11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOA• Tuteran. Musulman eraikinakBeharbada, nabariena, guztiz musulmana den horretan, Tuteran bilatu beharko litzateke,bere harresia eta gotorlekua zirela eta, laster iritsiko zen penintsulako mahomatar hiririk garrantzitsuenaizatera.Bertako eraikinik bikainena Mezkita Nagusia izan zen, Muza II.ak (841-862) eraikia nonbait.Bere aztarnak azaldu ziren katedraleko lanak burutzerakoan. Aztarna horietatik ikustekoatseginenak zenbait kapitel eta mentsulak dira, gaur Nafarroako Museoan direnak.Kapiteletan mota desberdineko batzuk gorde dira:- Batzuk, lerden, korintioen ereduari gertutik jarraitzen zaizkionak, akantu digitatuzko hostoliraindunak.- Besteak zaharkitutako itxura dutenak, kubo alderako egituradunak, marmol-kararrizkoak,alakaz landutako palmetak.- Hirugarren mota bat berriz, izugarri liraina da, bere 0.40 m-tako altuerak, hirukoizten duelaeta bere zabalera, bisigotikoaren itxurakoa da eta arabeen ikurrez eginiko epigrafia du.Azkenik, neurriz txikiagoa den pieza bat bada, arku bikia zuen leiho bati zegokiona nonbait,zaharkituriko itxura duena kizkur alakatuak eta saskiari erantsitako koilarinoa duena.Ferra-arkutxoak pieza bakarrean dituen leiho bat geratzen da. 16Tuterako mezkita berekoak dira dotore apaindutako harzurizko ukondoak, atariko aterpearenhegaletan zirenak. Egiturazko itxuraren arabera sailkatuz Iñiguez Almechek hirutanzatitu nahi izan zituen.- Sail bat, 0.35 m. zabalean eta 0,38 m. altuerakoa da, koskaren kurba ukitzen duten birililena da,aurre aldetik biribilen lokerako zain bat dute erdian eta hauek saihetsean tulipan hostoz apainduakdaude.- Beste sail batek, ukondoaren kanpoaldeko zatia osatzen duen koskaren kurba inguraturikotajuketatik sortutako zuztarrez lotzen ditu biribilak edo erroiloak.- Hirugarren talde batek, lerro zuzenetan biltzen ditu biribilak oso modu bitxi ugarien araberakozuztarrez osaturikoak. Abd-al-Ramanen garaiko islameko artetzat jo litezke; baina beranduagokoaldiak gogora arazten dituzten zantzuak ere azaltzen dira.Musulmana da baita garbiketako ur-haska zati eder bat ere, katedralaren ipar aldeko absidebaten zoruaren azpian aurkitutakoa. Berauen aurrealdeak hirugingilezko arkuez apainduakdira, eraztun eta soka izpizko ingurune bikoitz batetan mugatuak, andaluziar ereduen aztarnagarbiak.• Musulmanen bi kutxatilaEz dugu bukatutzat utziko “musulman” sail hau, artelan bitxiak diren Fitero eta Iruñeko marfilezkokutxatilak aipatu gabe. Gerrako harrapakinak izango ziren eta beharbada zenbait jaberen eskuetatikigarotakoak ziren.FITEROKO KUTXATILA prisma egiturakoa da: 89 x 128 mm. luze-zabalean eta 83 altueran.Medina-Zaharako Halaf marfil eskulangileak egindako sinadura darama, gure aroko 966.urtean, emakume bati eskaintza eginaz, agian Alhakam II.aren arreba ala emazteari. Horrelabada, kaliferrietako lantegietako lehen aldikoa da. Ataurike fineko apainketa du landaretzahutsezko gaiei buruzkoa, hondoera bera ere laua duen erliebe lau bat nabarmentzen da.LEIREKO KUTXATILA. Oraindik ere oparoagoa da, edozein alderditan ere, Leireko kutxatxoada (Iruñeko Museoan) han, Nunilo eta Alodia martirien erlikia-kutxa bihurturik dago.Baditu 33 cm. luzeran, eta 22 cm. zabalean eta altueran. Medina-Zaharatik datorrena berauere, gure aroko 1005. urtean Faray eta hainbat ikaslek izenpetua dago, eskaintza luze batdauka Alah-en eta buruzagi baten ohoretan, beharbada Almanzorren semea, Abd-del-Malik-enohoretan, marfil gaineko erliebe finak ditu bere alde guztietan eta baita estalkian ere.Bi aurre luzeak, hiru dominaundi gingilduetan zatitzen da, eta saihetsetakoak bitan.Fiteroko kutxatilarekin kontrajarriz, Leirekoa ataurikea gutxitu eta animalia multzoak (ehizeagerraldiak) eta giza irudiak (kalifa, musika tresnak jotzen ari diren emakumeak, zerbitzariaketa abar.) gehitzen dituelako nabarmentzen da, eta litekeena da ekialdeko ereduetan inspira-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!