11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAdoko txoriak, eta XII. mendeko hasierako hamarkada horietan oso herrikoiak ziren bestiarioetakoirudiak ikusten dira. Kuzkurtutako giza irudiak, ileak laztanduz, musulman eskatologiakoarima zigorkatuak, eta abar.BERRIOBEITIKO GARBIKUNDEA. Berriobeitiko Garbikundeko gaurko eliza parrokiak 1200.aldeko protogotiko eraikina badu.Elizak hiru tartetako laukizuzeneko oinazala duen eliza-barnea, eta labe itxurako ganga etazirkuluerdiko burualdea ditu. Eliza-barnearen estalkia kanoizkoa da, zutabe karratuetan zintzilikatutakoerdi puntuko arku zerrendaz eta korurakotze arkuan atxikitako harroin bikoitzezeutsitakoa.Ataria da behin eta berrizko zaharberritzeetan oso aldatua izan den eliza honen bitxikerietakobat. Baketoiak dituen hiru arkiboltako ataria da, arkibolta hauetako zutabe gainetakokapitelak, zentauroen eta san Migelen arteko borroken irudiez apaindurikoak dira, Baskoniangoiaingeruaren adierazpenik zaharrenetarikoa delarik. Sarrerako arku zorrotza krismoi batezbukatzen da. Eskulturazko lan guzti honek oso antzinakoa den herrikoi zaporea du.ARTZEKO SANTA MARIA. Artze harana erromaniko eliza txikiz betea izan zen. Gelditu direnetakoenaztarnetatik eta oraindik eremuetan aurki daitezkeen ermitetatik, Artzeko Santa Mariareneliza nabarmentzen da.Eliza oinazal laukizuzenekoa da hiru tarte desberdinetakoa eta aurretik tarte zuzen batduen burualde zirkuluerdiko bat, arku zerrenden artean kanoi erdi batez estaltzen da, garaipenarkua besteak baino makurragoa delarik. Zerrendak harroinetan finkatuak inposta lauezbira osoa inguratzen du. Beste takeatutako inposta bat aurrekoa baino beheragoko mailandago kokatua. Absidean hiru leiho daude eta bi eliza-barnearen alde banatan. Erdi puntukoakdira, landarezko kapitelak edo errosetak eta palmairudiak.Kanpoan, hegalaren azpiko harburuak, igaduraz nahiko hondatuak badira ere, Artaizkoakgogorarazten dituzten giza aurpegi eta irudiak sumatu ahal daitezke. Kanpoko hutsarteetakoarkuen kapitelak, landareki eta eskematiko estilo berekoak dira.Atariak, hegoaldean kokatua denak, hegal baten azpian hiru arkiboltako erdi puntukoarku bat azaltzen du puxtarriz, burutxoz eta pinaburuz apainduak. Arku hauei eusten dienzutabeek ederturiko kapitelak daramatzate, kanpoko biak gurutzatutako landaredunak etabarrukoak irudidunak; eskuinekoak mandorlako Kristo bost lagunez inguratua, eta ezkerretakoasei irudizkoa. Oso hondatua badago ere, Igokundearen gertakaria ezagutu uste izan da.* * *JAKAKO ERAGINAK. Eraginei buruz hizketatu ezkero ez da zalantzarik ere, erromesaldietakoGaltzadan kokatutako eliza askotako gramatika zeinuak badirela. Jakaldeko apainketa moduaNafarroako leku askotan ezarria izan zen, hain zuzen ere lehen aipatu ditugun, VadolungokoSan Adrianen, Aibarko San Pedron, Katalain, Azuelo eta abarretan. Nahiko zaharrakdiren datak aipatu ditugu jada.* * *PROTOGOTIKO ELIZAK. Nafar landa aldeko beste eliza asko beranduagoko aldietan kokatubehar dira, sarritan protogotikoak bezala izendatzekoak, izan ere, guztiz erromanikoa denetikoso gutxi baita. Horrela bada, adibidez, Aberingo San Joan Bataiatzailean, Badostaingo SanMigelen, Ziraukiko San Romanen, Lergako San Martinen, Etxanoko (Oloriz) San Pedro adVinculako ermitan, Eusako San Estebanen, Orisoaingo San Martinen, Egiarteko SantaMarian, eta abar. eta abarretan.• Bideko foku handiakGaresKonpostela alderako erromes bide nagusienak Garesen biltzen ziren. Hiribildu honenjatorria, erromaniko zubiari estuki loturik aurkitzen da, honen ondoan kokatuz eta hazizjoan baitzen. Zubia XI. mendean eraiki zen hiribilduaren sorrera bera baino lehenago, Argaibaiaren beste aldera erromesak igarotzen laguntzeko ezinbestekoa baitzen.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!