11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAdutela eta M ª Anjeles Mezquirizek Iruñeko hilerrian aurkitutakoez, penintsulan aurkitutakogainerakoen egitura eta forma oso antzekoak dituzten (pitxartxoak eta eltzeak) zeramikei dagokioneiburuz egiten duen oharra gogora dezakegu:“Etniari buruzko ikuspegi batetatik, hilerria beste herri batekoa bezala hartu beharko da,Baskoiena bezala agian, zeren, beren ostilamenduetan Piriniar Iparraldeko erasotzaileek ekarritakogaiak edo behin eta berriz Iruñea menderatu nahi zuten bisigodoenak azalduko lituzkete,uka ezinezkoa baita Gaztelako hilerrietako hainbesteko batasuna duten materialen eta hemenaipatzen ari garenaren arteko desberdintasuna”. 333. Bakartegi bisigotikoakHispaniar geografia osoan Bisigodoen bi mendetako aginpidearen inolako arkitektura zibilekoarrastorik ez da geratu. Kristau gurtzari eskainitako eraikinak aldiz, badira jada dozena ederbat, osorik ala zatiren bat azalduz joan diren bezala zaharberritu direnak, Gaztela, Galizia, Andaluziaeta Lusitania lurraldeetan barna, hara nola, San Juan de Baños, San Pedro de la Nave, SantaComba de Bande, Quintanilla de las Viñas, eta abarretakoak, nahiko bikain gordetzen direnak.Nolabait ere urria den azaleko arkitekturaren ondoan, ikusgarria da benetan bisigodoengaraiko zenbat kobazulo, natural edo artifizial, aurkitu izan diren hispaniar geografia osoanzehar beren biztanleen erlijioso bizimoduko kokaleku izanak. Ingurugiro mota berezi horreketa bisigodoen garaiko bakartegi modu horren ugaritasunak arkeologo eta historialariengan bidezkoarreta biztu du.HAITZETAKO BAKARTEGIAK. Euskal lurralde honen barruan, bakartegi hitzak berak bat-bateaneta lehenengo aldiz kristauen ideien munduan sartzen gaitu. Euskal Herrian kristautasunarensarreraz hurrengo kapitulu batetan hitz egingo dugu. Oraingo honetan, bisigodoen edo goizerdiaroarrekobakartegietaz hitz egiteak ez du Euskal Herrian kristautasunaren erabateko sarrerarendatari buruzko ezer aurreirizten.Bada hemen egiazkorik: Hispaniar geografia osoan, euskal lurra da beharbada, goierdiaroareta bakartegietan haitzetako arkitektura ugariena duena. Gaurko Arabako probintzian ematenden gertakaria da bereziki, Valdegobiako eremuetan (Villanueva, Tobillas, Corro, Pinedo, Quejo,eta abar), eta Trebiñoko Konderrian (Markinez, Urarte, Laño eta Albaina herrietan) hainzizen ere.Haitzuloetako ingurugiro honen ikerketa oraingo mende hau iritsi arte ez da aztergai bezalahartua izan. Arkeologia eta historiarenganako arretaren piztea dela eta, haitzuloetako bakartegienikerketa sistematikoaren deskribapenari ikuspegi askotatik heldu izan dio zenbait idazlek, arkeologiazko,erlijiozko eta artezkoetatik hain zuzen ere. Aldizkarietan argitaratutako lan monografikofrankoz gainera, doktore tesiak eta taldekako ikerlanak argitaratu izan dira, bata besteagandikbai metodologia eta bai lan gaiaren hedaduragatik bereizten direlarik, zeren eta batzukgaurko Euskal Herriko esparru zehatzera mugatu dira eta beste batzuk aldiz ikerketako berengeografia esparrua inguruetara zabaltzea nahiago izan dute. Zabaltze hau guztiz ulergarria da,oraingo muga politikoez harantzagoko eskualde batetako tipologia marraztu nahi duen ikertzailearentzat.Kobazulo hauen kronologiari buruz berriz, esan liteke XX. menderen lehen erdira bitartean,ikertzaileak, gure prehistoria zientzietako hiru itzal handiko maisuak barne, –Arantzadi, Barandiaraneta Eguren– beren jatorria prehistorian, Neolitiko eta erromatarren aldia artean kokatzearenaldeko azaldu izan direla. Bisigodo jatorriaren azpimarratzea 1955.ean Iñiguez Almechek34 egin zuen eta ordutik zabaltzen joan da iritzi hau, beti ere, kobazulo hauek ondorengoaldietan ere okupatuak izan zirela onartuz, kronologia zehaztapena zaildu egiten da horregatikkasu jakin bakoitzean.Gure begirada, gaurko Euskal Herriko kobazulo artifizialen gainean kokatzen da zuzen zuzenean;baina, delako eraiketa horien eragilea kristau erlijioaren elkarte alderdi hori dela gogoanhartuz eta hitz egiten ari garen aldi hauetan euskaraz egiten zela Euskadiz gaindiko mugetatikaurrera, uste dugu Gaztela, Aragoi, Kantabria, eta bereziki Errioxan dauden antzeko bakartegienaipamena egitea ez dela lekuz kanpokoa.92 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!