Sartalde osoakbezalaxe, bere etorriaren iturria eta guztien gainetikako gai nagusia kristau dogman eta Bibliakoeta Ebanjelioetako historiatan izan dituenez, ezin utziko dugu bada, Baskonian kristautasunasortu zeneko gaia ukitu gabe. Kontua da, historialariek jarrera oso desberdinak etabaita kontrakoak ere hartu dituztela gai honetaz; badira <strong>Euskal</strong> Herriaren Ebanjelioaren zabaltzearengaraia goiztiartzen dutenak, gure aroko lehen mendeetara eramanaz eta baita BerantErdi Arora arte berandutzen dutenak ere.Eliza Katolikoaren historialariak uste dutenez, Ebanjelioaren zabalkunderako probidentzi-bideizan ziren Erromatar Inperioko bideak. Baina, erromatarren eta euskaldunen arteanbistakoa den kulturazko, hizkuntzazko eta gizarteko bereizketa V. mendera arte eman zelarik,ez da harritzekoa kristaututako erromatarrek beraiengan apostolutza lan eraginkorrik ezinegin izana. Orduko garai hartan kristau elkarterik hurbilekoena Kalagorriakoa izango zen.Kristautasuna Erdi Aro ongi aurreratura arte atzeratzen dutenak zenbait argudiotan oinarritzendira. Lehenengoa, arkeologia eta historiako iturriaren isiltasuna bera da. Nafarroa etaArabako etxaldeetako indusketetan ez da erromatarren garaiko kristau inskripziorik aurkituEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!