11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAEl Sotillotik datorren ezkila-formako katilua zoragarria iruditzen zaigu, bere inguruko jokoenbalioa areagotuz, geometria irudiz tarteka zituen ebakiduretako pasta zuria galdu aurretik,bereziki dotorea izan behar zuena eta azken batean, profil soil baten xarma gordetzen du, erritozkodistirarena antzo.Ezkila-formako profil irekikoa da Sorginaren Txabolatik (Chabola de la Hechicera) ateratakoedontzi txikia, sarezko inguruketak, puntu, marra eta erronbo guneak txandakatuz sabelaldeosoa estaliz.ZERAMIKAKO KAXAK. La Hoyako ontzigintzako bilduma joritik, arte historialariaren begirada,bere forma eta profil ugaritasunak erakartzen du eta ugaritasun horretatik aukeraketa bat eginbehar izanez gero, berorren bikaintasun bezala azpimarratuko genituzke lau hanka gainetakozeramikazko kaxa ospetsuak. Mende batzuk beranduago, euskal etxe tradizionaletan erabili etaapaintzeko ziren kutxa haien ebaketa eta mozketa banda paraleloetan eta kontrastean puntu,marra, singi-sanga eta triangeluez apainduriko edertasuna ekarriko digute gogora kaxa hauek.Neolitiko garaiko zeramiken apainketa urri eta landu gabekoak ez badu arte historialariarenarreta zirikatzen, ezin esan daiteke gauza bere edergarritarako gauzakiez, non, sarrienetan apaingarritasunasmoa bera den, bakarra ez bada ere, nabariena, erabileraren ondoan garrantzi handizdatorrelako.5. Hormirudiak eta grabatuakEz da eginkizun xamurra Burdin Aro eta Brontze Aroaren arteko mugak finkatzea. Bestalde,postpaleolitoko pinturek oso gutxitan ematen dituzte kronologia nabarmenak. Berrienak BurdinAroan eta erromanizazio aldian kokatu litezke. Baina, zenbaitzuk badira Solakoba eta KortesenBrontze aldiraino eta baita, ikerlari batzuek ustetan, Neolitikoraino ere eraman beharkoliratekeenak. 42• Estilizazioak eta eskematizazioakHormetakoak diogu eta ez haitzetakoak, aipatuko ditugun pintura eta grabatu apurrak kobazuloetanaurkitzen direlako; badira haizpe babesetan aire librean eta berriki miatu ditugun hormaeta bizitokietan ere, Nafarroako Kortesetan gertatzen den bezala.Ordenamendu formal eta estilistiko bati jarraituz, oraingoz badaezpadazkoa besterik ez deneta eztabaidagarri eta litekeenaren alorrera eramaten gaituen kronologia arazoa utzi eta, has gaitezenestilizazioak bezala aipatzen ditugun aztarnak aurkitu izan diren lekuak izendatzetik.SolakobaJokano herriko Lacozmonteko Solakoban, 1961. urtean J.M.Barandiaran jada, bere lehenprobak egiten hasi zen, gerora indusketa zenbait kanpaina A. Llanosekin burutu bazituen ere.Delako kobazulo honetan zazpi maila ere izendatu dira, Brontze Arotik erromanizaziora artedoan denboraldi luze bati dagokiolarik.Azken Brontze alditik erabilia den kobazulo bat da, baina, K.a. 700etik K.o. 300 bitartekoaizan litekeen aldian bertan behera utzia izan zena. Kanpotik nekez ikusi daitekeena eta malkararrokatsu batetan kokatua den kobazulo hau Apellanizen ustetan, kultura desberdina zutenkastroetako biztanleetatik gordetzeko babeslekua izan zitekeen.Litekeena da, kobazulo hau bizitoki ez izatea, eta giza errautsik aurkitu ez badute ere, erritozkoakizan zitezkeen suen arrastoak azaltzen dira. Kobazuloa erlijio ospakizunetarako erabiliaizan zitekeen, eta zentzu honetan ulertu beharko lirateke hormatik askatuta gaur egun blokeetanikus daitekeen edergarriak. Grabatu apur batzuk badaude, baina, pinturak dira gehien azaltzendirenak.46 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!