11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAtuen trinkotasuna kontutan hartuz gero. 65Arte estilo bati loturiko demografiaren gertakari hau bereiziki nabarmena gertatzen daArabako erromanikoan, non hiribilduen sorrerek berekin dakarten gurtza egoitzen handiagotzeaestilo berri batetan, protogotikoa deritzanean, bere teknikari esker gainera, gero eta ugariagoakziren eliztarrak hartzeko gai izango zen lekuaren zabalagotzea ekarri zuena. Halaz ere,XII. mendean populazioa oraindik ere nekazaria eta sakabanatua da. Irizpide honek Bizkaiaeta Gipuzkoa, eta Nafarroako zati handi batentzat balio duela uste dugu.Eraikuntza eta estilistika ugaritasunaEraiketa eta estilistika gaietan azpimarratu behar da batez ere ugaritasuna. <strong>Euskal</strong> erromanikoankalifa-artearen, mozarabearen, bizantziarraren, frantses eta iparraldeko erromanikoareneraginak suma daitezke. Baina eragin hauetako bakoitzaren garrantzia desberdina da eta eraiketabakoitzaren kronologia eta geografia kokapenaren arabera modu desberdinean sumatzen da.Irizpide honetatik has gaitezen agian kanpokoak izan ziren maisu handiek izan zuten garrantziaazpimarratzen (Esteban Maisua, Leodegarius, Adelbertus, Iruñeko klaustroko Maisua etaabar.) eta gurtza leku handiak (Leire, Iruñea, Jaka, Lizarra, Gares, Estibalitz, eta abar.) aurrekoorrietan gogoratu ditugunak.Bestalde, eraikuntza eta edergarrietako gai jakin batzuk geografia kokalekuetan, haranetaneta abar. hedatzen direla ziurtatzen da, eragile nagusia gertutasun fisikoa balitz bezalaonartuak izateko garaian. Nafarroan ohikoak dira burualde erdizirkularrak; Araban ere badirahalakoak, baina laukizuzenezko diseinuak ere ikus daitezke. Bizkaian, azkenik, oinazal karratukoabsideak orokorragoak dira. Nafarroan kupulazko estalkiak ez ziren bakanak; Arabanere badira halakoak; Bizkaian berriz ia ez dira agertu ere egiten.Harburuen, mentsulen, kapitelen, arkibolten, atezangoen, tinpanoen eta erlaitzpeen edergarritakoeiburuz, Nafarroan gai figuratibo eta gizatiarrak (Bibliakoak gehientsuenetan) ugaridira; beste eskualdeetakoen kontrastean, non zenbait irudi izugarrien ondoan, landare etaabstraktu gaien estilizazioak eta geometrizazioak nagusi diren.Gertakari hau agian norbaitzuk gure eliza protogotikoetako zistertar espirituak eragindakotzatbezala joko dute; baina, Zisterrak Nafarroan ez bestetan erroak egin ez zituenez,pentsatu nahiago dugu ikonoen gartsutasun honen arrazoia sakonagoa dela eta “Saltus Vasconum-eko”biztanleei zuzen zuzenago dagokiena dela.Beste alde batetik, Jakako artearen talka aipatu behar da, izan ere, bere edergarrietakoxakeztatuak Ebroren hegoaldeko Nafarroaraino iristen dira eta Arabaraino ere sartzen da.Zuzena da eman izan den oharra, Erdi Arotik populazioak, Arabar Lautadan gertatu izanden bezala, ia herri antolaketaren sorrera beretik gora beherarik nozitu ez duen eskualdeetakoeliza eta ermiten trinkotasun berezia kontutan hartu beharrezkoa dela. Bizkaiko Jaurerrianere antzeko zerbait suma liteke, non “ ibar eta hegi artean eta herri eta auzo artean” ia berdineanbanatutako elizak, “erromaniko txikia, Erdi Aroko estetikari emaniko funtsezko laguntza”horren arrazoia nabarian utziko duen azterketa sakon baten gonbidapena egiten ari dira.Kostaldeko probintzietako erromanikoaren apaltasun hori, bere demografia eta komertzialahalbideen mugak ekarritakoa izango zen, barrualdeko hiribilduen aurrean, Nafarroako etaArabako lautadetan barrena Santiago Bidea erabateko nagusitasunez ezarria izan zenetik. 66Aipatu sakan hauetan eraikuntza eta egituretako ezaugarrien elkartasun garbiak, batetikbestera beren langintzako jardunean ibiliko ziren hargin taldeez jartzen gaitu pentsatzen, mendebatzuk beranduago euskal hargin beste belaunaldi batek egingo duen modura, baita Baskoniakomugetatik kanpora ere.Kanpoaldekoen eragin ugaritasunaEragin herrikoi eta endemiko horietaz aparte, guztiz naturala eta edozein herritan ematendena izateaz gainera, zein beste eragin suma daiteke “euskal erromanikoan”? Burgundia etaFrantziako-Uhartearen frantses erromanikoarena oso nabarian jartzen da Nafarroako erromanikoan.182 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!