11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA• Esteban maisuaMagister Stephanus da euskal erromaniko artearen historiak gogoan gorde behar duen lehenengoizena. Nafar batekin zegoen ezkondua, Marina bere izena, agirietan azaltzen da,maisuaren beste etxe, lur eta errentak bezala. 25 Biziki ibiltaria izango zen. Egiatzat hartu liteke,Leongo (Barkamenaren Atean), Donejakuen (Zilargintzako Atea) eta Iruñeko Katedraleanaritu izan zela; “erromesaldietako artea” deitura zuzenesten duten (Durliat bezala) haieiargudio sendoak ematen dizkien gertakaria.IruñeanKATEDRALE ERROMANIKOAREN KAPITELAK. Baina, 1100. urtean sagaratua izan zen (eta 1391.urtean eraitsia) Iruñeko katedralaren inguruan nahiko harri gelditu da, 1101 eta 1127. urtebitartean landu izan zirenak, Esteban maisuaren (edo bere lantegiaren) estetikako kalitatearenberri emateko adina: Bi erlaitz eta eliza atariko zazpi kapitel handi.Haietako bat, “txorien kapitela” deritzana, hankak mokokatzen dituzten eta batzuetanberen lepo luzeak elkar gurutzatzen dituzten bi txori izanik, beste Nafarroako eta Aragoimugako beste elizetan kopiatua izan da.Nahiko ederki gordeak izan diren hainbat zatiren artean, hiru dira eskulan bikainekoak,hauetako bat zapatari bat adierazten duena.LeirenLeireko eliza erromanikoaren eskulturari heltzerakoan, ez da imitatzeaz hainbeste hitz eginbehar, baizik eta Esteban Maisua egilea beraz baizik. Bertako kripta eta burualdea eraikizutenek zelaitua zeukaten bidea.Gogora ekar dezagun, bere kripta zirraragarrian sumatzen direla, nolabaiteko zantzu figuratiboaduen apaingarritako eskultura baten bilaketa saiakerak. Han XI. mende erdialdera,kapitelak lantzen zituzten batzuen tolesgabeko lanak harritzen gaitu, zeinetan ildoak eta kiribilduraktartekatuak ikusten diren, buruak edo fruituak adierazten dituzten bolekin. Osooinarrizko lana da, kriptaren berehalako segidan eraiki izan zen elizaren burualdeko bestekapiteletan ikusten direnen antzekoa. <strong>Historia</strong>lariak berauetan, Erdi Aroko Katalunia eta Frantziakobeste lan garaikideen ahaidetasunik aurki dezake.Baina, Leireko elizaren kapiteletan ezagunak ditugun marra eskemak, erroleoak, erronboak,eta marradura geometrikoez gainera, giza aurpegiak ere azaltzen dira, oso oinarrizkotrazu kerak ferra arkuetan uztaiturik , desagertu nahi ez duen mozarabiar joera baten isladak,zalantzarik gabe.Alderantzizko zentzuan berriz, elizaren hegoaldeko saihetsean, XIV. mendeko zistertar handiagotzeaegin zeneko hartan, zenbait leiho eta XII. mendeko(hegoaldeko atea) erromaniko artekoaden eliza-atari erromaniko bat errespetatu egin ziren: Tinpanoaren erdian krismoia dago; etakapiteletan, estilizatutako landare gaiak, erromesaldietako bideetan ematen zen estilorik hoberenarenaraberakoak.SPEZIOSA ATEA. Garatutako eskultura erromaniko bat elizako ate nagusian aurki dezakegu,bi mendeetako egoera hartakoa. Ate hori ordea, agiri zehatzik agerian ez dagoenez, benetakomisterioa da.Bere itxura bikainak zirrara eragiten du, alde bakoitzean inbelpe lauak dituen hiruna zutabedituela, borobilezko ertzez bihurrituak izatean, badirudi sei direla. Alboetako atezangoetaneskulturazko irudiak egonak izango ziren, eta haietatik bat bakarra gelditu da ezker aldean.Erdi erdian, kanpai-egiturako janzkerak dituzten irudi zaharreko tinpano bitxi bat dago,errosetazko zirkuluerdiz inguratua, lehoi eta zezen baten burugainera jaisten da. Erdian mainelzutabea, kapitela eta harroin oso apainduekin.Tinpanoaren gainean eta ertzetan irudi mordoa eta talde sakabanatuak, beren arteko antolaketarikgabekoak, halabeharrez jarriak, tarte hutsak betetzeko besterik gabe.146 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!