11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLALEVANTEKO MARGONANEKIKO ALDERAKETA. SOLAKOBA. Ezin ukatu liteke arrazoirik badela, Solakobakopinturak batez ere, (eta ez hainbeste Kortesekoak) Levanteko artearekin parekatzeko,biek duten eskematizatze joaera eta mugimendua iradokitzeko irrika dela eta. Haatik, euskalpinturetan, espiritu desberdin bat onartu beharko litzateke, “eratorpen” horrekin batera. Hasteko,Levanten, giza irudiaren pinturak hain dira ugariak non, euskal lurrean duen adierazpideapurrarekin alde handia dagoen.Levanteko pinturak, oso ugariak izateaz gainera, beharbada goiztiarragoak dira, Kalkolitikoanazaltzeaz gainera Neolitikoan ere azaltzen dira. Estilistikoki Levanteko artean estilizazioa ahulagoada eta pintura errealistez ezin hitz egin badaiteke ere, bai esan liteke nolabaiteko espresionismoalortzen duela, azaldutako gaia oso adierazkorra izatera iristen delarik. Mugimenduaren etagiza taldearen artea da. Badirudi gizonak animaliak baino garrantzi handiagoa duela. Hain zuzenere, gizona talde bizitzan ikus daiteke. Pertsonaiek elkarte bizitzako zereginetan esku hartzendute: zeremoniatan, ehizean, borrokan. Levanteko ertilariari irrika bizia sortzen dio orain ekintzaketa mugimenduak, gizakia eta animaliaren gorputz egituraren silueta oroiterazleak bainoaskoz gehiago. Franko-kantauriar artistak berriz, irudia normalki, eskema geometriko batetaramurrizten du.Yurdinasetako babespeakErabakitako estilizazio eta eskematizazio arteko zatiketa hau ez da ez erosoa eta ez egokiagertatzen zenbait margolan tipologia horren barruan sailkatu behar direnean. Hori gertatzen da,adibidez, arabar lurraldeko hegoaldean, Yurdinasko (Peñacerrada-Urizaharra) babespean aurkitudirenekin.Bi margolanetaz ari gatzaizkizue, emakume bat eta abelgorri baten burua dira, bi margorenkonbinaketaz (gorria eta marroia) eta tinta laua teknikaz eginak dira.Emakume irudia aurrez ikusten da, puntadun ertzaz bukatzen duen kanpai formako gonazjantzia, udare-formako itxura duen burua eta buruz beherako Y moduan besoak dituena. Irudiak28 bider 15 cm. neurtzen du.Abelgorriaren burua saiheska dago eta iparrera begira. 21 bider 15 cm. neurtzen du. Litekeenada animaliaren zati bat besterik ez izatea, izan ere, horman bai baitira zenbait azal-arrotu.Peña del CanteroIruñeko sakanean, Etxauri herrian, ustekabean Harginaren Haitza (Peña del Cantero) deritzantokian, margo okre gorriz margotutako hiru iruditxo aurkitu ziren: 46- lauoineko bat, nahiko eskematiko eran ingurunea marraztutakoa, oso isats motza eta muturretikhasi eta isats mutturrera 6,5 cm. neurtzen duena, ahuntza izan litekeela uste dena;- ahuntz bat oso garbi adierazten duen beste irudi bat, tinta lauaz margotua eta 8 bat cm.neurtzen du eta ez da osoa, atzealde guztia falta baitzaio;- eta giza irudiko gorputz silueta traketsekoa eta osatu gabea gainera, zangoen behealdea etabesoak falta baitzaizkio; hau ere tinta lauaz margotua da eta 13 cm. baino gehiago neurtzen dugaraieran.Beste adierazgarri batzuenak izan litezkeen beste zati bakan batzuk ere badaude, oso ongizaindu gabeak. Pintura hauek hego-ekialdera begiratzen duen haizpeko babesleku batetan aurkitzendira, eta ez daude sarbide errazean, lurretik 10 m. goragoko leku batetan baitaude.Etxauriko pinturek ere, beren kronologiaren arazoa azaltzen dute. I. Santistebanen (1968)lehen azalpen batetan “Levanteko moduko” erreferentzia bat iradokitzen zuen, hipotesi soilbaten modura. Baina, nahiko nabarmena den eskematizazio alderako joerak eta mugimendueszenarik ezak, delako hipotesi hau ez du oso ziurtatzen. Bere garrantzia bestalde, beste baldintzaberezi batetatik dator: bere kokapena. Lehendabizi aztertu zituzten arkeologoek adierazizuten bezala “Etxaurin irudi horien azalpenak garrantzi berezi bat du, delako ebidentzia hauekezezagunak ziren eskualde horretan haitzetako arte eskematiko adierazpenen kokapen guneazabalagotu egiten duelako”. 4748 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!