11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. ERROMATARREN ETORRERALA CUSTODIAKO AZTARNATEGIA. Nafarroako hego-sartaldeko lurraldeetan egin diren aurkikuntzetangarrantzi berezikoak izan dira La Custodiako (Biana) erromatarren aurreko herrixkakoak,hain zuzen ere.Gerriko orratz batzuez gainera, arkeologoaren eta historialariaren arreta zirikatzen dute brontzezkosei tesera (txartel), hauetako lau iberiar idazkunez grabatuak, zerri, behi eta zezen formazitxuratuak eta urtuak, erromatarren aurreko herrien beren arteko edo erromatarrekiko harreraon itunen enblema bezala ulertzen direnak. Txerri hauetako batzuk sena estetiko handizitxuratuak daude, eskematiko eta baita karikatura espresionista alderako joera dutenak, onginabarmendutako mutturra, belarri nimiñoak eta hanka mutur zorrotz eta motzak dituztelanahita moldatutako desitxuratzeak eginaz. 41LA GRANJAKO AZTARNATEGIA. Bianatik gertuko alderdi bereko erromatarren beste kokapenetangiza irudiz apaindurikoak izateagatik oso garrantzizkoak diren zeramika aztarnak atera dira. 42Logroño-Mendabia errepidearen hegoaldeko soro batetan, La Granja deituriko tokian, oregorriskako tegulen eta teilen ondoan, itxura askotako apaingarriak zituzten sigillata zeramikazati ugari kanporatu zen; batzuk ore bikainekoak, zuri-gorri kolorekoak eta berniza oso distiratsukoak,apaingarri gai askodunak; giza iruditxo biluziak eta oparotasunaren adarra dutela, ehizaagerraldiak eta Eros bat nabarmentzen direlarik. Badira, izan, zakur eta hegazti, untxiak eta abar.landare eta geometriazko formak: errosetak, lirioak, palma irudiak eta zirkuluak.Honako hau nekazal etxalde baten kokapenenari dagokiona izango zen, gure aroko I.ngomendean finkatu litekeena, eta IV. mendera arte izandakoa.SOTO GALINDOKO AZTARNATEGIA. La Granjako kokapenetik kilometro gutxitara, El Soto Galindon,azaldu berri ditugun antzeko apaingarriak dituzten zeramika hondarrak aurkitu dira.Hemen ere gaiak oso ugariak dira: larrugorriko gizon iruditxoak, gerrariak eta zaldunak, ezagutzazaila duten ugaztun eta hegaztiak, huntzezko landareki uztaiak, palma irudiak, zenbait hostotakoerrosetak, zirkulu gaiak nagusitzen direneko geometriazko irudiak.URALDEKO AZTARNATEGIA. Arabako herri batzuetan burututako indusketek antzeko zerbaiteskaini digute. Uraldeko (Trebiño) aztarnategian adibidez, sigillata zeramika ugari aurkitu dagaliarpeko gaiez apainduak, baita giza irudiz ere, metopadas deituriko zeramiken estilokoak,laukizuzen edertuen artean, irudi (metopas) eta beste bereizgarritako marra bertikal trazu soilekoekintxandakatuak direlako. Sarritan delako apaingarri zerrenda hauek, konposaketa senajakintsuz jartzen dira beste geometriazko gai soilen gainean, estetikazko gustu zoragarri bat erakutsiz.43KARASTAKO AZTARNATEGIA. Araban, Karastan 44 (Caicedo Sopeña) eskuratutako zeramikez ere,eta “ager vasconum” erromatar beste kokaleku askoren aipamenarekin batera errepikatu beharkoda zalantzarik gabe, arkeologoen lan txalogarria laguntzen jarraitzen bada.BrontzeakBertako euskaldunen artearen nolabaiteko isiltasuna, hein handi batetan erromatarren kulturaahaltsuak bereganatua delarik, zenbait mendetan zehar jarraituko du horrela. Iruñeko hilerrianaurkitutako gauzak, badirudi, gehienak VI eta VII mendeetan kokatu behar direla; orduanberaz, frankoen eta bisigotikoen nagusigo aldikoak direla esan behar da eta ez erromatar berantiarrekoak.•EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!