11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA6.<strong>Euskal</strong> Artea europartu zenekoaTESTUINGURUAPOLITIKAKO UNE GOGOANGARRIAK ETA KULTUR OIHARTZUNAKNAIARAKO GARTZEA. Santxo Handia hil zenean, bere legezko lehenseme Gartzea gelditu zen Iruñeko erreinuarenoinordeko; beste seme eta bere ondorengo izango zirenen artean, “erregeari zor zaion leialtasunazela eta, erreinutik erabat bereizi gabe zeudenez” 1 banatu ziren gainerako ondare-ondasunak: Aragoikokonderria Ramirorentzat, Gaztela-Leon Fernandorentzat eta Sobrarbe-Ribargortza Gonzalorentzat.Gaztelako kondeen ingurumarian zalantzan ibili ondoren, Araba, Bizkaia eta Durangori, eta baitaGipuzkoari buruz ditugun datak, Iruñeko erresumaren eta San Joan de la Peñako sorreraren lehen berrihistorikoen garai berekoak dira.Gartzeak (1045ean) Kalagorria konkistatu zuenean, behin betirako etenak gelditzen dira nafarreneta musulmanen arteko harreman onak, eta etenik gabeko errekonkista aro bat hasi zen, 1492. azkenerartejada amaituko ez dena. Aldaketa politiko honek bere arte-kulturazko isla izango du mozaranbismoarenatzera egitean.Naiarako Santa Mariaren monastegiko sortzaile izan zen eta hori zelako Naiarako Gartzea deitzenzitzaiona, Donemiliaga kukullako monastegiko babesle sutsua ere izan zen. 1067an inauguratu zen Yusokomonastegira santuaren erlikiak lekuz aldatzea bere aginpide aldian egin zen.Zoritxarrez, mugen jabegoaren auziak Gartzea eta bere anaia Fernandoren artean eragindako lehiak,azken honek bere buruari 1037az geroztik Gaztela eta Leongo Errege izena (eta ez konde) ematenziolarik, Atapuerkako topaketan amaiera lazgarria izan zuen. 1054ko irailaren 1a data tamalgarria izanzen: alde batetik, Nafarroako erregeak bizia galdu zuelako, eta baita Nafarroa eta Gaztelako bi erreinuenarteko areriotasun luze baten hasera markatzen duelako ere.Errege lurralde batzuk “seniores” edo tenenteen bidez gobernatzen ziren orduan, Bizkaia eta Durangokolehen kondea zen eta Naiarako Gartzea erregearen alaba Todarekin ezkonduta zegoen IñigoLopezen kasuan bezala, zeinak Santxoren erregetzan bere aginpidea mantendu zuen 2 .PEÑALENGO SANTXO. Gartzea erregea errioxar monastegien babesle sutsua izan zen bezala, traizioz hilzuteneko lekuarengatik modu honetara izendatutako bere seme Peñalengo Santxok (1054-1076) abadeVeremundok gidatzen zuen Iratxeko monastegiaren alde egin zuen bereziki. Baina ez zion Donemiliagakomonastegia zaintzeari utzi, izan ere, Gaztelarekiko mugan egonik “bi erreinuen arteko oreka politikoanzeregin oso garrantzitsua jokatzen baitzuen”.Peñalengo Santxoren 1076.go heriotza datak, Baskoniaren bizkar Gaztelar eta Aragoarrek zuten zabalkundeegarriaren hasera adierazten du. Bere anaia Santxo II.aren Zamoran eraila izan ondoren Leonenbirtronuratu eta Gaztelan beranduxeago onartua izan zen Gaztelako Alfontso VI.a, krisi politikoazeta nafar monarkiaren ahultasunaz baliatzen da errioxar plaza gotortuez jabetzeko (Naiara eta Kalagorria).Era berean Bizkai-guneaz, Durangoz, Arabaz eta Gipuzkoaz jabetzen da eta baita Egaren mendebaldeanMojardin arteko nafar lurraldeez ere.SANTXO RAMIREZ. Peñalenen erailpenaren ondoren, nafar nobleziak bere jaraunspenera Sobrarbe etaRibagortzako konderriak erantsi zituen Santxo Ramirez, Aragoiko erregeari eskuratu zion erreinuaren aginpidea,zeinaren erregegoak egonkortasun eta sendotasun irudia ematen zuen. Erromara (1068) erromesjoan zelarik, Aita Santuaren begiko izatera iritsi zen nonbait Nafarroa eta Gaztelak baino lehenagoAragoirentzat erromatar liturgia eskuratuz eta San Joan de la Peña eta San Victorianeko monastegiakgotzaingo zaindaritzapean jartzea lortuz. Bera izan zen ekonomia indartu batekin gerora Jaka izenekohiriburua izango zenaren zimenduak ezarri zituena eta bertan gotzain egoitza ipini eta katedralareneraikuntza hasiko zuena.Bere erregetza (1076-1084) eta bere seme Pedro Santxezena, Gaztelako Alfontso VI.aren atxikitze asmoekikoaurkakotasunaz eta, Errekonkistarantz begira, bere jabegoen ekialdeko alderdietan frankiziakedo foruak emateez markatuak egon ziren. Alderdi hauetan mende bukaera hartan, nafar-aragoarkristau gudarosteak, Aierbe (1083), Arquedas (1084), Huesca (1094), Monzon (1089), Milagro (1098) etaBarbastro (1100) hartzea lortu zuten.MOMENTUZ, GAZTELA bere Nafarroako aurreko lorpenei uko egitera behartua suertatu zen. Baina kidegotzagarrantzitsu bat irabazi zuen Bizkaian Iñigo Lopez edo Eneko Lupis Bizkondearen familiarekin. Berau 1076anhiltzean bere seme Lope Iñigezek (Lope Enneconis) Gaztelako Alfontso VI. erregea omendu zuen etaagirietan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Konde izenarekin azaltzen da 1081etik 1092ra. 3 Kristauen armenZalakako hondamenak (1086ko urriaren 23an) Alfontso VI.aren handinahi inperialak geldiarazten ditu,zeinak Europako kristandadeari laguntza eskatu behar izan zion, Cid-arekin adiskidetu eta Santxo Ramirezekinakordio batetara iritsi; ondorioz, Nafarroa erreinu autonomo bezala denboraldi batez desagertuegingo zen. 4EUSKAL LURRETAN bere familiak lehenago Errioxan izan zuen jauntasunarengatik Lope Iñigezek bere semeDiego Lopez de Haro deitua, (1093-1124) izan zuen oinordeko. Familia honetan XI. mendearen bukaeratik130 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!