11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. FRANKOEN ETA BISIGODOEN ARTEAN- Bestalde, baskoinen lurraldean zehar galiako bagauden hedaduraren gertakaria izan zitekeen, 435.urtean Alpeetaraino hedatuz Pirinioetara iritsi eta Tarrakonensea erraustu eta 443.ean Magister MilitumMerebaudesek menperatu izana Arakoelin. 5- Edo, baskoien finkatze eta hedadurazko prozedura baten barruko gertakari endogeno bat bezalaulertu behar al da? 6INBASIOAK BASKOINEN LURRALDEANHorretaz gainera, ez da zaila talde gogor horiei zergatik bat aurkitzea, urte guzti horietan baskoienlurraldetik behin eta berriz igaro ziren jende erasotzaileek eragin zezaketen giro politiko eta gizartekoanapur bat pentsatzen bada.Sueboen errege Requiariok 448.ean Toulousera eginiko irtenaldi batetan Pirinioen bi alderditako “Baskoniak”garbitu zituen.Heruloak, 456.ean, Galiziaraino iritsi direnak gaitzetsiak izan dira eta Kantabroen eta Barduloen lurraldeakhondatuz datoz eta litekeena da Pirinioen beste aldeko baskoien Novempopulaniara ere iritsizirela.Baina, galiarren lurretan, bisigodoak dira beren aginpidea kokatzea lortzen dutenak. Euriko godoak(455-484), arautegi sonatu baten egilea bera, mendiak igaroz Iruñea eta Zaragoza hartzen ditu Tarrakonensienprobintzia menperatzeko babesleku bezala. Erromatarrekin eginiko bere foedusa 476an hautsieta Loira pean, hasi Ozeanotik eta Mediterraneora arte hedatzen den erresumaren nagusitzat jartzen dubere burua.Bere oinordekoak, Alariko II. ariotarrak ez du erraz menpean edukiko herri kristau katolikoa, zeinaknahiago izan duen Clodoveo buruzagi frankoaren menpe jarri, hau Eliza Katolikoan bataiatu den bihotzberritutako jentila delarik(497). Vouillen, Alariko II. naren porrotari Galiako godoen suntsiketa eta frankoenerresuma eraiketa jarraitzen zaio, zenbait historiagileren ustetan Gaskoina 7 ere hartuko duelarik. Orduanhasiko da bisigodoen Penintsula Iberika alderako inmigrazio handia, Alariko II.aren pean hasia zen okupazioa.Borroka hauetan barrena Baskoien jarreraz ezer gutxi diote historialariek, zeinetan zehar naturaladelarik Baskoniaren herri aske baten kontzientzia finkatuz joatea. Aurrerantzean, <strong>Euskal</strong> Herriaren historiak,beren erlijioagatik eta politika egituragatik desberdinak diren bi herriren arteko giltzarri izaterenondorioak jasan beharko ditu; izan ere, hegoaldeko godoen erresuma oraingoz ariotar erlijiokoa etapolitikan berriz batasun zale amorratua da, eta iparraldeko frankoak berriz, katolikoak dira eta erregeenseme artean erresuma banaketa zenbait nozitu beharko dute.BASKOIEK ERASOALDIAK FRANKOEN ETA HISPANIAKO BISIGODOEN AURKAGregorio de Tours-en idatzi bat gaizki ulertuz, Pirinioen iparraldean mendialdeko Baskoiak 587.eanBehe Novempopulanian lapurreta erasoren batzuk egin izanak, historialari batzuk zalantzarik gabekoerasoa burutu zutela, goipiriniar Baskoiak data horretatik aurrera, Akitanian lehenengo aldiz kokatu zirelaeta Dioclecianoren Novempopulania handik aurrera Wuasconia (Gascogne) deitzen hasiko zela pentsatzerabultzatu zituen; teori hau, zutik eutsi ezinezkoa da lingüistika aldetik, eusko-akitaniar inskripzioak osoantzinakoak baitira.Antzeko hedapena proposatu izan du zenbait historialarik (Schutenek, Gómez Morenok, SánchezAlbornozek) hegoaldeko <strong>Euskal</strong> Herriari buruz, uste izanik (J. Caro Baroja, Barbero y Vigil, Zayas Abengoetxeaeta beste idazle batzuen antropologia, toponimia eta lingüistika oharretan babesturiko iritzien aurka)Gipuzkoa eta Bizkaiaren baskointze berantiarra eman zela, baskoiak, antzinako Barduloen eta Karistioenlurralderantz eginiko zabaltzearen bitartez. 8Mende ilun horiei dagokienez, argi geratu bedi, Iparraldeko Baskoien Frankoen kontrako erasoenordez, sarraldiez hitz egin beharko litzatekeela, hegoaldeko Baskoiaz, hispaniar bisigodoen aurkako borrokazhitz egin beharko litzatekeen bezala. 9 Guzti honengatik, hegoaldeko Baskonian, berriki aurkitutakomerobingioen armak dituen hilerri batzuek direla eta, Iruñeko lurraldearekin, Clodoveoren ondorengoerregeen harreman politikoen arazoa berrazaltzen da. 10Azken batean, ziurtasunez ezin liteke esan Iparraldeko Baskoien aldetik Frankoen erresumaren aurrezaurreko borroka VII. mendera arte eman zenik, Dagoberto erregearen garaian alegia, zeinak, 635.eangudaroste indartsu batez garaipen galanta iritsi zuen,ondoren zuberotarren lurraldean porrota izan zuelarik.Borroka hauengatik eta Baskoiak Recesvintoren aurka Froya erreboltariari emandako laguntza militarrarengatik,“Baskoiak Piriniar eskualdean askeak izateaz gainera, beraiek baino indartsuago eta ahaltsuagoziren nazioen bizitzan eskuartzeko gai egiten zituen indarra eta antolaketa bazutela ikusten da”. 11Gaskoiekin eta Akitanoekin bat eginda, frankoen aginpideari behin eta berriz aurre egin zioten Baskoiek,Duke handien boterea onartuz.Clotario I. ngoaren ondorengoak Baskoniari, hispaniar Baskoniari ere bai ziurrenik, Genial Dukea inposatuzioten, (bertakoen ala frankoen buruzagia zen zalantzan dagoena) Dagoberto erregeari itxurazkomenekotasun baten ondoren jarraitu zitzaizkion zenbait Duke, non badirudien Lupo I. goaren ondoreneanautonomia nahikoz gobernatu zutela: Eudes Handiak, Hunaldo I. ngoak, Waifarok, eta abar. Akitaniakodinastia izan zen, Abderramanen erasoez ahuldurik, menpean erori aurretik, Baskoien laguntzarekin, 12Austrasiako errege Carlos Martel (688-741) eta bere oinordeko Pipino Motza (714-768) urduritzen jarraituzuen, Carlomagnok (K.o. 688-741) indarra erabiliz eta Hunaldo II.a bahituz Baskonia bere Inperio handiarenmenpe jarri zuen arte. 13EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!