11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA3.Erromatarren etorreraTESTUINGURUAERROMATARRAK GURE HERRIANErromatarrak Iberiar penintsulan k. A. III. mendean sartuak ziren dagoeneko puniko gerratea zela eta.Hurrengo hamarkadatan hispaniar lurraldeak hartze hau areagotzen joan zen eta I.ngo menderako EbroErdi sakanera eta Baskoniara iritsi zen, modu bizian iritsi ere, Sertorio eta Ponpeioren arteko gerratea zelaeta.“Ebroren iparraldeko” herriei buruz antzinako geografoek, Estrabon, Pomponio Mela, Plinio eta ClaudioPtolomeok eta Tito Livio, Salustio eta Julio Zesar bezalako historialariek, eta Silio Itálico poetak esatendigutenetik atera liteke Ebro haranetik barrena edo Zeltiberia zeharkatuz, erromatar legioak, Baskoniaaldera hurbildu zirenean, lau tributan banatutako herri bat aurkitu zutela, Autrigoiak, Karistioak, Barduloaketa Baskoiak izenez deitu zietenak; gure aroa baino lehenagoko azken milurtean zehar Penintsulansartuz joan ziren indoeuropar hizkuntzako jendeak aurreko mendeetan ekarritako eragina baldin bazutenere, berauen sustraiak guztiz definigarriak zirela.BILAKAERA BATEN FASEAK<strong>Euskal</strong> Herrian erromatarren barneratzeko lehen fasea Ekialdetik eta Hegoaldetik eman zen, K. a. II.mendeko lehen bi hamarkadatan. Sempronio Graco, Ziteriorreko Gobernari (K.a. 180. urtean) izendatuzutelarik, lurraldea “baketuz” Betikatik Zeltikara igo zen, Baskoniako mugetara iritsi eta Gracchurris (Alfaro)sortu zuen, beranduago <strong>–</strong>inperio garaian<strong>–</strong> Baskoiekin bat egina izango zen hiria.Bigarren fasea, Herriko urak zatitzen direneko hegoaldean eman zen, Hispania Ziteriorrean Sertorio etaPonpeioren arteko militar kanpaina bitartean, K. a. 76-72 aldian,Kantauria aldeko Iparralderantz erromatarrenbalioen lehen foku hedapena sortu zelarik. Arerioen gudarosteari euste muga kokatzeko Ebroharaneko bere erasoaldian, Sertoriok itunak sinatu zituen tribu batzuekin eta aurre egin zien beste batzuei;Baskoien lurraldea zeharkatu zuen eta Beroiak eta Autrigoiak eraso zituen. Ponpeiok berriz, 76-75eko negua Pirinioak eta Ebro artean pasa zuen Sertorioren joan etorriak zaintzen; hurrengo urtean berekuartela baskoien lurraldean kokatu eta Ponpaelo sortu zuen, lehendik bazen oppidum baten gainean,estrategiaz garrantzizkoa zena, Pirinioetako igarobidea ziurtatzen baitzuen.Barneratzeko hirugarren fasea Akitanian eman zen K. a. 56an P. Craso, Zesarren ordezkoak hegoaldekoGaliarren eskualde hau menperatzeko zenbait kanpaina hasi zituenean, bertan Augustoren aldiraarte erreboltarien gotorlekuei eutsi egin zitzaien, Baskoniako Iparraldean (K. a. 27-26 ean) Mesala Corbinoreneskuartzea eraginez eta baita gerora Augusto beraren etorrera (K. a. 26-24 ean) ere, atzerapenikgabe Kantabriar gerrateak hasteko.Hiru aldi hauek erromatarren barneratzearen faseak bezala hartu behar dira.Baina bistakoa da, gurearoaren lehen mendeetan Erromatarren Inperioaren historiako gora beherek badutela eraginik Erromakhartutako lurraldeetan eta aldaketak ematen dira beren aztarnategietan eta horren ondorioz baitazenbatekoan, izaeran eta gure arkeologiari eragingo dieten datuen kalitatean ere.ERAIKUNTZAK ETA KOMUNIKABIDEAKErromatarren garaiko arkeologia aztarnek diotenez, Augustoren Inperioaz geroztik jadanik, flabiardinastiaz geroztik batez ere, Erromak bereganatutako lurren balio geoestrategiko eta ekonomikoarenezaguera hartzen duela eta Hispaniaren Iparraldean kokatu eta bertatik giza eta material baliabideakateratzea erabakitzen duela. Horrela adierazten zaigu kostaldeko zenbait herrik, Galiarekin Erromakizango zituen salerosketarako ainguratoki bezala, burutu zezakeen egitekoaren garrantzia: Flavióbriga(Castro Urdiales), Foruan Gernikako itsasadarra, eta Bidasoako ugaltarana (Oiasso), Bizkaiko Somorrostroeta Gipuzkoako Arditurri meatzeei irteera emanez.<strong>Historia</strong>larien idatziak irakurriz eta arkeologia aztarnak begiratuz ondorio honetara berehala iristengara, alegia, erasotzaileen militar eta politiko presioei aurre gogor egin gabe, Baskoniak erraz eman zuelaamore, zati batetan bederen, urak zatikatze marraz azpialdeko hegoalde eta sortaldean, alegia, gainerakohispainiar 1 geografian oso garatua zegoen erromanizatze ibilbidearekin elkartuz. Sortaldetik K. a. II.mende ondoren, erromatarren baimenarekin (eta senatugintzako baskoien laguntzaren sari moduraseguruenik) Baskoien mugitze bat gertatu zen Suessetarren lurraldeetan barrena Jazetaniaren hegoaldean,(Cinco Villas deritzan eskualdea gaur egun) gaur toponimiak adierazten digunez.Okupatutako lurraldea kanpokoarekin lotzeko eta tropen eta beste edozein ondasunen ibilbideaerrazteko, komunikabideak sortuz joan ziren, eta bereziki Asturica Augusta (Astorga) Burdigalarekin (Burdeos)iparraldetik eta Tarracorekin (Tarragona) sortaldetik elkartuko zituen galtzadak eraiki ziren. 266 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!