11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOABurdin kulturaren segidan, suge gorputz biribildu formako besoko bat aurkitzen dugun, erliebezadierazia, ongi zehaztutako burua eta isatsa duena.Sugea, emakumearen emankortasunarekin loturik dagoen animalia da. Adiera txarrak erebazituen, bizitzaren hasera eta bukaerari buruzko guztiari zegozkionak, alegia. Horregatik, beraz,aldi berean bizitzaren eta heriotzaren sinboloa den animalia izanik, antzinako herrientzatlurraren indarra, nekazari giroko sinismen zaharrean, edozein bizidun jaio eta hazi erazten zuenlurraren emankortasun ia-ia magikoa sinbolizatzen zuen.BERTAKOTASUNA ALA BEREGANATZEA. Brontze eta Burdin Aroetako piriniar eskualdeko apainketarakoosagai multzo honetan, bertako kulturaren berezko ezaugarriak bereiz ote litezke? Sumatuote liteke gerora etorriko zen Euskal Herriko bertako arte tradizionalean eraginen bat izanzuela? Arkeologia ikerketen eremua korapilatsuki iluntzen du, Herrian izandako behin eta berrizkoinmigrazioen gertakariak, bereganatze kulturala izan zena eta haserako jatorrizko sorkuntza bezalaulertu beharko litzatekeena bereiztea eragotziz.ZENBAIT EGITUREN EUSKAL TRADIZIOA. Prehistoriako hilarrietan ikusten diren egituren arabera –lauburua, esbastika, marratxoak, bihotza, sei izpietako arrosa, helize-formako arrosetoiak, etaabar eta abar– eta zeltar artearekiko duen loturan ikusi izan da hain zuzen ere, berezko egiturarengaineko geometrizatzeak berak bereizten duela gure herriko artea. Hasiera batetan ezin hitz eginzitekeen euskal artearen izaera jakin batetaz. Baina, Brontze Arotik gaur arteraino milurtekoleialtasun hau, euskaldunak kanposantuetako hilarri borobilak lantzeko eta bere mahaiak, kutxak,eta eguneroko altzariak tailatzeko apaingarri modu honi eutsi diola ikustean, batek ezindezake, dekoratze modu abstraktu honetan euskal arimak aurkitu duen bere irudimen sormenerakoirteerarik naturalena eta beharrezkoenaren ideia alde batera utzi.Axtrokiko katiluakHain zuzen ere, inolako estratigrafiako testuingurutik kanpo eta ustekabean ateratako aurkikuntzak–Axtrokiko (Eskoriatza) urrezko bi katilu bikainek–, alde batetik beren tipologiandata jakin bat adierazten badute, bestetik bertako emaitzetatik urrutikoak bezala hartu behardira. Seguruenik, Germanian landuak, beren jatorririk gertukoena, 26 km-tara dagoen eta alderdiguzti hartako zelata postu eta salerosketa leku izango zen Urrezko Haitzetako Gotorlekuaizan zela suposatu izan da.Aldenik aldeko zerrendaz apainduak eta Europaren Erdialdeko lehen Burdin Aroko edontzietanaurkitzen diren antzeko motiboak diren zanpaturiko hauek, bistan da handik ekarritakoakzirela. Biak antzeko neurriak dituzte: 205 eta 210 mm-tako diametroa, urre nahikogarbiko xaflatan landutakoak dira, moldura lauak txandakatuz, gai nagusi bezala errosetak izanik,aldenik alderako zerrendaz apainduriko erliebeak dituzte, sasi-zanpaketa teknika bidez landuak.Erlijiozko eskaintza modura Axtrokin dagoen haitzaren oinetan gordeak izan zirela usteizaten da.7. Zezelkako eskulturaPrehistoriako artearen kapitulu hau ezin itxiko dugu, Goi-Paleolitotik jada hasi eta Postpaleolitoanjarraitu zuen jarduera bat aipatu gabe. Edergarri izatearen helburuetatik aparte, berezkobalioa duen eskultura baten lehen zezelkatzeak bezala izendatzera behartuak gaude.• Espatulak eta idoloakHiru dimentsioetako arte honek postpaleolito aldi hauetan egitura xumeak hartzen ditu,neurri txikikoak, hezurrezkoak (ardi edo ahuntz baten tibia jeneralki) espatulak 61 deritzatenak,eta sarritan beroiek izan dira Neolitiko aldiko kultur eskualde oso ugarietan modu bat bereanantropomorfo irudiz landuak eta apainduak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!