11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAesan nahi arte historialari batentzat. Jakin nahiko genuke, sentsibilitate hori zein ideologia edukitangauzatzen zen, prehistoriako gizakiaren bihotza eta eskua dardararazten zuela dirudienharantzagokoaren sentipenak zein sinismen zehatzetan hartzen zituen profil dogmatikoak. Etahorretaz, oraingoz zenbat eta guregana etorri diren marrazki eta pinturak ez figuratikoagoakizan, orduan eta handiagoa da gure ezjakintasuna.6. Apaingarritako eta erabilerako tresnakIzenburu honekin giza gorputza apaintzeko erabili ohi den gai sail handi batetaz aritu nahidugu. Bi dimentsioetako (marrazkia, pintura eta grabatua) alorra utzi eta lan plastiko eta nolabaitekohiru dimentsioetakoetan jarriko dugu gure arreta.Arkeologiak, erabilkortasunaz gainera, egiteko estetiko eta arte balioak ezagutzen dizkietengauza ugari ateratzen ditu lurpetik, erasten zaien egitekoaren araberako mota ugarietansailkatuz: fibulak, gerriko belarriak eta krisketak, botoiak, orratzak eta abar. Balio du, batzuetanbi helburuak dituen <strong>–</strong>estetikoa eta erabilerakoa<strong>–</strong> gauza hauen erakusgai multzo zabal honi kapitulumotz bat eskaintzea, bi egiteko hauen harmonizazioak, zeinak mende historikoetan, artemota desberdinei kutsua emango dien: Arkitekturari inola ere, beste askotan berriz eskulturarieta bereziki lehen “txikiagoak” deiturikoak eta orain guk luxuzkoak bezala izendatu nahiagoditugun beste horiei ere. Hauetako kasu askotan, apaindurazko eta estetikazko helburua nagusituegiten da, askotan beste helbururik gabea izanik, besokoekin, eraztun, koilare eta abarrekingertatu ohi den bezala.Gure arkeologoak gauza guzti hauetatik adibide ugari ari dira ateratzen trikuharri, hilobikobazuloetatik, eta <strong>Euskal</strong> Herriko gainerako aztarnategietatik, Neolitikotik hasita, prehistoriakoaldiei dagozkienak.K.a. IX. mendetik hasita, Baskonian sartzeko zenbait herrik zein bide erabili ote zituztengaiari buruzko arkeologoen eztabaidatan sartzen ez gara hasiko, ezta <strong>Euskal</strong> Herrian kokatueta kobazuloetan, haizpeko babesetan, kastroetan eta herrixketan bizitu ziren jendeari dagozkionaztarnen araberako kultur berezitasunak eta sailkapenak egiten ere.Aurkikuntza hauek gaur egun bildu eta museoetan erakusten dira, beren ingurune naturaletikurruti alegia. Gauza hauen behaketan arituko gara, berauenganako arreta eta azterketan, arteikuspuntutik sumatu litekeenik baldin badute behintzat, arkeologoek egin ohi duten bezala,beren kronologia zehatzaren arazoa zabalik utziz.Apaingarritarako gauzak edozein eratako tokitan aurkitzen dira: kobazuloetan, kobazulotxoetan,zuloetan, hilerrietan, trikuharri eta edozein eratako lurperatzeetan, hilkutxen zelaietan,herrixkatan eta abar. Araban bakarrik 1986an, 70 lekutako gauzak atereak ziren. Materialak ereedozein eratakoak dira: harria, hezurra, kristala, marfila eta metalezko zenbait. Egiturak eredesberdinak dira, baita egiteko bera duten sailekoen artean ere. Zintzilikarioak adibidez, badiraborobilak, laukizuzenak edo trapezioak; batzuetan osorik eskuratu dira, zatiak gehienetan; badiratutu formakoak ere, esfera, zilindro eta abarretan segmentaturikoak.• AztarnategiakABAUNTZEKO AZTARNATEGIA. Abauntz haitzuloko 54 indusketetan kanporaturiko emarien arteandaude antzinakoenak. Han, harri-brontze materialezko apaingarri ugari aurkitu da: hobisakoneko lurperatzeari loturiko 20 hezurrezko espatula (hauetako zortzi, osorik eta bikain gordedirenak); hezurrezko 16 hezurrezko puntzoi eta apaingarritako zintzilikario modura erabilitakozenbait gauzaki, basurde letagin landu batzuk, suharrizko 17 gezi mutur; harri, hezur edomaskor gainean zulatutako 28 gauzaki eta konta ezin ahaleko haina disko-formako aleak.Sail honen barruan lepoko baten antzeko koilarea nabarmentzen da, basurde letagin izugarribatetan egina, kanpoaldeko diametroa ia 15 cm-takoa duelarik.KORTESEKO AZTARNATEGIA. Nafarroako mugetatik irten gabe, baina Abauntzetik oso urruti(eta denboran ere gureganantz salto handi bat emanaz), jada aipatua dugun Alto de la CruzEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!