11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOALazaldaiko haitzuloaOso maila gorengo eskematizazioak dira Zuia herrian, Zarate herritik gertu, Gorbeia mendiarenhegoaldean kokatutako Lazaldai hilobi haitzuloan azaltzen diren irudi pintatuak. Sarreratik62 m.tara daude, erdiko galerian eta berau bitan banatzen deneko hiru galerietatik batetan.Margo beltzez horman margotuak, oso ulermen gaitza duten lerro eta puntu zerrenda zenbaitazaltzen da. Maila berean aurkitutako osagaiengatik margolan hauei Burdin Aroko data emandakieke, 48 erromanizatzera arte ere atzeratu litezkeelarik.Liziti haitzuloaGibijo mendilerroaren Ekialdeko egian, Ardagoya herritik 2 km.tara gutxi gora behera Lizitihaitzuloa aurkitzen da, areto moduko zabalera batetan bukatzen den galeria luze bakar bat du,guztiaren luzera-neurria 135 m.tara iristen delarik. Haitzuloaren bukaera aldera, ezker eskuinmargoturik, bakan diren marra soil batzuk ikusten dira.Los Moros haitzuloaHonen antzeko zenbait aurkitzen dugu Atauri (Araba) inguruan, Los Moros edo baita PeñaRasgada haitzuloa deituriko zulo batetan. Luzeran 15 m. baino ez dituen kobazulotxo batetansarturik, luzera-neurrian 50 m. dituen kobazulo batera iristen da, hezur eta zeramika aztarnazgainera, irudirik gabeko beltzez margoturiko mantxa batzuk aurkitu dira; beste kobazulotxoetanazalduz doazen beste marra eta ttanttoen antzekoak dira.Pentsatu izan da, geometria hutsezko irudi hauek, kobazulo hauen ehorzketa izaerarekinzerikusirik izango dutela eta ondorioz litekeena dela Brontze Aroan kokatu behar izatea, etaKortesekoa bezala, beste zenbait Burdinezkoan agian, erromanizaziotik oso gertuan. Munduhoni dagozkienak dira Basaurako (Nafarroa) eta Uriogañakoa, Faardiko Harria (Lapurdiko Sara)haitzuloak.* * *Azpimarratu ditugun pintura hauek denak “Husos taldekoak” deritzan aztarnategikoak dira.“Santimamiñe taldekoak”deitzen diogunetik eredu bat bederen gogoratu dezakegu.Goikolauko haitzuloaBerriatua udalerrian (Bizkaian) dagoen Goikolau haitzuloa. J. M. Barandiaranek bizitokieta ehorzketa aztarnak aurkitu zitueneko galeria estu eta motz bat da. Hormetan, berak GoiPaleolitikotzat jo zituen grabatu batzuk aurkitu zituen, osatu gabeko animalia eskematizazioakezagutu zitzakeela uste izan zuelarik. Deszifra ezinezko zeinu batzuk ere aurkitu zituen grabaturik,trazu solte batzuk ziren, bakanak edo gurutzatuak, Burdin Arokoak ziruditenak. Besteikertzaileek ez dute uste halako forma ugaritasuna baiezta daitekeenik ez eta ere, beraz, halakokronologia tarterik; aitzitik, uste dute Azken Brontze aldiari dagozkiola. 49Urratxa III Haitzuloko errekarri margotuaArte abstraktuari buruzko ala abstraktu alderako joerakoari buruzko kapitulu hau bukatzekopentsatzen dugu, inbentarioak irabaztekotan, merezi duela, agian antzinakoa delako, orain berrikiUrratxa III (Orozko, Bizkaia) haitzuloan aurkitutako harkoskor margotua aipatzea.Errekarri bat da, luzean 82 mm., zabaleran 39 mm. eta lodieran 22 mm. dituena. Beregainazaletako batetan, koloregai gorriz, ziurrenik burdin oxidoaz eginikoak diren hamaikazeharkako marra paralelo margotu ziren. Marrak, etenak diren ttanttogorri txikiz osatuakdirudite (delako itxura hau nahita egina bezala ulertu behar bada eta ez margo erortze soil batenmodura). harkoskorraren izkinetan eta azpialdeko alderdian ere tanto txiki batzuk ikusten dira,EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!