11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOA• MargolanakMargolanen alorrean, ia ez dugu Baskonian zeharo erromaniko bezala izenda litekeen adibiderikaurkitze Añastroko (Trebiñon) erretaula gogora dezakegu, gaur egun New York etaZuloaga Museoaren (Zumaia) artean banatua: Sorrerako eta San Andresen bizitzako eszenakmargotu zireneko taula da. Erromanikoak berea duen estilo zurrunekoa baldin bada ere, ezdirudi 1300. urtea baino lehenagokoa denik.11. Laburpena• Ugaritasunaren zeinupeanItxuraren eta izatearen ugaritasunaBaskonian erromaniko artearen garapena laburtuz ondorio batzuk atera beharko bagenitu,lehendabizi nabarmendu beharko litzatekeena bere ugaritasuna da, bere izaeratik hasita gainera,zeren eta, Nafarroan eta maila batean baita Araban ere, erromanikoak lekuko ugari etadeigarriak baditu, urriak dira gainerako probintzietan. Izatekotan, maila bateko urritasunaBizkaian eta Gipuzkoan eta gainera erraz adierazi litekeena; eta xehetasunak eman gabe baieztatubeharko ez litzatekeena.Urritasunaz hitz egiten dugunean beti zentzu mugatu batetan ulertu behar da, gorde izandenari buruz eta ez benetan izan zen hartaz. Gorde izan denaren gabezia hau bi arrazoiengatikizan zen.Ezer baino lehen, eta lehen arrazoi bezala erabili izan zuten gaiagatik: zura. Lehenbizikoeraikin erlijiosoak, XI. mendekoak zurajez estaliak zirela, ez da funtsik gabeko iritzi merkebat. Europa erromanikoko beste nekazari eskualde askotan ziurtatua izan den historiako gertakariada, eta honek Henri Focillon historialariari motiboa eman zion “zuraren zibilizazioaz”hitz egin ahal izateko. Hemen ere, nekazari eta mendi arteko Baskonia honetan, XI. mendeanbenetan izan ziren eliza asko desagertu egin ziren, agirietan azaltzen den bezala. Berauen inolakoarrasto materialik ez da gelditu, toponimiazkoak ez badira. 64Bigarren arrazoia, Bizkaia eta Gipuzkoan hurrengo mendeetan eman zen ekonomia etademografia hazkundea da, honek eraikinen botatzea ekarri zuen beste handiago eta prestaketahobea zutenak eraikitzeko.Beste ikuspegi batetatik, Nafarroa eta Arabako zenbait leku eta hiribilduetako “monastegi”eta eliza batzuen garrantzia nabarmendu dugularik, alde batetara uzten baditugu, amaitzekoesan beharra dago Baskonian gorde den erromanikoa apala dela. Ia eliza guztiak neurri osomotzekoak dira. Nafarroan, hiru eliza-barnetakoak dira baina, gainerako euskal lurraldeetaneliza-barne bakarrekoak dira nagusi. Eta eliza-barne horietatik, hiru tarte gainditzen dituztenakgutxi dira.Monumentuzkoagoa den artea hiribilduen sorrera eta garapenarekin batera etorri zen, XIII.mendearen hasieran. Hirigintzaren gabeziak, eta populazioa sakabanatua izateak lehenengoeliza erromaniko haien egitura eta izaeran mugatzaile izango beharko zuten, hain zuzen ereberen monumentu izaeran, beren esparru zabaleran eta egituraren konplexutasunean. Esanlitekeena da, Baskonia, erromesen joan-etorriko lekua izanik erromaniko artea, jaio, hazi etahedatu demografiaren abiada berean eman zela.Bizkaiaz hitz eginaz Barrio Lozak arrazoi du “<strong>Euskal</strong> Herrian garrantzia duten politikonahiz erlijioso gunerik ez izateak” ezin zezakeela erraztu eliza handien eraikuntza erromanikonahiz gotikorik, adierazten duenean, europar beste herrialdeetan gertatzen zen bezala eta Baskonianbertan bi mende beranduago gertatuko den bezala. Bizkai aldeko erromaniko artearennolabaiteko “lehertzea”, azken hamarkadatan adieraziz joan denak, ezin dezake inor harrituXI. mendean zehar dohaintzan emandakoen agirietaturiko berriak gorde diren egoitza sagara-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 181

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!