11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAENEOLITOTIK BURDINETARA. Eneolitikoaren azken aldean eta Brontze aldiaren hasieran aldatzeneta konplexuagotzen hasten dira zeramikaren profilak. Aldatzen hasten dira eta eraskotarikoakizaten zeramikaren profilak, kono-enbor egiturakoak eta karena gorenean duten beste batzuknabarmentzen dira, <strong>Euskal</strong> Herriko uren zatikatze goi-lautada aldean kokaturiko bizitzeko kobazuloaskotako ezaugarria den silueta izanik.EZKILA-FORMAKO ZERAMIKA. Metal garietako trikuharri aztarnategiek ezkila-formako zeramikarenlekuko batzuk eman dituzte, kultura honen gainerako esparruetan bezala, iparraldeko nahizhegoaldeko eraginez apainduak, “orrazeen apaingarriak”, ondadun ildoak, sigi-sagak, ttanttoz beterikotriangeluak, digitazioak eta abar.Segida osoko bi aztarnategi<strong>Euskal</strong> Herrian badira aztarnategi batzuk, zeramikaren garapena Azken Neolitikotik hasi etaerromanizaziora arte jarraitu ahal izango litzatekeenak.LOS HUSOS-EKO ZERAMIKAK. Santimamiñeko taldean horrelako ezer aurkitzen ez den bitartean,Los Husoseko kobazuloetan baditugu, arestian esan dugun bezala, apaindu gabeko zeramikazati batzuetan Neolitiko aztarna batzuk, baina baita, hasi Eneolitikoko zenbait faseetakoereduetatik, pastilla bidez apaindutako zeramikak eta arrauzkarazko profil ireki eta itxiak dituztenaketa karenatu batzuetatik eta baita Metalen hasiera berekoak diren ezkila-formako edontziakarte ere, eta ondorengo eredu batzuk orraze apainketak bezalako berrikuntzekin; eta horrelaBurdin Aro eta erromanizaziora arte.LA HOYA-KO ZERAMIKA. Talde berekoa den beste leku bat, zeramikaren garapen tekniko etaartistikoa nahiko ondotik jarraitu dezakeguna La Hoya herrixka da.Bere kokapeneko lehen aldian (K.a. XIV. mende inguruan), ebakidurazko edergarriak etapolipodo ontzien gainetan zenbait kasutan azaltzen diren kordoitutako gainazalak dituzten zeramikakdaude.Bere kokapenaren bigarren aldian, ebakidura finezko teknikak, gero mozketa apainketak,ildozkoak, tonu gorristaz edo barbotina txuriz margotuak ikusten dira; baita behatzez, azkazalezedo kordoiez eginiko grabatuak ere.Burdin II aldian, kultur aurrerapen nabari bat eragindako nekazaritzan oinarritutako ekonomiarengaraian, manganesoz pintaturiko laranja koloreko edergarriak eta gehienak lerromakurabiadura duten geometriko apaingarriak dituen tornuzko zeramika hedatzen da. Hauen ondoanbadira eskuz egindako beste batzuk, pasta beltzezkoak, ebakidura, mozketa eta inprimatzeapaindurazkoak.Egituraren arabera, era askotakoak daude, erabilera arrunteko mahaiko ontzi zeramiketatikhasi, katilu, edontzi, txarro, kantinplora eta abar, eta erabilera berezikoak, kopak, onilaketa abar., mozketaz apaindutako hankadun kaxa bitxiak eta biltegiratze pieza handiak “batez ere,aleak gordetzekoak”. 41Zeramika ale aipagarriakHiru milurteko iraungo duen eta herrian erromatarrek ekarritako beste eredu batzuk sartuarteko ontzigintza honetako estetika eta sormenezko sentiberatasunaren pixkanakako garapenaaipatzen ezin gelditu gaitezkeenez, multzo handi horretatik, eskulangilea artista bihurtuko denekoibilbideaz irakatsiko digun zenbait artelanen behaketa eta ikerketa nabarmentzen saiatukogara.EZKILA FORMAKO EDONTZIAK. Santimamiñe taldea deituriko horretatik datorren adibideren batjartzeko Pagobakoitzako ezkila-formako edontziak merezi du gure arreta, Gipuzkoan, AitzkorrikoUrbia zelaiko trikuharriren ostilamenduan aurkitutakoa da, ontzi inguru guztian ebakiparaleloak dituen apainduria xume eta funtsezkoa duena (gaur San Telmo Museoan dago).Apainketa ugariagoak eta konposaketa zentzu bizi eta nabariago bat dutenak dira Arabako(Vitoria) Arkeologia Museoan gaur gordetzen diren edontzi batzuk.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!