11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA3. Megalitismoa. TrikuharriaEraikuntza megalitikoa eta bere esanahiaBaina arkitektura, aterpearen berezko behar horren irtenbide soil bat baino gehiago da.Gizakiak berehala sentituko zuen, funtsezko iraupen senazko erantzun horren bizikizunean bertan,bere eskulana nabariarazi nahia, bere bizitzarako espazio baten mugaketa horren egitekoarengarrantzia adierazteko: monumentua da arkitektura bezala. Baina, herri abeltzain eta ehiztarienartean arkitekturaren monumental izaera ez zen bere ingurugiro arloan emango, ehorzketa erlijiosoizaera zuten eraikuntzetan baizik.Milurteko batzuk lehenago, paleolitikoko ehiztariak beren halabeharraz oso kezkatuak egonakizan ziren. Bizirautea bakarrik ez zen garrantzia zuena. Heriotza oso gauza misteriotsu etaizugarria zen, eta litekeena zen denaren amaiera ez izatea. Inspirazio misteriotsuen mesedea irabazibeharra zegoen. Horrela, bada, iritsi zen haitzuloa bizitoki bat gehiago izatera. Santutegiizatera ere iritsi zen. Barruko ilunpeak bizitza eta heriotzari buruzko eta baita harantzagokoariburuzko zeremonietarako gorde ziren.Gainera, giroaren gozoagotzeak garai hartako gizakiak kanpoan gero eta sarriago bizitzerabultzatu zituen. Baina, aldaketa horrek ez zuen “bizimoduan” beraiengan benetako “humanismoa”galarazi, zeinak, beste gauzen artean bizitzaren eta heriotzaren zentzuaz hausnarketak egiteasuposatzen duen. Megalitismoari buruz, zenbait idazlek, izadiaz gaineko indarrei zietenbegirunezko beldurrez, eta talde erantzunak eragin zituzten elkarte osoaren izuaz hitz egin izandu. Gauza da, izadiaz gaineko izuak edo biziraupenezko eta bizimodu hobe baten helburu soilakelkarte mailan sentituak izan zirela, eta modu berean elkartearen adierazpenak eskatzen zituela.Horrela sortua izango zen ziurrenik, gizakia bizi zeneko geografia osoan hedatu zen megalitismoa.Eta megalitismoarekin batera arkitektura sortu zen, gaur ulertzen dugun bezalakoa: espaziobezala eta bolumena bezala; babesleku bezala eta monumentu bezala.Megalitismoaren jatorriaUrte luzez eztabaidatua izan da megalitismoaren jatorria. Orain urte batzuk, iritzi orokorraMediterraneo ekialdetik zetorren zabalkunde tesiaren aldera makurtu zen.Aldi moderno honetan, megalito multzo handienak Europa atlantiarrean aurkitzen ditugunez,sartaldeko jatorria eman nahiago izaten zaie, gutxi gora behera, aldi berekoak eta bertakoakbezala hartuz zenbait eskualdetan, erlijiozko ulerkera batzuetatik eta zenbait aldeko baldintzetatikabiatuta, hara nola, demografia hedapena eta neolitiko erreboluzioak eragindako ekonomi etagizarte baldintza berriak.<strong>Euskal</strong> Herriari dagokionez, megalitiko tipoen eta beraietan aurkitutako ostilamenduenazterketek, arkeologo batzuk “poligenismo edo zabalkunde neurritsua” deitu litekeen jarrerabatetara daramatzate. Megalitiko fenomenoak (ez dezagun “kultura” megalitoa esan, kulturadesberdinetako esparruan emaniko gertakari bat denez) “atlantiar sartaldeko ertzaren zenbaitfokuetan” izango zuen bere jatorria: Portugal, Bretainia, Hegoaldeko Ingalaterra, Irlanda,Danimarka eta Iberiar Penintsulan. Hain zuzen ere, Boch Gimpera, Maluker de Motes, Paloleta beste batzuen ondoren, Arabar Errioxako megalitoetan Portugal aldeko eragina ikusi da.Horren arabera, euskal megalitoen zabalkundea, arabar aldeko lurraldera hain zuzen ere, sartaldetiketa hegoaldetik etorritako herri berrien eraginezkoa izango zen. 23 Askoz milurteko lehenagoNeardenthal gizonak bere hildakoak banaka lurperatzen zituen. Orain Neolitoan berriz,taldeka lurperatzea ohizkoa bihurtzen hasi zen. 24 Arkeologoek, garai honetan, hain zuzen ereuste dute “biztanleriaren gorakada izugarria” gertatu zeneko arrastoak aurkitzen direla. Banakakoehorzketen gainetik jarriko da nekropolia.40 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!