11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOATrikuharriaNeolitoaren azken garaietan agian hasitako zabalkunde honek Brontze Aroan zehar iraungodu. Eta bere eraikuntzak Burdin Aroan amaitu direla badirudi ere, honek ez du esan nahi gehiagoerabili ez zirenik.Hilobi egitura bat da trikuharria, zutik sartutako harlosa (ortostatos) eta estalki modurabeste batzuez osatutako ganbara bat da eta aldizka, baita sarbidea ere, estalitako korridore batduena. Hilobi gela, gehienetan Ekialdetik sartaldera begira egon ohi da. <strong>Euskal</strong> Herritik kanpoez da harritzekoa hurbilpenezko errenken “kupula faltsuz” estalitako dolmenak aurkitzea.Lurperatzeak janarien eskaintzekin (ardiak, ahuntzak, behiak eta abar) egin ohi ziren etabaita tresnekin ere: zeramikak, landutako eta tailatutako harrizko materialak, harri txiki geometrikoak,gezi muturrak, labanak, botoiak espatulak eta abar.Trikuharriak, gizarte batasunaren ideia sendo bat baieztatu nahi du.Hemen ordea, trikuharrien gertakari hau, eraikuntza eta estetikaren ikuspuntutik bakarrikinteresatzen zaigu, nahiz eta ez genukeen alderdi tekniko eta eitezkoen behaketari besterik gabelotu nahi, baizik eta, ahal den neurrian behintzat, beren esanahietan barna abiatu, giza eta gizarteikuspuntutik orain milurteko batzuk euskal biztanleria nolakoa zen hobekien ezagutuz.TRIKUHARRI MOTAK. Egituren, neurrien eta <strong>Euskal</strong> Herriko geografi kokapen ugarien arabera,bi trikuharri multzo osatzera behartuak gaude: haranekoak eta mendikoak. 25Mendietako trikuharriak monumentu txikiak izan ohi dira, normalean lurperatze gutxikoaketa ostilamendu urrikoak.Haranetako trikuharriak, berriz, eraikuntza handiak dira hezurdura eta eskaintza ugari dituztenaketa badirudi biztanleria handien uneak direla, herrixkako hilobia izan nahiko balutebezala. Haranetako trikuharrietan egitura ere askoz soilagoa izan ohi da.Trikuharrien artean hainbat eratakoak bereiz litezke:Trikuharri luzea, laukizuzena, bi edo gehiago ortostatoz osaturiko bi hormadunak, itxi alairekiak izan daitezke, ixteko harlosa sarreran izatearen ala ez izatearen arabera.Trikuharri motza harrizko kaxa soil bat da, hiru hormadun harlosa bakar batetan murriztua.Itxia ala irekia izan daiteke; poligonozko trikuharria, ehorzketa gelako zorua poligonala duena da,batzuetan borobil aldera jotzen duena; korridoreko hilobia, ehorzketa gela, zoru karratu, poligonaledo borobila duenera korridore batetatik sartzen dena; eta galeriako hilobia, aurrekoarenantzekoa, baina, gela eta sarbideko korridorea berezi gabea dituena. 26Trikuharria babestu egin ohi zen tumulu edo mendixka artifizial batez estalita, oraindik erekasu askotan badirenak. Batzuetan tumulua eusgarri bezala, borobileko harriz inguratua izatenda goitik behera jausi ez dadin.Bestalde, badira ehorzketarik eta trikuharririk gabeko tumuluak, bere horretan monumentutzatjo behar direnak. Beren betebeharra eta berezko esanahia izango zuten, zalantzarik gabe.Trikuharriak sarritan kontzentrazio deigarriko geltokiak osatuz azaltzen dira. Hori dela etaazterketak errazak izan dira. Halaz ere, <strong>Euskal</strong> herrian katalogatutakoak hain ugari izanagatik,gaur 800 27 paseak izango dira, sistematikoki oso zati txiki bat izan da miatua, batez ere Araban.28 Baina oso zaila da data guztiz jakin bat gaineratzea, estratigrafiarik ez delako hain zuzenere, eta beronen erabilerak, aurretik ehortzitako hilotzen aztarrenak erretiratzea eskatuko lukeelako.Antropologoentzat garrantzizkoak izan dira trikuharrien azterketak, beraietan azaldutakogiza aztarnen ikerketek eman izan dituzten ondorioengatik. Horrela miatu eta aztertu dira Aralaraldeko trikuharriak (hamabiren bat gutxi gora behera), Aizkorrikoak (dozena erdiren bat),eta Ataun-Burunda aldean beste batzuk, eta Entzia mendilerroan (Araban), eta abar. Hauetatiketa batez ere, Nafarroan bereziki dauden beste trikuharri askotatik atera zituen Telesforo deArantzadik, euskal gizonaren antropologia ikerketak burutzeko giza aztarnak.Zenbait trikuharrien aipamenaARABA. Araban aurkitu eta miatutako berrogeita hamar bat trikuharrietako azterketen arabera,badirudi, Maluquer de Motesen 29 hitzetan, Araba aldera trikuharrien arkitektura, Portu-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!