11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAAbsideko arku itsuak, alboetako gelatan jarraitzen dute, ferra egiturazko ate eta arkuakbadira, arku-gain bazterrekoa, eta ondorioz kakoan giltzarriak gizenagoak dira alboetako abiapuntutanbaino, cordobar tradizioaren arabera. Euskarri ertza eta abiapuntuzkoa (koska etazubi-bular) pieza bakarrekoak dira erradio despiezearekin bisigodoen tankerara; baditu osoitxian ferra-arkutxoez bukatzen diren leihoak. Sarrerako arkua, hegoaldeko alboko ate gainekoa,lurreraino luzatzen den alfiz bikoitz baten azpian irekitzen da.Zantzu guzti hauek mozarabe artera garamatzate, Camón Aznarrek nahi bezala, asturiarprerromanikora baino gehiago.ARAGOI ALDEKO BESTE ELIZAK. Larredekoa imitatuz, Busango San Joan eliza-barneari bira emannahi izan zitzaion arku zerrenden gaineko kanoi erdi eta zutabe alkartuez, baina lantegi hau sabaiarenabiapuntuan moztua gelditu zen. Iñiguezen iritzian goitik behera etorri zen.Antzeko ezaugarriak dituzten gaiak aurki ditzakegu:- Gavineko San Bartolomen bere dorre lirainarekin,- Susin-eko eliza, non hutsarteko arkutxoen berezitasuna den, beste erdi puntuko arku batzuenazpian babestuak geratzen direla,- eta baita Satué, Oliván, Isún eta abarretan ere.Lehen ohartarazi dugun bezala, Serrabloko eliza hauek “lehen arte erromanikoetan” sailkatunahi dituzten egile jakitunak izan badira, mozarabeen etorrikoak eta “bertako” zenbaitezaugarri direla eta, oso agerikoak direlako egileak berauek aitortzen dutenak, ez digute eragoztenprerromaniko lanen taldean katalogoratzen.Dorreak. Musulmanen mundutik gertu izateak eraginik izango zuen dorre batzuen eraikitzegaraian, dorre hauek ez baiziren kanpandorreak izan eta honegatik litekeena da musulmanenmairu-dorreen antza izatea.Kronologia. Bestalde, historialariaren arreta zirikatua izaten da eraikuntza hauek kronologiagoiztiarragatik, izan ere, fidagarriak diren agirietatik guztientzat ere, data baieztagarri batateratzen da: X. mendearen azkenaldekoak ala XI. hasierakoak. 22• Aragoiko arkitektura militarraAzkenik bada, euskal “prerromaniko” artearen atal honen aipamenean, nahi izan dugunbezala, sartzen baditugu Santxo Handiak eragindako lanak, herentziazko eskubideak argudiatuz1017. urtean berak okupatu zituen Sobrante eta Ribagorza konderriak barne direlarik,gaingiroki bada ere, gogoratu beharko genuke garai hartako arkitektura militarra.Ikuspuntu honetatik nabarmentzen dira defentsa dorreak, Fantovan eraikitakoa (oinazalborobilekoa) eta Abizandan (oinazal laukizuzenekoa).LOARREKO GAZTELUA. Batez ere nabarmentzen dena, Loarreko gaztelua da, multzo horrenantzinako muina eta eraikin multzo zoragarrizkoa duena. Hasierako muin hori, zenbaitidazlek lonbardiar lehen erromanikoa bezala ezagutzen eta deskribatzen dutenak, badu oraindikhesitutako ingurune batetan, hainbat dorre eta laukizuzeneko eliza-barnea, kanoi gangaeta oskol estalkia duen absideko kapera bat; guztia gainera xumetasun harrigarrienean.4. Asturiar-leondar artearen eraginaBistakoa den bezala, bai estiloz eta arte formulazioz besteetatik guztiz bereizitako geografiaesparruak marrazten uzten ez duen eraginen interpretapen bat onartuz, ongi etorriko dagogora ekartzea Espainiako Iparraldeko kristau erresumetako eragina nabarmen azaltzen deladirudien zenbait lan.Nafarroako Museoan daude jasorik X. mendea baino berriagoak ez diren antzinako eraikuntzetatikaskatutako zenbait pieza, hara nola:- bisigotiko zantzuak dituen kapitelen bat;- Unxeko San Martin inguruetan aurkitutako beste bat, sokaduraz eta kontrajarritako triangelusailengatik asturiar aldekoekin zerikusia duena;EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!