11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. FRANKOEN ETA BISIGODOEN ARTEANIkerketado itxaropide eta ikuspegiakGeografia baldintza hauei, gure euskal arkeologoak ia besterik gabe prehistoriako aldien edoerromatarren munduaren desagertze aurreko aldien ikerketak erakarriak sentitu izana, erastenbadiogu, uste izatekoa da, gure Goiz Erdi Aroko kultura arrastoak, gai gogorragoetan (harria,zeramika, metala) setatsu eta etengabeko bilaketa jardun ezkero, gure arkeologia museotan erakutsinahi zaiguna baino eskuzabaltasun handiagoz eskertua izango litzatekeela. 17 Kasualitatez etaustekabean, azken urteotan Buzaga (Nafarroa) eta Aldaietako (Araba) hilerrietan eman direnaurkikuntzek pentsa arazten digute gure iragan antzinatean eta goizerdiaroko ezjakintasuna ezdela hainbat monumentu ezagatik, baizik eta arkeologia ikerketa etengabekoa eta nahiko sistematikoaez izateagatik.Akitaniako Dukerriaren VII. mendeko garrantzi historikoa eta Baskoniakin zuen harrenakestuak eraman ditu zuzentasunez historialari batzuk uste izatera, akitaniar-baskoiak multzoanbatasun bat bezala zutela, non, mendialdeko euskaldunak “akuiluaren eztena” izan ziren etengabekoborrokan eskualdearen askatasun bila. Ezin bestean beraz, pentsatzekoa da “Frankoangandikguztiz bereizitako talde politiko batek egin duela agerraldia” 18 eta piriniar mendikatearen bialdetako baskoiak elkartuko dituela orain arte uste izan den baino estuago, gainera. <strong>Euskal</strong>Herriaren hegoaldeko hilerrietan aurkitako armamentuek baieztatzen dute hipotesi hau.2. Apaingarriak eta lanabesakArgibide historikoen urritasuna<strong>Euskal</strong> Herriaren historia inguratzen duen iluntasun luze eta sakon horrek, artearen alorra ereukitzen du erromatarren mundutik erromaniko mundurako iragaite aldi horretan.San Isidororen berrien arabera bisigodoek 466.ean, Iruñea, Zaragoza eta beste hiri batzukmenperatu zituzten; Tourseko Gregoriok dio, Childeberto I.ngo, Armonikako jaunak eta ClotarioI.ngoa, Austrasiako jaunak Pirinioak zeharkatu (511-561) eta Iruñea atzeman zutela. Besteberri emaile baten arabera, Chindasvinto errege-aulkira igoa izan zen Iruñean 642.go apirilaren7 an.Zehaztasunez ez dakigu <strong>Euskal</strong> Herrian mende horietan zein politiko gobernurekin bizi izanzen eta zenbaterainokoak ziren bat bestearen atzetik etorritako, merobingioen berriemaileekidatziriko eraso eta gerren arrakasten ondoriozko kokapena eta euskal lurrean frankoen edobisigodoen politiko aginpidea.Azaltzen denez, germaniarren erasoen ondorenetan, antzinako izendatze bereizgarriak barduloak,karistioak eta autrigoiak desagertu eta berriemaileek Baskoiez eta Baskoniaz besterik ezdute hitz egiten. Iruñeak bere baskoien hiriburu izaera gordetzen duela, eta bisigodoen aldian,gotzain-egoitza izan zela ere azaltzen da, zeren Toledoko kontzilio batzuetan bere gotzainensinadurak azaltzen dira. Agian, egunen batetan arkeologia, erromanizazioko aztarnetan den bezainemankorra izango da franko-bisigodoen aldien aztarnetan, miaketa kanpainak jarraitzenbadira behintzat.Arkeologia hondarrakARGARAYKO HILERRIA. Argaray herrian (Iruñeko zorupea, egun, zezen plazatik gertu) bisigodoenhilerri bat aurkitzean, bisigodoen ala agian frankoen eskulangintzako lan ugari ezagutzeasuposatu zuen: 18 gerriko belarri eta plakak, denak ere brontzezkoak eta penintsulako bisigodoenhilerrietan jada ezagunak direnen antzeko samarrak batzuk; bi orratz puska, brontzezko bibesoko, sei belarritako eta zilarrez eta brontzez landutako hogeiren bat eraztun 19 , eta arma tresnapila eder bat (aiztoak, lantza eta gezi muturrak): 20 oso garrantzizkoa arkeologoarentzat, bainaez hainbat arte historialariarentzat, nahiz eta ezin ukatuzkoa den pieza hauetako batzuk edertzekoeginak dauden geometriazko apaingarrien estetiko gustu nabaria.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!