11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAteko monastegi indartsuen begirada erakarri zutenak, hara nola <strong>–</strong>Naiarako Santa Maria, PeñakoSan Juan, Oñako San Salbatore, eta funtsean Cogollako San Millan<strong>–</strong> Kantabria alderazabaldu nahiez beren eragina”. 33• GipuzkoaASTIGARRIBIAKO SAN ANDRES. Bizkaitik Gipuzkoara igarotzen bagara, eta jada aipatua dugunIrungo Santa Elena eliza-hilerria alde batetara uzten badugu, lurgainekoetan aurkitzendugun garrantzizko bakarra Astigarribiako San Andres eliza da, Mutrikuko udalerrian dagoena,eta XI. mendeko agirietan Cogollako San Migelen Larrukian bere lau aipamen aurkidaitezke. Ongi da gogoratzea Astigarribiatik Santiago Bideko alboko adarretako bat igarotzenzela.Eliza bikoitz batetaz ari gatzaizkizue, bikoitza diogu, barrunbe sagaratu bat, beste handiagobatez inguratua dagoelako, biak ere estalgarri bat berak estaltzen dituela. Kanpoaldean,ia karratua den laukizuzen baten egitura du, 21,5 m. luzeran eta 18 zabalean. Bi isurialdedituen teilatu batek estaltzen du eta bere hormapikoak 10,5 m. altuera harrapatzen du. Hortikgoragokoan, kanpandorre baten gorputz karratu bat besterik ez da igotzen, eta sartaldekosaihetsean (sarrerakoan) 4 m-tako ataria erantsi zitzaion teilatupe soil batez estalia.Kanpoaldeko barrunbea harri-hormaz egina, lodieraz 90 cm-tako hormaz osatzen da,gezi-leiho moduan turuta antzeko leihoak ditu. Kanpoko horma horien prestaketak adieraztenduenez bi aldi desberdinetan eginikoak dira.San Andresko gauzarik esanguratsuena zalantzarik gabe, barrunbe honek, oinazal laukizuzenekobeste bat bere baitan izatea da. Luzaran 16,70 m. ditu eta 10,20 zabaleran, hormakberriz 70 cm-takoak dira. Horma honen eta kanpoko eraikinaren artean “erronda igarobide”moduko bat egiten da. Hemen axola zaiguna ez da kanpoaldeko barrunbea, XIII. mendeaneraikia izango zena, zalantzarik gabe hasierako eliza zen barrukoa baizik.Barruko eliza honek lau ate ditu: bata, sartaldetik elizara sartzekoa; bi hegoaldetik “errondaigarobidera” irekitzen direnak, hantxe bi toki estu sortuz, bataio kapera eta sakristia; etalaugarrena iparraldean dagoena, kanpoaldeko barrunbera sartzeko eta korura joatekoa. Barrukoeliza honetako indusketak, kanpoaldeko barrunbea bere sarrerako ate nagusi eta guztieraiki zenean, desagertua izango zen ixte hormaren oinarria azaldu zuen.Zenbait hilarrien gizaitxurako zuloak zorupetik azaldu zituen indusketak, lehendabizikoaldare-aurreak hiru mailatako zutoin altxagarri bat ere bazuela erakutsi zuen, zeinaren gaineanseguruenik prisma tankerako antzinako aldarea izango zen.Hiru eliza-barnekoa izango zen barruko esparrua, erdialdekoari bakarrik zegokion burugainbatekin eta barne-ate batez bereizia, agian.Absideko leihoak. Absideko hormatala zuzena da, errekarri gizenez egina; bere erdian batabestearen atzetik ardatz bertikal bera jarraikiz, bi leiho izugarri bitxiak irekitzen dira, harginteknikaz hareharri finean landuak biak. Goikoa tutu-egiturakoa da.Behekoa da deigarriena: ferra-arku zeharo itxi batez bukatzen da, arkuak bere erradio arenlautik hiru gainditzen duelako. Bere bi neurrien kontrastea ere oso bitxia da: bere altuera 1,42m-takoa eta 9 cm-takoa zabalera. Leiho hau inguru guztian (kanpoaldeko nahiz barrualdekobarrunbean) koska hirukoitza osatzen duen mozketa karratuko arkibolta zenbaitez enkoadratuadago. Beraz, hutsarte honen zirriztura bisigotikoan baino hobeto kabitzen da mozarabean.Ondorio honetara iritsi zen 1969 <strong>–</strong> 70.ean 34 indusketak zuzendu zituen arkeologoa, Astigarribiako“monastegiaren” lehen eraikuntza 1025 eta 1075. urte artean kokatu behar dela;Donemiliagako Larrukineko agiriak aipamen egiten duen 1108.eko elizaren sagaratzea (DonemiliagaKukulako abadearen aginduz Bernardo de Lapurdum gotzainak burututakoa) lehenengobarrunbearen burualdea zabaldu zela eta aldare berriaren sagaratzeari buruzkoa izangoda.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!