11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLArra eta zeltiberiarra.Herrixkaren egituraren ikerketatik, kokapeneko hainbat aldietan nabarian azaldutako kulturdesberdintasunetatik (suteak, suntsiketak eta berreraiketak) gizarte, ekonomia, errituzko alorreiburuzko ezagutza garrantzizkoak sumatu dira eta baita bertako biztanleen ezaugarrietniko-kulturalak eta gainerako herrietako jendearekiko harremanak ere, zeinarekiko arazoak ezdagokigun gaur hemen ikustea. Aurretiaz esana dugu, herrixkako bizitza lau alditatik pasa zela,milurteko batetan gora behera handiak nozituz; eta bilakaera hori jarraitu litekeela zeramikazkotresnen ugaritasunean eta eraikuntzako tekniken garapenean.Eta aurkituz joan den apaingarritako materialen artean, harritu egiten du herrixka honetanagerikoa den burdinaren metalgintzarako ahalmenak. Edergarritarako eta norberaren erabilerakogauzen zenbatekoa <strong>–</strong>fibulak, eskumuturrekoak, zintzilikarioak, lepokoak eta abar luzebat<strong>–</strong> oso handia da, sarrienetan zatiki modura azaltzen dira eta gehiengoa brontzezkoa da, dozenarenbat burdinazkoak eta beira pastazko eta hezurrezkoak beste batzuk.Beren egitura bitxiengatik gizairudizko zintzilikario batzuk gailentzen dira, brontzezkoakdira, eta idolotxoen nolabaiteko antza dute eta hauxe izango da, erabilera soilaren edo norberarenapaingarri izatearena baino zentzu sakonagoa eman behar izateko arrazoia.TRIKUHARRIETAKO AZTARNATEGIAK. Gure gauzakien zerrendak osoagoa izan nahi balu, luzeagoaizan beharko luke eta bere baitan hartu adibidez, San Martineko (Biasteri), Ipar Gurpideko(Katadiano) arabar trikuharrien ekarpenak, eta Kurtzebideko (Letona) tumulua; eta UrbasaAralar eta abarretako mendizerratako nafar trikuharri askotan aurkitutako lepokoen aleak etahaitzetako kristalak; edo lantza bihurturiko metal muturrak eta Sakuloko (Erronkari) trikuharrikobasurde letagin handian eginiko zintzilikarioa, eta abar. Ezin ahaztu izango genuke ezta ereAusokoi (Aralar, Abaltzisketa) trikuharriko bi birako kiribilean eginiko urrezko eraztun sonatua.• Edergarritarako gaiak eta tipologiaEderturiko tresnerien kapitulu honetan, Brontze eta Burdin Aroko gizonaren sormenarenzentzu estetikoa ageri den honetan, gogo bera sentitzen dugu, delako gauza horiek zer “adierazi”nahi zuten jakitekoa. Benetako arte lanik ez da, bere egituraren balioaz gainera beste “erantsitakobalio” hori ez duenik, adierazpen gaitasuna erakusten duen, begiz osatzen den hizkera,egin eta 25 edo 30 mende beranduago guretzat zezekatze nahasi bat besterik ez dena, bainazalantzarik gabe, nekazari, abeltzain eta ehiztari talde haientzat adierazpen modu joria zuena.Bere erara, zer mezu idazten saiatzen zen eskulangile hura zinka eta eztainuaren nahasketa haiengainean bere burdin-ziria sartuz grekak, adarrak eta bihurguneak marraztean? Zertan zuen buruaetzandako eseak fibula eta zintzilikarioen burdin beroaren gainean bere trokela zanpatzen zuenean?GAI ASTRALAK ETA EMANKORTASUN GAIAK. Araban 59 aldi horretako apaingarritako gauzakieiburuz Patricia Caprilek burututako ikerketa bikainean, nabari da, euskal-zeltar deituriko artebaten xaflen gainean azaltzen diren edergarritako gaien artean sinbologia astralari eta emankortasunaridagozkion gaiak aurkitzen direla. Gai hauek, egiaz beren urrutiko jatorria IlgoraEmankorrean dute eta Mediterraneoan zehar Europara iritsi ziren. Erdigune bereko zirkuluak,kiribila, lau alde berdin dituen gurutzea, izarra eta gurpila. Orratzen erdian azaltzen diren gaiakdira.Emankortasunaren sinboloa jakina denez, ofidioen eta landareen sinboloetan aurkitzen dituguezkutaturik. Badira kiribil edo biribilez apaindutako orratzak, baita ongi adierazitako benetakosugeak ere bere buru, isats eta guzti. Badira baita ere eguzki sinbologiarekin lotu daitezkeenbeste batzuk, beren tantodun borobilak, ebakizko zirkulu txikiak eta abar. direla eta. Agianezin aldera daitezke, berebiziko xumetasunagatik, era bereko beste hegoaldekoekin, baina ikustenda ideia bera adierazi nahi dela.SUGEAREN GAIA. Sugearen gaia beste gauzakietan azalduko zaigu berriro. Eskumuturrekoenartean badira animalia horren adierazpenaren zenbait adibide; gauzaki beraren egitura, sarritan“suge” forma esanez deskribatzen dugu horretarako egokia delako. Gehienetan, narrasti horrentrazuak, buruarenak besterik ez dira izaten, La Hoyako eskumuturrekoaren mutur bat osatzendu eta beste muturra falta zaion eta orain ez duen isatsa irudikatuz osatu dezakegu. 60Doroñon (Trebino Konderriaren sartaldeko lurraldeetan) ikus daiteke beste ale bat, non,54 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!