11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA4. Hilarriak eta oroitarriakLatinezko fintasuna eta bertan jaioetakoen kutsuaErromanizatutako Baskoniako hondar haietatik arte balio garbia dutenak bakarrik azpimarratzeramugatzen gaituen gure metodologia hautaketak, arkeologoak numismatika eta epigrafikograbatu soilen alorrean aurkitzen ari diren garrantzizko eta baliotsu denetik lerro hauetanaipamenak egitetik aske uzten gaitu, beti ere, hauek, esanahi estetiko bat duten zeinu, sinboloeta irudien ondoan agertzen ez direnean.Erromatarrek, beren hildakoenganako oroimena uzteko eta oroitzapena biziagotzeko edoberen jainkotasun zibil nahiz etxekoei eskaintzak egiteko aldareak eraikitzeko landu ohi zutenharria. Pertsonaia ospetsuen ohoretan eginiko oroitzapenezko grabatuak dituzten hilarri eta oroitarriakdira. Sarritan, landu zituen eskuaren sena artistikoaren lekuko dira.Zorionez iritsi da guganaino zenbait hilarri, non, landutako taila beraren zakartasunagatikbadirudien bertan jaiotako norbaiten eskuak egina dela. Sumatzekoa denez, aurkitutako hilarrigehienak Araba eta Nafarroako lurraldeetan daude. Isurialde atlantiarrean topatutakoetan landareeta geografiazko gaiak nabarmenak dira apainketan, gurutzea oso sarri azaltzen delarik.Hau dela eta, <strong>Euskal</strong> Herriaren kristautze goiztiarraren arazoa berrazaltzera behartzen gaitu; denaden, arazo hau, arte ikonografian dituen eraginagatik, beste kapitulu batetan azalduko dugu.Zaldun irudizko hilarriakHilarrietan grabaturiko gaien alorrari dagokionean, batez ere, zaldunak adierazten dituztenhilarrietatik has gaitezen. Caro Barojak honi dagokionez zera esan du, euskaldunak zaldiarekikoeta zaldi kontutan duen abilezia, arbasoen artean zaldiak izan zuen bai ekonomiko nahiz erlijiosoegitekoarekin lotu litekeela, alegia.ANDREARRIAGAKO HILARRIA.Egun, Donostiako San Telmo Museoan dagoen Andrearriaga hilarriezagunean (Oiartzun) grabatu baten gaineko zaldun irudi oso zakar bat ageri da<strong>–</strong>VABELTESONIS (?)<strong>–</strong>honek zeregin handia eman die epigrafialariei eta Inazio BarandiaranekVAL (erius) BELTESONISbezala ulertu du, garai honetan jadanik, bertakoen izendegian hasia zen latinizatzearen eraginarenzantzuak ikusiz. Arkeologo honek oroitarria hilarriaren izaerakotzat jotzen du eta Augustorengaraian landua bezala kokatzen du. Ezer gutxi esan liteke haur marrazkiz adierazitako zaldiirudiaz.URBIOLAKO HILARRIA. <strong>Euskal</strong> jatorriko beste bi oroitarri azaltzen dira Donostiako San TelmoMuseoan, eta hauetan bertako artista baten eskua ikus liteke.Bata Urbiolatik ekarritakoa, goialdean aurrez aurreko hiru irudi laukizuzen batetan sartuakerakusten ditu, baina zangoak eta profila eskuin aldera begira dituela. Belaunerainoko tunikadute soinean eta sorbaldaz besarkatzen dira. Irudien gainean geratzen den tarte estuan bi mailuikusten dira (ertz bakoitzean bat) eta baita ezagutzen ez diren beste bi gauza ere. Konposaketaosoaren ertza denean, zutikako lantza bat dago eskuin aldean, eta bi lau-hankako (zaldiak?)azpian.BEARINGO HILARRIA. Beste oroitarria, Lizarrako Bearindik ekarritakoak bere erdialdean, erdikoirudiari markoarena egiteko balio dion tenplete baten eskema dauka; aurrez aurre jarritakogizon bat, belaunerainoko tunikaz jantzia, ezkerraldean makila ala lantza bat daramana; beresorbalda gainean bi ilgorako ilargi ikusten dira. Erdi-erdiko gaiaren inguruan zortzi zirkukodoaz; behealdean berriz, paleografoek horrela deskribatu dituzten hitzak:D (i i s) M (anibus) FI (lio) SUI P (ecunia) S (ua) P (lus) M (inus)A (nnorum)VII LEO,gure aroko I eta III mende arteko data eman dietelarik.ZALDUNAREN HILARRIA. Iruñan (Gasteizko Museoan) lurpetik ateratako zaldunaren oroitarria,mota honetako irudikapenen artean garrantzi handia duenetako bat da marrazkiak duen adieraz-76 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!