11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAHARRI PONTEA. Bada Armentian baita erromaniko harri ponte bat ere, zimazio baten zatiaizan behar zuen oinarri baten gainean jarria dagoena. Kopak tailatutako apaingarriak ditu,angeluetan ferra lankera batzuk imitatuz, koruko zutabeen oinarrietakoak gogora arazten dituenarkutxo batzuk guztia inguratzen dutelarik.EstibalitzGasteiztik 8 bat km-tara, mendixka baten gainean, 1074. urtean jada bazen NaiarakoSanta Maria la Realaren menpean zegoen monastegi bat. Bi tartetako eliza-barnea zuen. Mendehonen hasieran hirugarren tarte bat erantsi zitzaion. Eta 1972-1973 bitartean burutu zenhirugarren zaharberritu aldia.ELIZA. Gaur latin gurutzeko oinazal gainean eraikitako basilika bat ikus daiteke, gurutzaduranlinterna duena, erdiko eliza-barnean abside bat eta gurutzaduraren beso gainean irekitzendiren bi kaperei dagozkien beste bi. Armentian bezala, elizaren burualdea, aurreko tarteabaino txikiagoa den laukizuzenezko tarte bat eta zirkuluerdiko abside batez dago osatua.Honako hau gurutzadurara irekia dago puntadun garaipen arku baten bitartez eta kainoi gangezestaltzen da. Labe gangaz estaltzen da absidea eta xakeztatutako lau ilaratako erlaitz batetatikabiatzen da. Erdi puntuko arkuak dituen bi leiho bakarrik irekitzen dira sakonean, lauakdira, hona ermita batetatik ekarriak izan zirela suma arazten dute. Hegoaldeko absideak ere bileiho ditu.Hegoaldeko gurutzaduraren gangak eta eliza-barnearenak puntudun kainoizkoak dira, iparraldekogurutzadurako besoetakoa berriz ojibazkoak. Eusgarriak prismakerazkoak dira, zutabeakitsatsita dituztela, arku zerrendak eta barruak zurkaiztuz, zeinetan gangaren ojibakzamalkatzen diren. Oskolpea edo zinborioa kanpoaldera nabarmentzen da, dorre karratumoduan eta angeluetan zutabetxoak dituela. Berandukoa da bere data, arkuen zurkaiztetatiketa bere eskultura apaingarrien garapenetik atera litekeen ondorioa izanik.ESKULTURA LANAK. Eskultura lanak, bere eliza-barne bakarrean, kapitel eta zutabeetan banatzendira. Hemen ere estilistikazko azterketak hiru maisuen aipamena egin arazten du.Lehenengo maisua gurutzaduratik burualderako lau kapitelen egilea litzateke. BeroietanErospenaren misterioa azaltzen da ikusgai: Adan eta Ebaren bekatua, paradisutik jaurtitzea,Aingeruak Mariari eginiko bisita, bekatu nagusiak.Bigarren maisua, zenbait islandar aztarnei loturiko hainbat klasizismorengatik, eta zulagailuteknika dela eta ezagutuko litzateke. Barruko kapiteletako zenbait zor zaio: bata gurutzadurakoa,bestea eliza-barne abiapuntukoa eta bi Epistola aldean.Eliza atariei buruz berriz, esan dezagun sartaldekoak ez duela ezer berezirik: Berregindakoate bat da horma bular edo kontrahorma lauen artean kokatua, arku zorrotza eta kiribilezkokapitel eskemak dituen bost arkibolta lauak dituena.Hegoaldeko atea deigarriagoa da, monumentuzko eskulturaren benetako harri bitxia; nahizeta Lopez del Valladoren ustetan, edergarritako ugaritasunak kalte eragiten badio ere osotasunarendotoreziari, bere eusgarrien apainketak miresmena sortzen du, berauetan Borgoinakoklunitar elizatako inspiratze ongarri bat ikusiz, Gaztela edo Aragoitik (UncastillokoSanta Maria) agian zeharka jasotakoa. 52 Eliza ataria inolako zalantzarik gabe XII. mendeanlandua izan zen.Atezangoetan ukondotutako bi zutabe ditu alde banatan, apaindutako fusteak, simetrikukiirudi berak errepikatuz; halaz ere eskuinaldekoak ezkerraldekoak baino taila lan finagoaagertzen du, izan ere, lehenengoaren perlaz tartekatutako lau loreostotako nerbiodun loreak,marrazki geometriko lauak bihurtzen dira ezkerraldeko zutabean.Atearen ondo ondoko beste zutabeetan, fusteetako apaingarriak txirikordazkoak dira, gurutzatutakolau harizpien zerrendatan.Beren kapitelak eliza barrukoen aldean bestelakoak dira.Hauetako bik badute nolabaiteko korintio airerik, beste biek landarezko erroleoekin jokatzendute.Atezangoetan irudiak azaltzen dira: ezkerretara Pantokratorraren gaia: eskuinetara, San JoanBataiatzaileaz gainera, gurutzatutako zenbait irudi apaingarritako hostotzekin. Lau arkiboltakagerian dituzten egiturak eta eskemak apaingarritako soilak dira. Beren erliebeetan GizakundearenBirjina, sagitario bat eta abar. ageri dira.168 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!