11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAhauetako batek antza denez, prozesioetako gurutze bat daramala; dena soil eta zakarkilandua eta mendeetako ekaitzek urratutako hareharria da.- Hirugarren agerraldi bat, bi harriren erliebeak erabiliz osatu litekeena da, ondorioa gurutziltzatutakoKristo bat da hegalak dituen San Migelen irudi baten gainean.5. Bizkaiko eta Gipuzkoako PrerromanikoaLurrari lotutako bizimoduaz eta <strong>Euskal</strong> Herriko kultur atzerapenaz lehenago esan genuenaaurrean daukagula, ez da bada uste izatekoa, kostaldeko bi probintzia hauetan prerromanikoarte gogoangarriren bat aurkitu dezakegunik. Aspaldiko garai hartako euskal eskulangilearengaitasuna indartsu azaldu zitekeen egurrezko eraikinei buruz ez dakigu ezer, izan ere, eskualdehonetan jarduera mota hau oso bizia izan zitekeen bertan izan diren zuhaiztiak ikusita.<strong>Euskal</strong> Herriko historiagile guztiek onartzen duten gertakaria, gure aroko lehen milurteanbertako biztanleriaren “nekazari giroratzea” da. Eta milagarren urtea izan da giroberritze honenmugarria. Henri Focillon, frantses historialariak data honi eskainitako liburu batetan(Milagarren urtea), ez du zalantzan ere jartzen aurreko aldia “zuraren zibilizazioa” bezalaizendatzerakoan. Data-goren horren ondoren badirudi Europa osoan sartaldeko gizonarenhirira itzultzea eta harrizko eraikinetara abiatzear dagoela.• BizkaiaHortaz, Bizkaiko oroitarrien eraikinei dagokionez, Abrisketako San Pedrorenak (Arrigorriaga)kentzen bazaizkio, eraikin oso xumeen hondarrak besterik ez da gorde, eta ez X-XI.mendeak baino lehenagokorik. Izan ere, harriosoko leihoak dira, oso landuera latzekoak, osoekintza teknika zakarra dute eta estetikoki berriz ez dute ia ezeren garrantzirik, eraikuntzako eraikinetansartuta edo ondorengo berreraikuntzetan daude gaur egun.ABRISKETAKO SAN PEDRO. Hala ta guztiz ere, gure ustetan Abrisketako San Pedro elizatxoakarreta berezia merezi du. Zaharberritu eta gurtzara itzultzeko prestatutako ermitak absidekoleiho bitxi bat dauka: jakar takatekoz markaturiko zoruen arteko saliente baten azpian,argi begia arkibolta moduan koska batzuz inguratzen da, eta alde banatan bi gurutze ebakiagertzen ditu, moztu samarrak eta itxura guztien arabera bisigodoarrak. Bada horman sartutakobeste harlandu bat ere, sigi-saga zirrinda batetan uztaiturik gurutze bat eta beragandikzintzilika alfa eta omega erakusten dituelarik. Sarrerako atezangoan bisigotiko guretze batazaltzen da borobil batetan sartuta.Eraikinaren hegoaldeko apaingarrietan, ate itsu baten esturan erliebe figuratiboak dituen biukondo ikusten dira; bietatik hobekien irakur litekeenak sexual koito itxurazko jarreran dagoenbikote bat erakusten du. Eraikin erromaniko hauen hormetan sartutako harlandu hauenlehen begiradan gogora etortzen dena da, bisigotiko gai hauek mimetismoz landuak izanzirela bertan, XII. mende bete betean. 28 Halaz ere, orain berriki zaharberritu zen ermitareneraikuntzan berrerabilitako antzinako hainbat hilarri puska azaltzeak, guztiz bisigotikoa zeneliza baten osagaiaz baliatuta egindakoa izatea litekeena dela proposatzen da berriro. Nolanahiere, ezin ukatu liteke prerromanikoa denik. 29Aztarna prerromanikoen ezaugarriakBizkaiko Goiz Erdi Aroko arkitekturaren beste aztarnei dagokienez, Arrigorriagako elizatxoakdituenak baino zatituagoak direlarik, denak harri landuz eginiko leihoak besterik ezdira, gaur desagertuak dauden eraikinetako erlikiak. Bizkaiko lurraldean 16 kasu izan diraaztertuak sistematikoki. 30Kontutan hartzekoa da beroietan erabiltzen den harria beti hareharria dela. Harri-bakarretaneta prisma egiturakoetan landuak izaten dira beti leiho begiak, altueraz metro erdikoak diraEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!