11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOALeireko monastegiaSantxo Handiak nabarmenki lagundu zituen jada bai material nahiz espiritualki Nafarroakomonastegiak, izan ere, jabego berezietakoak zirelako ugariak izan arren, kulturaz etaerlijioz bizimodu ahuldua zeramaten.Erreforma politika garbi batetan saiatu zen Errege Handia, monastegietan beneditar arautegiasartuz eta jabego pribatu eta laikoen eskutik berauek askatuz; helburu hauek hartutaClunytik etorri arazi zituen zenbait fraide, Paterno buru zutela eta San Juan de la Peña monastegianjarri zituen bizitzen. Litekeena da bere eskutik zaharberritua izana Iruñeko eliza 1022.urtean, laster botea izango zena.Santxo Handiaren ondoren, Nafarroako beste erregeak ere jokaera bera izan zuten eta behineta berrizko emarien ondorioz LEIREKO monastegia erreinuko egoitza erlijiosorik garrantzizkoenaizatea lortu zuten.Goñi Gaztanbidek azaltzen duen bezala, kultur gune handi bat izan ez bazen ere, materiagauzetan behintzat aurrerapen maila handia iritsi zuen bere baitan beste monastegi asko bilduzituelako. 19 Leire iritsi zen bere eskumenean 72 monastegi eta zazpi herri izatera ere. 20 “Leirekoabatetxea Nafarroak Frantziarekin izan beharreko harremanak ziurtatzen zizkion monastegiguztiak bilduz joan zen”. 21Antzeko gertakariak esan litezke Iratxeko monastegiari buruz ere, non santu baten (SanVerebundo) itzalak erakarmen handi bat sortzen zuen, egia bada ere XI. mendeko hamarkadahorietan Nafarroako monastegi hain handi bati buruzko agiriak guztiz urriak direla. Iratxekoondarea nabarmenki areagotuko da eta honek XII. mendeko eliza erromaniko bikaina eraikitzenlagunduko dio. Leireko ondasunen aurrerabideak monastegiaren berreraikitzearen zereginaerraztu egin zuen.LEIREKO SAN SALBATORE ELIZA, 1057.ean sagaratua izan zenak monastegi bizitzako unerikgorena erakusten dute Santxo eta Juanen abadetza aldietan, hauek Iruñeko gotzain ere izanziren. Lanbide honi, Santxo Handia erregearen lehen eta ziurra izan litekeen babesaren ondoren,bere seme Gartzia Santxezek eman zion jarraipena.Leireko eliza erromanikoak bakearen gozotasunera baino borrokako ohituretara jarriagoakdauden gizon batzuen espiritua kanporatzen du. Lanak kriptatik hasiak ziren eta burualdetikjarraitu, biak ere batera sortuak nonbait, eta aldaketarik gabe burutuak, Lamperezen ustetan.Horregatik gorde dute halako oreka. Horma lau eta bilutsen, profil garbien eta ñabardura desberdinekohondar-harrien margo beroenganako zaletasun modernoa duenarentzat, Leirekoabside hirukoitzaren kanpoko ikuskizunak edertasun liluragarria eskaintzen du.Lur sailaren maila desberdintasuna gainditzeko pentsatutako kriptak burualdearen zamaizugarria jasan behar du. Horregatik nonbait halako harritzat izugarriak, baita bere inbelpeengaraiera txikia eta kapitel ikusgarrien bikaintasuna ( uste izaten da berriz erabilitako erromatarrengaraiko harroinak direla). Erdiko eliza-barneren zabalerak beldur emango zien, goikoelizaren zama guztia jasan beharko zuen harrizko gangaren ziurtasunagatik, eta arrisku guztietatikihes egitea erabaki zuten, espazioren estetikazko ikuskizunaren kontura: eusgarri ilaraberri bat kokatu zen erdiko eliza-barnearen ardatzean. Arkitekturazko kontraesan hori etaguzti, eta egitura osoaren laztasun itzelaz aparte, bisitaria ez da geldituko gogoan ezabatuezinezko harridurarik gabe.Goiko elizaren burualdea halako oinarri sendoen gainean finkaturik, oldartsu altxatzen dagoialdera. Zirkulu erdiko oinazala duten hiru abside zoragarri ditu, nolabait ere mozarabezaporedunak. Luze zabalean eliza-barneen berdinak dira, honek berrikuntza suposatzen duelarikHispaniako artearen historiaren barruan. Bi tartetako hiru eliza-barneak, (ez dakigu gehiagoegin ziren) Kriptakoei dagozkienak dira; lerdenak dira eta jarraiezko kanoi gangaz estaltzendira. Harlanduen ohizkoa ez den neurri galantak edonor harrituta uzten du.Arrazoi osoz idazten zuen On Luis Mª Lojendiok Leireko San Salbatoreko funtsezkopieza burualde erromanikoa dela eta bere garrantzia antzinakotasunean sustraitzen dela esatean.Lehenengoz, 1057.ean izan zen sagaratua eta 1090.ean hurrengo aldian. 22 “Espainiakoerromaniko monumentu handietan lehenengoa da, lonbardiar joerako eragina duten kataluniareliza batzuen salbuespenez. Jakako katedrala, Leongo San Isidoro, Fromistako San Martineta zalantzarik gabe Santiagoko katedrala baino lehenagokoa da. Bere marren zehaztasunak,bere handitasunak, bere kapitelen berezitasunak eta aitortzen zaion antzinakotasunadela eta Leireko burualdea parekorik gabea gertatzen da, bakarra”. 23EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 141

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!