11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAXIII. mendean hasia bazen ere, bere gorputz eta esparruak ondorengo eranskinez aldatuz joanda.ELIZA. Eliza-barne bakarrekoa da, 29 m. luzean eta 11 m. zabalean, lau tartetakoa etasantutegiaren zatia ere erantsi behar zaiona, poligonozko burualde batez itxiz, bost hormataletanbilduak non, beste hainbeste leihotan irekitzen diren. Bere aparejua ezin hobea da,isodomozko kare harri landuak dituena, oso berdinduak neurrian eta bukaera zaindua ertzetan.Erromanikoaz pentsa arazten digun gauza bakarra bere burualdea da: erdigunea den espazioa,zeinarengan marra indargarriak giltzarrian biltzen diren, gurutzea daramaten aingeruaninguruan, eta batez ere garaipen arkuaren amaieran kokatua dagoen Pantokratorrarenean, zeinarengainean badirudien gangako sei zainak batzen direla. Hauek gangetako osagaiak, absidekopoligonoko angeluetan sartuak dauden zutabe ederren kapitelen gainetan zama arintzeradatoz.ELIAS MAISUA. Ez dugu arrazoirik ikusten maisu eraikitzailearen izaera zalantzan jartzeko,zeinaren izena <strong>–</strong>Elias<strong>–</strong> idazkun bati itsatsia doan eta erromanikoaren espirituaren araberaeskatologiazko egia galanten aurrean sinestunari bere betebeharrak gogorarazten dizkion:“O DIVES, DIVES,NON OMNIS TEMPORE VIVESFAC BENE DEO IN VIVIS,POST MORTEM VIVERE SI VIS.ELIAS ME FECIT”(Oi aberats, aberats,ez zara betirako.Egizu on Jaungoikoarentzat gizonengan,hil ondorenean ere bizi nahi baduzu.Eliasek egin ninduen.)MarkizTrebiñoko konderriaren mugako arabar mendialdeko eskualdean dagoen hiribildu Markizetikkanpo dagoen San Joan ermitaz, mintzatu gara aurreko atalean. Hau ere, gaurkoegunotara arte katoliko gurtza leku bezala gorde izan den erromaniko monumentu deigarriada. Berari buruzko agiririk ez da ia geratu baina, bere aurrealde nagusian duen idazkun batek1226. urtera garamatza, bere eraikuntzaren eta Juan Perez, Kalagorriako gotzainak sortu zuenekodata modura. 54ELIZA. Iragaite aldiko eraikin baten aurrean gaude, lanketa oneko harlanduez jantzia, hegoaldekoeliza-barne horma ezik, hau harlanduskoz eraikia baitago. Kanpoaldetik, eraikinosoa bisitariari erliebe deigarriz azaltzen zaio, bai aldaparen galga konpontzeko bere burualdeaaltxatzen deneko harroinengatik, nahiz edergarritarako dituen apainketa gaiengatik: takeatuzkoapaingarriak dituen erlaixa eta horma bi gorputzetan zatitzen duen eta goialderako mugimendua,multzoaren zabalerako garapenarekin oreka ederrean zatitzen duen altuera erdikoinposta marra bat.Arabaldeko eliza txiki guzti hauen eskemaren arabera, bere oinazala areto egiturakoa da,hiru tartetako eliza-barne bakarrekoa, zertxobait zorrotza den kanoi ganga, pilastratan zutitutakobi arku zerrendez zatitua. Bi tartetan zatitutako zirkuluerdiko burualdea da, zeinarenaltuera pixkanaka gutxituz doan. Burualdearen eta gainerakoaren altuera desberdintasunaktamainen arteko joko ederra eskaintzen du. Estalgarria, hasieran egurrezkoa izango zena,zaharberritze aldiren batetan beste zeramikazko burdin lan batek ordezkatu zuen.Bat bestearen atzetik estutzen diren bi tartetan zatituta dago burualdea. Absidearen erdigunean,gainerakoak baino neurri txikiagoko hutsarte bat dago. Erdi puntuko arku egiturakoada, eta inposta batean kokatutako bi baketoiez osatua da. Burualde osoa horizontalki tartekatutadago biletez apaindutako inposten bitartez. Harritu egiten du barruko apainketa soilak,eta bere landarezko kapiteletako eskematismoak.Atari bakarra, eliza-barnearen bigarren tartearen hegoaldeko aurrealdean dago irekia, turutaantzeko ate bat jartzen uzten duen kanpoalderako gorputz bat osatuz: Landarez eta besantesortez apainduriko hiru arkibolta ziriez (baketoiez) tartekaturik. Arkiboltak, hiruna atzapar170 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!