11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLASANTURTZIKO SAN JURGI. Museo honetan bertan dago jasota Santurtziko San Jurgi elizarenazen tinpano bitxia: bitxia esan dugu, Bizkaian gordetzen den zirkulu erdiko tinpano alebakarra izateagatik; eta bitxia baita ere, bere lanketaren zakarragatik.Apokalipsiako Teofania adierazten da bertan, Kristo Aintzatsuaren inguruan Tetramorfoaduelarik. Irudiaren diseinu zakarrarekin kontrajarria dagoen sigi saga apainketa finezko zerrendabatez inguratua dago. Baina agian irudien marrazketa eta lanketaren zakartasunak bainogehiago oinarrizko espresionismo itxuragabetzaile batetaz hitz egin beharko litzateke.Bere kronologiaz eztabaida luzeak izan dira. Batzuen ustetan, “itsas ertzeko San Jurgi monastegia”elizaren emailearen agirietan azaltzen denaren garaikide egin behar da (1075.goaalegia). San Jurgiren hasierako elizaren beste ohar batzuengatik bada tinpano hau XII. mendebete betean kokatzen duenik (Apraiz). Gaya Nuñok ere, bere lanketaren lau eta zakarrarenlaztasuna azpimarratuz, XII. mende aurreratutakoa dela uste du.9. Erromanikoa GipuzkoanAstigarribia (Deba ibai arroan) alde batetara utziz, gaurko Gipuzkoa den lurraldean, erromanikoarteak aztarna apal batzuk besterik ez du utzi. Beste behin ere esan beharra daukaguprobintzian erromaniko eraikinik ez aurkitzeak, ez duela adierazi nahi izan ez zirenik. A. FelixLópez del Valladok ematen duen azalpena guztiz zuzena iruditzen zaigu, zeinarentzat, XVI.mendean gipuzkoarrek nazioko bizitzan izan zuten eskuartze handiaren ondorioa izan zenerdiaroar elizen desagertzea, eta “herri honetara datozen aberastasun ugariak, zeinetan bereeraikin handi guztiak berreraikitzen diren ala berriak altxatu” honen arrazoia. 61LeihoakBEDOÑA. Arkeologo honek berak dio, probintziako erromaniko aztarnarik antzinakoenakArrasatetik 3 km-tara dagoen Bedoñan ikus daitezkeela: gaurko elizaren hormetan itsatsitadauden leiho bat eta beste baten zutabeak.Hasierako eliza beraren beste leiho bat apaiz etxeraeramana izan zen.IGELDO. Eta erromaniko profileko leihoak zenbatzen jarraitu behar izanez gero, Igeldoko(Donostian) elizan aldare-aurreko horman azaltzen diren bi leihotxoak gogoratu beharkolirateke.ASTIGARRIBIA. Gogora ekar ditzagun lehen aipaturiko Astigarribiako leihoak.AtariakBaina Gipuzkoako erromanikoaren lekukorik esanguratsuenak gorde diren atariak dira.Edertzeko hartu den arretarengatik zenbait desberdintasun sumatzen zaien dozena atari horiek,esan liteke arte fineziagatik ez bada ere, ia beti historialariaren arreta erakarri behar luketelaneurriengatik, izan ere, nabarian jartzen dute nekazari herri sakabanatu baten erlijio zerbitzuarieskainitako barrualdeko lekuek izan behar zuten handitasuna.TOLOSA. Adibide garbi bat gaur egun Tolosako bataiategian dagoen atea da, hiribilduarenkanpoaldean zen San Estebanen antzinako ermita batetatik ekarritakoa. Sei arkibolta dituenturuta antzekoa da, atezangoak bezala eskailera tankeran dituena, baketa handien zutabe sendoetankokatzen direnak, arkuen abiada osoa etengabeki zeharkatzen duen erlaitz alakatu etaxakeztatu deigarri batek koroatzen duelarik. Horma honen ertzak ere baketa handizkoak dira.Inpostaren kanpoen aldeko zatitik izarrez apainduriko arkibolta bat irteten da eta era bereanhurrengo biak, hauetako bat barrualdera takeatuz edertua dago eta zerra hortz handiez bestea.ABALTZISKETA. Neurriez, apaingarrien soiltasunaz, eta arkibolten zenbatekoaz Tolosako honenantzeko ataria duena Abaltzisketako elizarena da. Bere sei arkuen aurrealde zati lauan sigisagako soka bat darama eta kapiteletako uhinak (horrela deitzerik balego) kordoi edo kiribil-176 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!