11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAtan gerrarien borrokaldiak, sagittarius bat, zuztarrez elkar lotutako zomorroak (Lizarran bezala).Desagertuak dira arkiboltak eta haien ordezkoak dira gotikoko moldurak.Tutera: mugako erromaniko batEbro haraneko hiriburua delarik, Tuterako erromanikoa, kronologiazko eta aldi bereangeografiazko nolabaiteko muga batetan garatzen da. Ezin harrituko gaitu, sorreraz islamdarraden eta Alfontso Borrokalariak 1119. urtean bere errekonkista burutu zuen arte, zenbaitmendez musulman, mozarabe eta juduez populatua izan zen Tuterak erromaniko berantiareta protogotiko baten ezaugarriak azaltzeak.MADALENAREN ELIZA. Gorde direnetatik elizarik zaharrena Madalenarena da. Ba omen dahan, XII. mendearen hasierako urteetatik dirudienez mozarabea izan litekeen eliza bat.Gaurko eliza mende horretako bigarren erdikoa da. Trazu irregularreko eliza-barnea etaardatz desbideratua duena, zazpi tartetan bereizia. Kanoi erdiko ganga zorrotz batez dagoestalia, zutabe erdietan bukatzen duten arku zerrenda indartsuez zuinkatua dago. Denborajoan hala eliza honi kaperak erasten joan zitzaizkion; hauetako batek kanpoaldera, gauregun oso zaharkituak dituen apainketa desberdineko arkiboltak eta kapiteletan istorioaduen ataria zeukan.Eliza honetan deigarriena zalantzarik gabe bere atari nagusia da, erdi puntukoa dena etaberezitasun bat du, nafar erromaniko atarietan bitxia dena, bere lau arkiboltetan erradioetankokatutako irudi landuak dituela.Barru aldeko arkiboltan, Gizakundeko Andre Mariaren gertakaria landu zen. Oso bitxia dabere diseinua: eserita entzuten du Andre Mariak belauniko dagoen Aingeruaren berria. Gizonoieskaintzen digun Jainko Haragi eginaren Egoitza soil izatearen Andre Maria baten antzinakoulerkeratik urrutiratzen ari gara. Oraingoan bera da koroatutako Erreginaren begiradaeta begirunea erakartzen duena. Eta hantxe bertan dago aingeruaren ondoan, argi-koroatandagoen usoa, Espiritu Sainduaren sinboloa, Birjinaren sabela sagaratutzen duena. Bigarrenarkiboltan harpia eta animalia sinboliko sail bat dago: benetako eta fantasiazko animalia sailoso bat.Laugingildun mandorla baten barruan tetramorfoz inguratutako Kristo dakusagu tinpanoan;eta bi emakume (zalantzarik gabe Marta eta Maria, zeina Madalenarekin identifikatzenzen). Azken Epaia gogorazten duten tronpetak joaz, aingeruak ikusten direneko mentsulagainetan kokatua dago tinpanoa.Kapitelak, kanpoko atarian (oso egoera txarrean) nahiz barrukoan, Kristori buruzko ebanjeliotakogaiak dira, haurtzarokoak batez ere. Landarezkoak ere badira eta hauek estilistikokiKatedraleko lehenbizikoenekin zerikusia dutenak dira. Multzo hau, Iratxen ala Ozkabartenikus daitekeen harburuen oso antzekoek osatzen dutena da.Beronen datari gagozkiolarik, badirudi Madalenaren eliza hau, Tuterako katedrala berarenklaustroko lanak baino zerbait lehenagoko bezala sailkatu behar dela.SAN NIKOLASEN ELIZA. Izan ziren bai, zalantzarik gabe Tuteran beste eliza erromaniko batzuk,baina ez da beroien zati batzuk baino geratu. San Nikolasen eliza aipa dezagun 1131.urtean eraiki eta Oñako monastegiari eman zitzaiona. Eraitsia izan zen beranduago eta horrenordez eraikin barroko bat jaso zuten.Hasierako elizatik tinpano erromanikoa besterik ez da gorde. Gaur egungo elizaren saihetsekoate baten sarrerako arku gainean izan zen kokatua. XII. mendearen azkenaldikoa da.Bere erdi puntua hostotza mardul eta pinaburuak dituen zuztar zerrenda aberats batez apainduadago.Hirutasun Santua da bere gaia, goitik behera agertua: Usoa mendelaren muinean, eta azpianAita, bere belaun gainetan Semea, ezkerreko eskuan ebanjelioa daraman Jesus Haurrarenmoduan duela. Aita eta Semea hesitzen duen mandorla mistikoa tetramorfoen eta ertz batetankuzkurtuta dauden Dabid eta Elias irudi profetikoez inguratua dago.Ohartaraz dezagun Silosko hirutasun taldea ere (1160-70), zeina bere eredua izan zitekeen,bertikalean egituratua dagoela Jeseren Zuhaitzaren amaiera bezala, baina Tuterako hirutasunaez bezala, izan ere Aitaren esku benedikatzailea ez dago konposaketaren ardatzean kokatua.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!