11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA- Abstrakzioa. Azkenik, irudi abstraktuak dira Lizitin (Ardagoya) aurkitutako puntuak, marrak,gurutzeak eta angeluak eta Urratxa IIIan (Orozko, Bizkaia) margotutako ertzekoak.Artelanen esanahiakNolako zentzua eman behar zaie aldaketa estilistiko hauei? Francisco Jordá Cerdá-ren iritziz,Neolitiko bitarteko eskematismoaren hedapena, kronologikoki megalitismoarekin uztartu beharda. Idazle honek hipotesi bat kanporatzen du, alegia, Ekialdean ez bezala, non gizarte hiritartualderako garapen egiten den, Sartaldean, larrez larreko artzainen eta ehiztarien gizarte batazaltzen da, abeltzaintza eta hedadurazko nekazaritzan oinarritua. Komunitate zentzu bat gailentzenda, bai taldekako ehorzketatan eta bai beren megalitoetan, elizarik ez dutela eta berensinismena, idoloetara –ehorzketakoa, inpertsonala eta eskematikoa– jotzen duen forma erlijiosoetansustraitua dago, gizakia eta harantzagokoaren arteko harremanetako elementu bezala hartuz.16 Geldialdi bat egin dezagun, beraz, Baskonian megalitikoaren gertakaria ingurugiroarenarloan deskribatzeko.2. Habitat edo ingurugiroaren garapena• Bizimodua eta arkitekturaBistakoa den bezala, prehistoriako gizakiaren ingurugiroak badu zerikusirik arkitekturarenhistoriarekin. Gizakiak arkitekturarekiko izan zuen lehenengo bultzada, babeslekuaren premiagatiksortua izan zen: bizi eta biziraun ahal izango zuen lekua, izadiaren indarren kontra,animalia basatien eta beste gizonengandik babesteko lekua. Babesleku hau izadian bertan topatuzuen: kobazuloak eta haizpeko babeslekuetan; baina, berehala bere buru-argitasuna helburuhorretan jarriko zuen, babes espazioak sortuz, berak funtsean menderatzen zituen material hauekin(egur, buztin eta harriak).Nahiz eta kobazulo eta haizpeko babeslekuetan bizitzen Epipaleolitoan eta Neolitoaren hasieranoraindik ere jarraitu, zenbait milurtekotan, alegia, euskal lurraldeko zenbait gunetan airelibrerako joera nabari da jada neolitiko garaian bertan. Eta naturala da delako babes eta defentsarakokokapenak, egitura korapilatsuetan garatzen joateko joera.Demografia hazkundeak eta beste gora beherek etxearen –borda, etxola edo txabola– eraikuntzarenbeharra senti arazi zuten, pixkanaka, eraikuntza sendoagoen aldera garatuko zirelarik.“Denboraren iragaiteak, egiturak berak eta erabilitako materialak berak gauzatu dute ia erabatekodesagertzea, onenean, zoruaren aztarna besterik ez geratuz”. 17 Epipaleolito eta Neolitoaldietan “eraikuntza” edo hirigintza modu horretan izandako guztia desagertu egin da, berenmaterial eta tekniken ahultasun eta hauskortasunagatik, zalantzarik gabe. Berri txiki batzuk, LaRenke, Berniolloko (Araba) aztarnategiak eman dituen aztarnetatik atera ahal izan dira, delakoherrixka multzoaren sorrera Neolitiko aldian eman eta Eneolitora arte iraungo zuelarik.Euskal gizonak K.a. II. milurtekorako ikasia zuen metalak erabili eta urtzen. Brontze Aroazen (K.a. 1.600). Nafar-arabar lautadako gizona bereziki, izadiaren aldiak hobeto ezagutzenhasia zen, denborarenak, urtearenak, alegia. Nekazari bihurtu zen: Erein egin zuen, uzta bildueta berriro erein egin zuen. Euria eta hotza iristen zen, baina dena berriro bero eta argitsu izatenzen. Begiek ez zuten gosez bilatzen ehiza; zerura ere begiratzen zuten, uraren eta beroaren iturrietara.Izarrak eta ilargia bizitzarako funtsezko gertakari, aurreikusi zitezkeen gertakarien zeinubezala balio zuten. Bizimodua egonkor bihurtu zen. Lehengo ehiztaria egoneko, sedentariobihurtu zen. Garai honetakoak ziren, Burdin Aroa baino lehenago Euskal Herriko alderdi batzuetakoindusketek ezagutza nahiko zehatzak eman dizkigute, kokaleku apaletan antolaturikoherrixkenak.38 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!