11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOA“Herioaren erresuma zapaltzen duen lehoi indartsua da”.Tinpanoaren azpian beste idazpuru bat hedatzen da:VIVERESI QUAERISQUI MORTIS LEGE TENERISHUC SUPLICANDO VENIRENUENS FOMENTA VENENI.COR VICIIS MUNDA,PEREAS NE MORTE SECUNDA.“Heriotzaren legeari lotuta zauden horrek, bizi nahi baduzu, zatoz hona otoizlari, sen pozoitsuakutzirik. Garbi ezazu zure bihotza bekatu guztietatik bigarren heriotza batetan ez zaitezenhil.”Ez da zalantzarik eliza honen egitura berriek miresmena sortuko zutela. Eta laster askoasmakizun berri haren imitazioak ikusi ahal izan ziren. Pentsatu izan da Carcipollera ibarrekoIguacel elizak Jakakoaren eragina jaso zuela; baina dena galderatan gelditzen da, Jakako katedralarendata zehatza argitzen ez den bitartean, izan ere, Iguaceleko atariaren gainaldean idazpurubatek elizaren eraikitzea Santxo Galindez eta bere emazte Urrakari zor zaiela dio, SantxoRamirez agintean zela, 1072. urtean.Uxueko elizaJakako eredu hau Uxuera eramana izan zen, zalantzarik gabe, Gartzia Berreratzailea Erregearenerabakiz. Baina Uxuera, 1089.ean eraikitzen hasi zen eliza ikusi nahiez joaten denbisitaria uste gabekoarekin topatuko da. Eliza-barneak eraitsiak izan ziren beranduxeago etaabsideak estali egin ziren eta deanbulatorio modura, gotiko garaian eraiki zen eliza-gazteluanbereganatua geratu zen. Halaz guztiz ere, tako ilarak ikus daitezke oraindik, baita Jaka aldekoartearen eragineko apaingarri latzak ere.Nolanahi ere, Dulce Ocon Alonsok hain zehazki idatzi duen legez, Leire eta Uxuerekin“Nafarroa Europartutako arkitektura joeratan sartua zela” da garrantzizkoena.Aralarko santutegiaAralarko San Migel in excelsisen Santutegiari dagokionez, bere karolingio jatorriaz aipamenakeginak ditugu. Iruñeko elizakoa zen eta, nahiz eta hasieran Zamartzeko monastegiarenmenpe izan, bere ondareak gero eta gehiago aberastuz joan ziren azkar, Pedro I.goa Erregerenustezko mirarizko sendakuntza zela eta. Horrela, abatetxe bihurtu zen.Lehendabiziko eliza erromanikoa, eliza-barne bakar eta ultra zirkuluerdiko absidea zituena,agian 1074. urtean sagaratu zena, bukatzerik gabe geratua izango zen; garai horretakoakdira absideen azpieneko zatiak.Ondorenean, aurrealdea berregin zen absideen altuera haziz, har-buruzko erlaitzak erantsizitzaizkion eta tronpen gaineko kupula egin edo berreraiki zen. Hiru eliza-barneak eta nartexaere eraiki ziren. Alfontso Borrokalariaren garaian beharbada hasiak izango ziren lan hauek,XII. mendean zehar luze jo zuten, baina ez da ziurtasunez bere sagaratzearen datarik azaltzen.Azkenik elizaren barruan monjeen otoitzerako kapera bat eraiki zen. Zamartze eraikitzelana egin zuen arkitektoa bera izatea litekeena da, oinazalaren planteamendua, inposten egitura,erroseten eta zerrenden apainketa eta hutsarteetako diseinu urria berdin berdinak baitira.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!