11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAKapitel istoriodunak. Hiru kapitel istoriodunek talentu handi baten eskua azaltzen dute.Gaiak hauek dira, Joben bibliako historia, Kristoren Nekaldia eta bere Piztuera. Hiruretan,ikusgarria da irudimen bizia, simetriaz eta simetriagabeko antolaketen jakintsu baten bidezlortutako konposaketa plastikoaren estetiko sentiberatasuna, eta harriaren esku lanketa osoiaioa.JOBEN KAPITELA. Jobenak harrituta uzten gaitu, bere indar eta adierazpeneko hizkerarentrinkotasunagatik: Jainkoak bidaliko dion froga aurreko Joben bizimodu zoriontsua;Jainkoarekin hizketan dagoen deabrua; artaldeen akabatzea; etxearen hondamendia (deabrutzarbatek erdiko ardatzetik gogor astintzen duen oihal denda bitartez adierazitakoa), Jobenbihotz berritzea bere emazte eta lagunekin; Job zauri artean; Jon bere zaurietatik sendatuta...Nola esan liteke hainbeste kontu hain leku murritzean?. Ez da inola ere harritzekoa piezahauek “Nafarroako erromanikoaren gailurra” bezala izendatzen badira. Benetako harridurasortzen du eskulturagile honek, zein maisuki dakien filigrana lanketa bidez, itzal sakonaksortzen dituen puntu jakinetan benetako zulaketa operazioa jokatzen non, puntzoiak arropaiafinak iradoki behar dituen.Ahaidetasunak eta kontrasteak. “Deus ez dakigu egileaz <strong>–</strong>idazten du Lojendiok<strong>–</strong> bainaez da zalantzarik ere Nafarra dela, Aragoi aldeko eragina duena, eta artelanetan ahaidetasunaUncastillo, Unxeko San Martin eta beste Frantzia aldeko lantegiekin duena”. “Gaiari heltzekomoduan, Frantzia aldekoa bezala esan dezakegunarekin kontraste garbia duena. Bai baitagobeste Joben kapitel bat Toulouseko Agustindarren Museoan, La Daurade monastegitik datorrena.Frantziar kapitel hau urregintza garbikoa da, oso ederra gainera. Iruñekoa monumentueskulturagile handi batena da, bere trinkotasun eta adierazgarritasunaz gainera, historianzeharreko hispaniar arte jatorraren kerak azaltzen zaizkio”. 27NEKALDIAREN KAPITELA. Eskulturagileak, nekaldiaren aipamenerako nahiago izan du gainagusiak kapitelaren alderdirik estuenetan azaltzea, gainerakoak bere kontaketa osatzeko utziz.Judaren iruzurraren agerraldia da indartsuen adierazita dagoena. Musuan, Kristoren ezpainaketa apostolu iruzurgilearenak hara nola elkartzen diren non, badirudien pertsonaia bakarbatenak direla. Salbatzailearen buru ederra, gurutzezko argi-koroi batez inguratua konposaketaosoaren erdian dago, alde bakoitzeko hiru lagun simetriazkoz osatzen dena. Juda berada hirutako bat. Beste bostak Jesusen bila datozen borreroak dira. Batek Bere gainean daukaeskua.Gainontzekoak lan tresnak dituzte eskuetan arma modura. Agerraldi hau beste alderdietanosatzen da. Alde batetara hiru lagun (bata, ezpatatzar bat duela), eskribau eta farisearren segiziotaldea osatuz. Deabru itxura duen makur bat ere ikusten da, eta baita San Pedro bat ere,(besomotza, zoritxarrez) indarrez besoa jasotzen duena defentsazko jarrera hartuz, beste besoarekinpertsonaia txiki bati heltzen diolarik, belarria moztu zion morroia.Eskuineko aldean (kapitelaren alde bikoitzarenean) irtetera doan Kristo ikusten da, Anaseta Sanedrinen etxetik kanpora botata bezala. Gozotasuna eta noblezia isurtzen duen irudiada.Bere bigarren erdian, kapitelak Gurutziltzatzearen gaiari heltzen dio: Alderdi estuan, Kristogurutzean dagoen ohiko eszena kokatzen da, eta bai alde batera eta bai bestera, lapur onarennahiz txarraren oinazeak azaltzen dira.PIZTUERAREN KAPITELA. Kapitelaren lau aurrealdetan piztuerako hiru unerik funtsezkoenakgaratzen dira: Gurutzetik jaistea, hobiratzea eta piztuera.Jaitsierakoan gurutzearen besoak nahiko goian azaltzen dira Kristoren gorpuari neurriaberezia emateko. Nikodemo eta Arimateakoaren irudiak bizitasunez beteak daude.Baina batez ere, Hobiratzearen eszena da edertasunik plastiko berdin ezinezkoena harrapatzenduena. Hilarria luzaska da eta bi zutabe sailez eutsitako aldare baten antza du. Estalgarriakarku baten itxura du eta bi lagunek eutsita, erdian Kristoren gorputza ageri da hiloialezguztiz bildurik. Honek delikatuki areagotzen du gorputz sagaratuaren tamaina. Hiloialareneta mihiseen tolesturetako errealismoa eta simetriarik gabeko antolaketa oso erakargarriakdira, erromanikoaren erliebetako jardueran aurki daitekeen onena da. Konposaketa osoak,Kristoren irudiari darion misteriozko argia mantentzen du.Kapitel bereko beste aurre bikoitzak Piztueraren eszena gogora arazten du. Erdian, hilobihutsetik aingeru batek eta emakumetako batek estalkia altxatzen dute; eta azpian, soldadu eta148 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!