11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAdurez marreztatuak daude.IDIAZABAL. Aurreko bien antzekoak, baina neurrietan handiagoa eta berebizikoa Idiazabalgoparrokia elizakoa da, izan ere, zazpi arkibolta ditu. Lehenengoan arkutxo zorrotz koskadunhirugingildunak ikusten ditugu. Inposta lokarri handi batez koroatua da; atezangoenizkinetan zenbait buru tailatu ziren eta berauen aurrealde lauak, baketa handirik gabeak, lokarrienapainketaz edertzen dira, lauhostoz, gurutzaketaz eta irudi geometrikoez zirkuloak osatuz,López del Valladoren ustez “ekialdekoen ukitua duena”.* * *Aipa ditzagun, Gipuzkoako beste erromaniko atarien aleak, ez ordea mota askotakoak etaberen apainketa oso soila dela, ezer ere gabea dela ez esateko eta bakoitzean desberdina gainera.ERDI-PUNTUKO ATARIAK. Pasai San Pedron gaurko hilerrian, antzinako eliza izanaren zati batden honetan, bere atari bikoitzean erromaniko aztarnak ikus daitezke. Antzeko beste kasuada Aretxabaletako kanposantuko atea, antzina parrokia elizakoa izana. Era berean, Azkoitikoparrokia elizaren antzinako atea, orain aurkitzen deneko hilerrira eramana izan zen.Hain zuzen ere, tokiz aldatutako hiru ate hauek, erdi puntu garbikoak dira. Erdi puntuhau bera ikus daiteke Amezketako Ugarteko atean eta Arrasateko Garagarzakoan.ARKU ZORROTZEKO ATARIAK. Urnietan berriz, dorrepean, San Migelen parrokia elizako atarihandia, arku zorrotza duena da, iragaite aldietakoa bezalakoa, baina oraindik badute kare-haitzezkoarkibolta eta kapiteletako jokoan nolabaiteko erromaniko espiriturik.Hernanin, agustindar lekaimeen elizako ataria XVI. mendera arte antzinako parrokia elizaizanaren ateak arkibolta lau eta soilak ditu.Berastegi, Elduainen eta Berrobiko atarietan azaltzen da jada gotikoa den egitura.Antiguako baselizaZumarragan Antiguaz, <strong>–</strong>“Gipuzkoako ermiten katedrala” deiturikoa<strong>–</strong> Manuel Lekuonakazpimarratu egiten du, absideko egitura laua, eta estiloetan sailkapena egiten erraza ez denleiho txiki bat, “halaz ere, <strong>–</strong>dio berak<strong>–</strong> erromanikotzat har liteke, egitura osoa erromanikotankerakoa denez eta batez ere, zurez hornitua delako bere barrualde osoa, dena ere erromanikousainekoa”. 62 Horretaz gainera Lekuonak ohartarazten du atariari eman behar zaionkronologia desberdintasuna hegoaldeko hormako leiho itsuen aldean, berak, XII. mende betekoabezala hartzen duena, alde horretan elizari itsatsian zeuden aurreragoko eraikuntzakbotatzean azaldu zirenak.Antiguaren barruan landutako zureria eder eta interesgarriaz, honela dio Lekuonak “erromanikojatorra den lanketak, atxiki ezinezko gure kutxa maiteen artearen oroimena ekartzendigu gogora, hauek ere hain erromanikoan inspiratuak, beti lerro simetrikoz eta geometriazkotrazatuak zituztela, ia beti erregela eta konpasaz burutuak”.* * *Arrasto hauek denak, Gipuzkoaren hedadura estua gogoan ez duenarentzat, gutxienekoaketa esanahi txikikoak izango dira. Baina arkitekturazko zatiak izanik, halaxe baitira,garrantzizkoak dira, lurralde honetan erromaniko arkitektura bat izan zela erakusten baitute.Beste alde batetatik, arrasto guztien arabera zurezko gangez estaltzen ziren eliza txikiak zireneta beronen ahultasunak berak eragin zuela (kasu hauetan eta beste askotan ere ziur asko)sendoago eta iraunkorragoak ziren beste elizez ordezkatzea.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!