11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLABizantzaiar ereduak izan litezkeenaz hitz egin izan da. Dena delarik ere, hemen molduren,zuztarren eta profeten lantzea San Nikolasen lanaren parean jartzen da batez ere, LizarrakoMagdalena eta San Migelekin.Erromaniko ukituak dituen hirutasun gaiaren antzeko garapen bat Donejakueko Aintzarenatarian besterik ezin aurkituko dugu. Gainontzekoak gotikoak baitira.KATEDRALA. Abia gaitezen orain Katedraleko lanetara. Berau eraiki aurretik Santa Maria Zuriaizeneko eliza bat bazen. Berari itsatsita gaurko klaustroa eraikitzen hasi ziren. Gerora eliza osoarenberritzea etorri zen, katedrala eraikiz.Klaustroa. Egokia da beraz, gure aipamena klaustrotik hastea. Gauza jakina da zenbaitklaustro gela bazela, 1160. urte aldera. Hormako oroigarri batetan data bat ikus dezakegu:1174. Eta agirietan ere azaltzen da 1186. urtean oraindik eskupekoak ematen zirela “klaustrokolanetarako”. Beraz, kronologikoki mendearen azken hereneko eraikin bezala kokatudezakegu.Bi hegal ditu (ipar eta hego) bederatzi arkuz osatuak; eta beste bi (sortalde eta sartalde)hamabikoak, txandakako bi eta hiru zutabe talde gainetan zurkaiztuak direnak. Bada desegindakokapitelen bat baina, orokorrean, nahiko ongi gordeak dira beren gaiak ezagutu eta beretaila ederrak estimatzeko. Ipar galeriako kapitelak Kristoren bizitzari eskainiak daude, ebanjelioenarabera, Nekaldiko eszenak falta badira ere. Hego aldeko galerian apostolu eta santuenhistoriak ikus ditzakegu. Sartaldeko galerian berriz era guztietako animalia eta zomorroengaiek ugari dira.Estilistikoki, tolesdura ugari eta astunez jantzitako irudi trinkoak nagusitzen dira gorputzarennabarmentzea lortzen dutelarik. Badirudi klaustroko maisuei buruak axola zaizkielagehien, nabarmenki markatutako begiak dituzten buru handiak, arima begietaratzeko behargotikoa sentitzen hasiko balitz bezala. Ileak eta bizarrak batzuetan ildo soilez zirriborratuakdaude, eta besteetan berriz kizkur eta txirikorda mardulen zehaztasunez landuak. Irudiak batzuetanarkitektoniko edo landarezko hondoera baten gainean emanak dira, estilo berri bataldarrikatzen duen paisaiaren garapena.De Egryren arabera, zeinari, bai estilistikazko nahiz ikonografiazko Tuterako klaustroarenikerketarik osoena zor zaion, ohizkanpoko lan honen “nafar” berezitasuna azpimarratzen du, 42eta antza denez hiru esku desberdinen ezagutza sumatzen du kapitel horien lanketan: Ipar etasortaldeko kapitelak esku bat-berarenak dira; aurrekoaren antzeko estiloko eskua, baina askeagoa,hegoaldeko horma tartea, eta hirugarren batena, sartaldeko arkuteria, non, estilo aurreratuagoeta naturalistago bat nabaritzen den.Eliza. Klaustrotik katedralera igarotzen bagara garai berri batetara igarotzen ari garelakonturatuko gara. Neurriz oso handia den eliza protogotiko bat da, kolegio-eliza izaerakoa(XIX. mendean bakarrik jaso izan zuen katedrale izena), antzinako mezkitaren sailean eraikizen eta harlandu onez jantzi XII. mendearen azken eta hurrengoaren hasieran, Santxo Azkarrareneta Santxo Indartsuaren erregealdi artean.Zistertarren arkitektura eskemak jarraituz lau tartetako hiru eliza-barne ditu, hauetatiknagusiena garaiagoa eta zabalagoa da, eta tarteak laukizuzenekoak, alboetakoak berriz karratuandituzte. Bost zatitan ongi markaturiko gurutzadura batez jarraitzen du, erdikoa karratuaeta burualdea erdizikloko erdigune sakoneko absidea, zirkuluerdiko eta karratuko kapera bikoitzartean, Zistertarren tradizioren arabera. Bai eliza-barneak eta bai gurutzadura, hirugingildunzuinezko gurutzadura gangaz estaltzen dira, beren ertzetan baketa handiz zuinkatutako arkuzerrenda indartsuez berezitakoak, zistertar ezaugarri jatorrak, bere ia erabateko apaingarririkeza bezala.Barrualdeko erromanikoena, burualdean eta gurutzaduran bilatu behar da, zeinaren ipareta hegoaldeko ateek, aldi hartan, ziur asko, lanean zebilen klaustro lantegietan egindakokapitelak dituzten.Ateak. Katedralera eginiko bisita batetan bere hiru ateak azpimarratzea komeni zaigu. Hiruretanzaharrena hegoaldekoa da, “Birjinaren atea” ere deitzen zaiona. Ez du tinpanorik;baina ongi gordetako kapitelak bai, nahiz eta ez diren oso kalitate onekoak. Kristoren Piztuerarengai bat kontatzen du.Iparraldeko gurutzaduraren ataria, “Santa Mariaren atea” deituarena, arku zorrotzetakoada. Joan Bataiatzailearen historia eta San Martinen kaparen agerraldia garatzen deneko hiruarkibolta ditu. Bere tinpanoa atlante pare batek osatzen du, Sansonek eta Dabidek.162 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!