11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA1. Epipaleolitoko ibilbide mentalakEskematismoaren eta naturalismoaren auziaOraindik ez da azaldu paleolitotik irudizko eta naturalista artearen desagertzea argiroadieraziko duen arrazoi bat bera ere. Honek ez du esan nahi arte eskematiko ala abstraktua,aurreko arte errealistaren ordez etorria zenik, jakina baita Goi Paleolitikoan itxura abstraktuazhitz egin daitekeela. Eskemazko artearen adibideak Asturiasko kobazuloetan auñaziense multzoetannagusi dira eta batez ere Solutremse eta Madeleiniar kobazulo ugarietan, sarritan marra,puntu eta mantxa soiletan geratzen direnak, egia bada ere askotan naturalista irudikatzeei lotzenzaizkiela. Ezin hitz egin liteke, beraz, figuratibotik abstrakziorantz eskematismoan zehar emanbeharrezko garapen edo iragaitearen ondorioez, norbaitzuk Levanteko arteari buruz interpretatunahi izan duten bezala. Eskualde horretan hain zuzen ere, animalia irudi eskemazko batzukbeste batzuen gainean jarriak izan zirela ikusi ahal izan da, horrela frogatuz, zenbaitetan bederen,“eskematismoa naturalismoa baino zaharragoa dela”. 11Denon gustura konpondu gabeko arazoa da gaur oraindik, estilizazioaren eta eskematizazioarenerabateko zabalkundea, eta aldi berean naturalista artearen zokoratzea zerk eragin ote zuenerabakitzea.Errealitatearen ikuspegi estetikoaren sakon sakoneko aldaketa da, gertakari bitxia bereziki,artearen forma eta estiloaren garapena mendeetan zehar industria, ekonomia eta bizi moduareneraginak adierazten dituzten historialari haientzat; zeren antzina antzinako garai horietako arkeologiikerketek azaltzen dute, Paleolitikoaren hurrengo zenbait milurtekoetan harri langintzasistema berak jarraitzen duela, eta ekonomia sistema berak, ehizak alegia, nahiz eta aldi batezkostaldeko itsaskiez babestua izan zen. Aziliense aldia, tresna teknika erabileran etenik gabeagertzen da, Azken Madeleiniarraren jarraipen soil baten moduan, txikiagotze joera nabarmentzenbada ere,beste zenbait aldaketen artean. 12Postpaleolito aldi hauetan, eskematara eta geometriazko abstrakzioetarako joeran behineta berrizko marrak besterik ez dira azaltzen gizakiaren arima eta eskutik, bai arte higikorreannahiz haitzetako artearen alorrean. Kanpoko munduaren egiturekiko joera figuratiboa desagertuegiten da. Mental egituren agintealdia da orain.Aldaketa honen arrazoiak bilatu nahirik (historiaren mendeetan eman diren estetikazkosentsibilitatean txandakako aldaketekin nolabaiteko antza baduen aldaketa) batek izaten ditu,aldaketa horietan arrazoi psikologiko soilak ikusteko tentaldiak, egitura errealisten behin etaberriz errepikatzen ibiltzearen neke arrunta, izan litekeena eta abar. Beste batzuk arrazoi sakonagoenbila ibili ohi dira. Franzisko Jordá Cerdák adibidez, eskematiko artea Iberiar Penintsulansortutako erlijio sinismenekin zerikusia duten garrantzizko mugimenduen ondorioa izan zelapentsatzen du. 13Uste izatekoa da, aldaketa eragin zuten arrazoien arazoez kanpo, pragmatiko ikuspegitikbederen, iragaite urratsak irudien mailaz mailako sinplifikatzearen bitartez eskematizatze, sinbolizatzeeta azkenik abstrakzioan amaitu ziren alderako joeran eman zirela.AUZI HAU EUSKAL HERRIAN. Agian, hemendik jada, azpimarratzea komeniko da arte abstraktuarensorrera hau, hispaniar penintsulan aldi honetan nahiko arrunta eta geografikoki orokorraizan bazen ere, piriniar eskualde honetan nabarmen samarra dela eta hain zuzen ere, eskualde honen mendialdean, euskal arraza itxura nolabait osatzen ari denean ematendela.Herriko zenbait aztarnategitan gai abstraktu batzuk azaltzen dira, hezurrean grabaturikolerroak edo marrak, interpretazio zailekoak; hain zailak izan ere, non hezurrak haragitik askatzerakoanerabilitako tresnek eginiko marra soilekin nahastu litezkeela. Batzuetan zaila gertatzenda artistaren asmo garbia eta haragi kentze arrasto horietan muga bat jartzea. Esanahi “artistiko”garbiko lerroak batzuetan marra txiki paraleloak izaten dira, Arenazan bezala, sigi-saganbestetan, Lumentxan bezala.Gure artean berriro haitzetako artea azaltzeko, beste milurteko batzuk gehiago itxaron beharkoda, Brontze Arora arte. Hain zuzen ere, aro honi eta gero etorriko den Burdin Aroari dagozkiogure herrian azaldu diren eta berehala kontatuko ditugun haitzetako artearen aurkikuntza aleak.36 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!