11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOA2. Karolingio artearen eraginaAgiri garaikideen (VI-VIII mendeak) guztizko gabezia eta lurgaineko Goiz Erdi Arokoeuskal arkitektura ia osoaren desagertzea dela eta existitu ez denaren pentsamenduak harrapagaitzake. Halaz ere, arkeologiak garai horretan harrizko eraikinak izan zirela erakusten digu,baita kristautasuna oso berandu txertatu izan zela uste izan den iparraldeko lurraldeetan ere.ElizakIrungo Santa Elena ermitan burututako indusketak erakutsi dute, I. ngo mendeko jentilenhilerri baten hondakinen eta hurrengo mendeko erromatar eliza txiki baten gainean,mende batzuk beranduago kristau elizatxo bat eraiki zela.Hormatal eta sabai baten hondarrak, hesiaren barrualdeko zati bat betetzeko aprobetxatuz,hormak eraiki ziren (jatorrizkoak baino meheagoak), harrizko xafla mehezko erabatekozorua bota eta aldare trinko edo blokezko (1,25 x 0.90 m-tako) bat eraiki zen hegoaldekohormari itsatsia. Akitanian antzeko kasuak ezagutzen dira, jentilen elizatxoak aprobetxatzea,Goiz Erdi Aroko kristau elizak egiteko.Aztarnategian bertan txanpon ugari aurkitzeak, Burdeosko Kondea eta Gaskuñako DukeaGuillermo Sanchorenak batzuk, gutxi gora beherako data bat jartzen lagundu dute: X. mendearenazkenaldia. Honek, Santa Elena elizatxoa, “Gipuzkoan kristautasuneko arkeologia(ezagutzen direnetatik) aztarnarik zaharrenetarikoa bihurtzen du”. 12* * *Bistakoa da, baita ere, IX. mendeko kristau elizak gaur egun, karolingioen eta asturiar-leondarreneraginekoak lirakeen lekuetan kokatutako aztarna eta hondarretan aurkitzendirela. Arkeologiako datu gutxi ditugu, musulmanek aldizka eraso eginez suntsitzen zituztenlekunetan nolakoak ziren antzinako elizak sumatu ahal izateko.Badira bi eliza, Leire eta Aralarko San Migelena beren neurriagatik nabarmentzen direnak,hispaniako erromaniko aurreko beste adin berekoekin alderatuz gero (Gironan Rodako SanPedrorena ezik).LEIREKO MONASTEGIA. Ezin eduki dezakegu, bere geografia kokamenagatik, Leireko monastegiaizan behar zuen eta arabeen erasoaldietan errege eta gotzainak gordetzen zirenekogotorleku haren ezagutza zehatzak izateko asmorik ere, ez eta 848. urtean Cordovako Eulogiokmonastegia bisitatu zuenean ere. Egia ez bazen ere (idatzi izan denez) Iruñeako 13 gotzainakLeiren aukeratuta ateratzen zirela, aztarnak behintzat badira monastegian X. mendeanzehar eskaintza ugari jaso zirela.Lehendabiziko eliza. Leiren, XIV. mendeko aliza-barne handi gotikoaren azpian burututakomiaketek azaldu dute erromatarren aurreko beste eliza bat izana zela.Eliza-barne eta abside bakarrekoa, alboetan atalak dituena, arkupea oinetan eta solairua honengainean; multzo hau IX. mendekoa izatea litekeena da, mozarabea beharbada.Eliza horren burualdean bi abside X. mendean erantsi zitzaizkiola ere. Hiru absideak ultrazirkulu erdiko zorudunak ziren barrualdean eta poligonalak kanpoaldean.Bere egitura orokorrean erdigune motakoa izango zen seguruenik karolingioen eskualdetan(Germigny-des-Près, adibidez) eraikitzen ari zirenen antzekoa, eta ziurrenik zurezko estalkiazuena izango zen.Dena suntsitua izango zen Iruñaren aurkako Almanzorren erasoaldietan (995-999) edo piriniargotorlekuen aurka Abd-al-Malikenetan (1006).Aralarko Santutegia. Musulmanen sarraldien aurkako babesleku bezala baita ere, Leirekoabaino askoz ziurragoa, bere “goitartasun” geografiazkoa kontutan izanik (1200 m. itsasmailatik gora), eta etsaien begiradetatik gordean dagoelarik inguratzen duten pagoak direlaeta, Aralarko San Migelen santutegia da; haziz joango zen X. mendean, zenbait elezaharrenberotan, beraien artean, berriemaile, historialari eta nobelagileek bildu duten Teodosio Goñirena.Hurrengo mendean zehar eskaintzak jasotzen zituen jada, nafar errege eta pertsonaianobleen eskutik, eta bertako aldarea sagaratu ere egiten zen (1074).EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 107

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!