11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLASANTIAGO ELIZA. Rua (kale) nagusian kokaturik, Santiago elizaren ataria Donejakueko galtzadarabegira dago zuzen zuzenean. Antza denez 1142. urterako eraikia zegoen. Baina hasierahartako elizatik, eliza-barne oso zabal bat inguratzen duten hormak besterik ez diraute zutik;baina XII. mendean hiru izango ziren agian.Hegoaldeko ataria da eliza honetan garrantzizkoen eta erromanikoena dena. Tinpano gabekoate baten gainean arku gingildunak Ruako San Pedron (Lizarra) eta Ziraukin bezala,bere bost arkiboltetako puntu erdiko arkuak turuta itxura hartzen dute, eskultura landuzbete-beteak, ez erradio eran kokatuak,baizik eta arkibolta bakoitzaren lerroa jarraituz segidakoeskulturekin.Arkiboltak, oso egoera hondatuan dauden giza buruak eta beste gai batzuk ikusten direnkapitel txikiak dituen ukondodun zutabeen gainean daude kokatuak. Alboetako hormakapainduz eta egoera hobean gordeak diren harpia zerrenda batek Garesen, San Joan de laPeñako Maisuaren presentzia iradoki nahi duela dirudi.Arkiboltetako edergarriei buruz berriz, egoera onean zaindu izan balira, 79 erliebeek arretazegindako azterketa bat mereziko lukete, izan ere, multzo osoa oso ongi hausnartutakoegitarau bati dagozkionak dirudite.Hau oso nabarmentzen da adibidez, arkibolta bakoitzaren giltzarria okupatzen duten irudiakbegiratu ezkero. Birjina Maria dago lehenengoan; aingeru bat bigarrengoan; EspirituSaindua hirugarrenean: Gizakunde bat, “Erospenaren historia”ko oinarrizko gertakaria gogoraarazten duena.Arkibolten borobilean aingeruak ezagutzen dira lehenengoan; San Jurgi eta zentauro batzukbigarrenean; Haurtzaro aldiak hirugarrenean; Sorreraren saila, azkenekoan.GURUTZEAREN KAPERA. Gurutzearen kaperan, Murugarren auzoan kokatutakoa, (GareskoHiribildu zaharra deiturikoan) gaur egun hiribildu historiko honetan gorde den erromanikoelizetan zaharrenetakoa da. Lehenbiziko elizak XII. mendearen azkeneko data dauka.Tenplarioen Ordenak eraikia izango zen. Nafarroako erromaniko elizetan hainbestetanerrepikatu den eskema jarraituz eraiki zen: lau tartetako eliza-barne bakarrekoa, tarte zuzenbatez eta abside zirkuluerdiko batez osatutako burualdea duena, zorroztasun apur batekoarku zerrenda duen kanoi gangez estalia.Erromaniko eraikinari XIV. mendean iparraldetik beste eliza-barne gotiko bat erantsi zitzaion.Absideko erromaniko monumentuzko apaingarri zenbaitez aparte Gurutzearen gauzariknabarmenena bere hegoaldeko ataria da.Hiru arkibolta eta beroien artean leudekeen bi baketoi ditu. Atari honetan gure begiradaerakartzen dute oso finki landutako moldurak. Ataria inguratzen duen azken moldura, bizantziargarbiko hostoak dituena da.Bisitariaren begirada liluratzen du bere arkiboltetan pilatzen diren hainbeste gai figuratibok.Hostoenak eta gurutzelarkatuak ugari dira, baita hegazti eta lauhankakoak ere; bainabatez ere harrigarrienak gizakiaren grina txarrak gogora arazi nahi dituen irudi ugariak dira:diruzalekeriarena, haragikeriarena, haserrearena, sabelkoikeriarena, emakume tentatzailearena...katekesi oso bat erromesen erabilerako.LizarraGure erromesaldiari jarraituz Garestik laster iritsiko ginateke Lizarra, lehenengo herri gunebatetatik, Lizarra, eta XI. mendean Santxo Ramirez erregek babestutako ondozko ondokoburguen fundazioetatik (frankoenak eta nafarrenak, ongi bereiziak hasieran) hiria garatuz joangoda eta erromesen igaro bidea denez, bere garrantzia haziz. Aurkitzen zituzten bai erromeshauek han, ospitaleaz gainera arte eta jaiera-leku galanki.RUAKO SAN PEDRO. Ruako San Pedro XII. mendearen azken laurdenekoa da. Muino batengainean eraikia eta San Juan de la Peña monastegikoa izan zen hasieratik, Iruñeko Gotzaitegiarekinauzi luzeak izan bazituen ere.Elizak bere hiru eliza-barneak ez ditu zabalera berekoak. Hiru abside dituzte; erdikoakhiru absidiolo ditu. Arkuak zorrotzak dira, zistertarren eraginekoak. Alboetako eliza-barneengangak XIV. mendean berritu ziren, eta beranduago XVI. mendean, zaharberritze baten premianizan zen.158 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!