11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAKataluniar eraikitzaileek herri eta eskualde desberdinetatik jasoko zituzten eragin ugariak aztertueta aipatzen ditu egile honek, hara nola: Ekialde, Italia, Languedoc-a eta Proventza,Cluny, musulmanen Hispania eta abar. eta ondoren Kataluniako lurraldeetan azalduz joanziren hainbat kristau eliza diakronikoki kokatuz eta horien hainbat motatako desberdintasunakdeskribatuz jarraitzen du.EzaugarriakPuig i Cadafalchentzat “Lehen arte erromanikoa” bere eraikuntzako ezaugarriengatik ezagutzenda: Aparejuan harri zakarra erabiltzen du, kolpekako tresneriaz moztua, opus spictumeran kokatua sarritan; bere hutsarteak oso estuak dira, barruko espazioak kanoi erdiko gangezestaltzen da; eta ez du apaingarritako eskulturarik.Erromaniko zakar eta funtsezko hau hasieran bere buru-jabetzaz garatzen da baina, askobaino lehen X. mende erdialdean edo, 17 Italiako Iparraldeko eragina jasoko du eta “lonbardoarestiloaz” bat egingo, bere kanpoaldeko apaingarriak alaitzen dituzten zerrenda etaarkuengatik ezagutu litekeena. Kanoi gangen gainean, XI. menderako jada azaldua da, italiarelizatan bezala tronpa gainetan kokatua dagoen oskolpe edo kupula eta beroietan bezala,leiho askoz zulatutako dorre garaiak saihetsetan eta arkuen apainduria dutela (Ripoll, Cardona,Cuixa, eta abar.)Espainiaren Iparraldeko erromanikoari buruz Raymond Oursel-ek (Kataluniaz batez erepentsatuz) azpimarratzen du, sistema berriak, ordura arte erabiltzen ziren mozarabeen formulakutziz egitura hizkera bat sortu zuela, bere ferra-arkuen profil gaindituak bezala; eta horienordez, hartu zituen “ italiar Lakuetan garaitsu hartan bertan nagusi ziren egitura eta apainketaosagai guztiak, egundoko antzarekin, alegia, mailuz moztutako apareju txikiak, zerrenda etaarku makurrak, absideko horma-hilobiak eta sigi-sagako apaingarri osagaiak”. 18 Arkitekturahau, “lonbarda” deiturikoa, (geografikoki etenaldi bitxiak dituena) ia Italia, Dalmacia, mediterraniarFrantzia, Katalunia, Suitza, Errenania, Burgundia eta Herbehera osoan hedatu zen.<strong>Euskal</strong> eta Nafar monumentuetatik mozarabeen eragineko osagaiak baztertu zituena,lonbardiar eragina izan zen XI. mendearen azken aldean; mozarabe hauen agerpenak “prerromanikotzat”hartzera bultzatu izan gaitu, batzuetan behintzat, (Aragoiko Serrabloko elizak),eta kronologiako irizpideetatik kanpo utzirik aurreko kapituluan kokatzera bultzatu gaitu.Dena delarik, kultur ikuspegitik behintzat, gogoan hartu behar dugu kristau errekonkistakbeti eta nonahi ez zuela islameko kultura deuseztatzea eragin, eta XI. mendetik Ebro haranaldeko judutar kokapenek, arabeen kultura eta kristauen kulturaren arteko transmisio ildoakezarri zituztela.“Lehen Arte Erromanikoaz” hitz egiten duten idazle guztiak ez zaizkio katalan historialarihonek duen irizpide zorrotzari lotzen. Eta azken batetan, hizkera edo deitura horrekin normalean,erromaniko estiloaren lehen aldia izendatu nahi izan du, idazle bakoitzak bere eraradefinitzen saiatzen dena.“Lehen erromanikoaren” esanahiaHemen behintzat, “lehen arte erromanikoari” izenburuari kronologiako esanahia emangodiogu batez ere, ohartaraziz, Europako arte estiloen historiako ibilbide guztian gertatzenden bezala ez dela sinkroniarik izan hainbat herrialdeetan.Guretzat “lehen arte erromanikoa” arkitekturari bakar bakarrik atxikitzen zaion kontzeptuaizango da.Eraikuntza mota berria da, harrizko gangez espazioak estaltzen hasi dena eta hainbateliza-barne artikulatzeko edo erdiko eliza-barnea bere gurutzadurarekin lotzeko egiturazkokonponbideen bila dabilena.Gehienetan bere aparejuak zakarrak dira, eta normalean ez du eskulturarik. Eta noizbaitazaltzen bada, oso soiltasun latz eta esanahirik gabekoa da, apaingarritako erliebe bezala begiratulitezkeen ebakidurak dituzten ateburu eta kapitelak alaitzeko besterik ez da izaten.140 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!