11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. BASKONIARIK EZ ZENEANMagiaren ideia, lehenbizi, Henri Breuil paleontologo ospetsuak bereganatu zuen eta ondoenarkeologo gehienak. Ia mende erdi batetan iraun zuen beste ororen gainetik, magiaren azalpenhonek, nahiz eta arazoaren konplexutasunagatik, osagarriak izan zitezkeen beste azalpenak bazterreraez uztea eskatzen zuen zuhurtasunak. Laster ikusi zen magia ezin zitekeela azalpen sistemabakarra eta nagusia izan, zeren iruditako %14k bakarrik agertzen zituzten suntsiketa zeinuak.Izan ere, ehiztarien berehalakoan elikatu eta biziraun beharrari lotzen zitzaion magiaren azalpenari,Breuilek beste azalpen bat erantsi zion, sakonean magiari berdin lotua, baina emakumearenernalketaren gurtzari lotua, baita animalienari ere. Baina, azalpen honek ere baditu berezailtasunak. Eta euskal lurraldeko hormetako arteari dagokionez, egia bada Altxerri eta Ekainenkobazuloetako barrenenean ugari direla zaldien marrazki eta grabatuak, egia da baita ere, zaldiaztarnetan bera dela agerpenik txikiena duena.TOTEMISMOA. Mendearen hasieran aldekoak izan zituen beste interpretapen bat totemismoarenaizan da. Berau ere etnografian oinarritzen da. Hasierako bezala izendatzen ditugun herriaskok, animalia espezie baten azpian arbaso bat bera izatearen oinarrizko ustea dute. Totem batsakratua da. Inizituak ez direnak ezin ikusi dute. Horregatik egon ohi da santutegi batetanezkutatua.Azalpen erakargarria. Ekainen totema zaldia litzateke. Baina horrela bada, zergatik azaltzenda bere irudian zauria? Eta gainera, zergatik azaltzen da beste espezie, bisonte, ahuntz, orein etaabarri... lotua? Totemen elkarteetan, talde bakoitzak bere totem berezia dauka. Ez da hau dekoratutakokobazuloen kasua. Beraietan azaltzen diren irudiak gutxi dira eta haiek berakfranko-kantauria alde guztian. Espezierik nagusiena zaldiak eta bisonteak dira; gero, oreina,mamuta, ahuntza, uroa eta elur-oreina. Hain espezie gutxi izate hau eta forma bereko adierazpenorokortu hau ez dator bat totemismoaren teoriarekin.SEXUZKO BIKOIZTASUNA. Beste azalpen bat gure garaiko frantses antropologo batzuk, hain zuzenere, Annette Lamming-Emperaire eta Andre Leroi-Gourhanek iradokia izan da.Hain zuzen ere, filosofo eta arte historiagilea zen Max Raphael (1889-1952) izan zen Eliziesetarabisita bat egin ondoren ulermen zuzen batetarantz jotzeko aztarna berri bat iradoki zuena.Berak, Henri Breuili honela idatzi zion eskutitz batetan: “Jatorrizkoen aurrean, hipotesi hausortu zait, gertutasun espaziala dagoen animalia batzuen artean, badela argitu beharrezkoa zaigunasmoren bat” izan ere, ezin zalantzan jarri “delako irudi horiek zerbaitegatik daudela elkartuaketa baduela horrek esanahiren bat”. 38 Gainera, (“palinsesto” deituriko) bata bestearen gaineandauden irudien besterik gabeko kronologia interpretapen baten aurkako jarrera hartu zuen.Pentsamolde hauen ondoren, Laming-emperaire eta Leroi-Gourhanek behin betirako utzizuten, zenbait egilek hartua zuten “etnografiko” ikuspuntua, zeinaren arabera “orainak (alegia,gaurko lehenagokoak) lehengoaren berri eman behar duen”, eta paleolitiko arteren interpretatzeahalegin guztiak aurkituak diren datu nabarmenetan oinarritu behar zutela. Irudiak azaltzendireneko formak xehetasun gehiagoz aztertu, ikertu eta klasifikatu behar zirela, eta beren arteanzein modutara elkartuak dauden hobeto begiratu behar zela. “Zergatik hain ezohizko taldeakhain errealista den arte batetan?” <strong>–</strong>galdegiten zuen, Laming-Emperairek. 39 Halako espeziek edoespezie taldeek okupatzen duten pribilegiozko kokapena, ongi mugatu beharko litzatekeen, etagai nagusiak bigarren mailakoetatik bereizi, eta abar. Hiru urteren buruan, 66 haitzuloetako2.188 irudi norabide horretan aztertutako ikerlanetan frogatu zuten beren ondorioak bat zetozela.Beren ikerketa moduak azpimarratze hau egitera zeramatzan, badela sistema bikoitz bat tankerajakin batetako animalia eta zeinuak, beste tankera desberdineko animaliak eta zeinuak osatu etaenkoadratzen dituena. Behin eta berrizko zaldia bisontearekin parekatze figuratiboak, inola ereustekabez ematen ez denak, iradoki zien “oinarrizko sinboloen diada” ideia. Bikoiztasun honek,izadian dagoen bikoiztasun sexuala adierazten du. Zalantzarik gabe prehistoriako gizakiak bazekienespezie bakoitzaren barruan sexua bereizten, baina bere horretan, adierazpena ez dirudi askoaxola izan zaionik. Sexu ezaugarrien adierazpena urria da eta honi dagokionez, hain zuzen ere,paleolitiko artearen “neurrigabeko lotsaz” hitz egin izan da. Bestalde, guzti honek, animaliaespezie bati sexu jakin bat eranstearen sinbolo balioa eman behar zitzaiola pentsa erazten du.Horrela, Leroi-Gourhanen arabera, zaldia, ahuntza eta oreina alde batetik eta azkonak, azagaiak,lerroak eta puntuak bestaldetik, arraren sexua adieraziko lukete. Bisontea eta arma jaurtigaiezzauritutako animaliak emeari zegozkion gaiak. Funtsean bitarra den konbinaketa hau, besteakbezain sinboliko eta gehigarriagoa den beste hirugarren batekin osatuko litzateke: A (zaldia) etaEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!