11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLANafarroa BehereaZuzen zuzenean Iruñeko erregeen menpe zegoen eskualde honetan XII-XIII. mendeetakoeliza aztarnak ez dira gutxi, baina, beti ere ondorengo mendeetan birmoldatuak eta aberastuak.BIDARRAIKO ANDRE MARIA. Kanbotik 16 km-tara, baserriz ereindako, zelai berdezko paisaiaeder bat begiztatu litekeen muino batetan Bidarraiko Andre Mariaren elizak, eskualde horretanugari den hare-harrizkoa berau ere, bere hasierako erromaniko eraikuntzako aztarrenakbaditu.* * *Laurhibar haranean, Donibane Garazitik bost kilometrotara Alzietako Gurutze Sainduaeta Baskasango San Andres kapera erromanikoak daude, hargin berak eginak dirudite, hainbaitira berdinak. Begien gozamenerako kanpoaldeko itxuraren goxotasuna eskaintzen dute,barrualdeko aberastasun ezohikoa lagun dutela: esku sotil baina jakintsu batek margotutakozurezko gangak.HARANBELTZEKO SAN NIKOLAS. Nafarroa beherea alde horretan bertan, Haranbeltzeko SanNikolasen kapera beroa topa dezakegu, abeltzaintzako, merkataritzako eta erromesaldietakobide zahar ertzean kokatua. Priorretxe-ospitale batena zen eta XII. mendeko agiriek diotenezMaltako Ordenako “kideek” agintzen zuten bertan, Ostabat (4 bat kilometro harantzago, ezgehiago) alderat eta handik Orreagako igarolekura zihoazen milaka erromesei lagundu zietenak.Badu oraindik aterpe ireki zabal bat, agian oso erosoa ez bada ere, gauak harrapatu dituenerromesentzat segurua den aterpetxea. Erdi puntuko arku zabaleko aterpe hau, eskuairaz,kapera xume baten ondorengoa da, laukizuzeneko zorua du eta XII. mende aldera eraikiaizango da seguruenik, eta barroko aldian berreraikia. Barrualdean ez du erromaniko estiloagogora arazten duen ezer. Bere eliza atariak barruko zatian badu zorionean, Kristoren monogramaduen krismoi eder bat, Alfa eta Omega, zirkulu batetan sartutako Maltako gurutzearenazpian.BIDAXUNE. Baskonian beste asko bezala XIII. mendean eraiki ziren baina, erromaniko aireaarnastuz, Bidaxuneko (XIII. mendekoa) eliza, erdi puntuko arku bikoitz bat duen eliza atariaageri du, berezitasun batekin, inon kokatu gabeko giltzarri zintzilikako bat duela.IRATIKO SAN SALBATORE. Haritzgurutzeko lepoa igaroz, prerromaniko abside baten zatiagordetzen duen San Salbatoreren kaperara iristen da. Bere eliza-barnea XII. mendekoa da,ondorengo mendeetan birmoldatua. Prerromaniko gurtza egin zitekeeneko toki batetan dagoeraikia. Malta Ordenako ospitale zahar hau, kanpoan zutabe txikien gainean Gurutze-bidebitxi bat duena. Bere barrua, garai batean irudietan aberatsa zena, orain zoritxarrean hutsadago.Saint Jean le Vieux-ek (Donazaharrek) badu oraindik imus pirineus-etako iragan latzarenzenbait oroigarri. Hemendik gertu, utzia dagoen Done Bladiko erromaniko santutegia dago,Aphat-Ospital deitua, Donejakue alderako erromesen ospital-aterpetxea izan zena. Badu oraindikzorrotz samarrak diren arkuen ataria.Usakoako San Pierre eliza XII. mendekoa da, baina oso zaharberritua dago. Hala taguztiz ere, badu oraindik bere atari zaharra, istoriodun kapitelak eta irudimenezko piztiakdituena.Donibane Garazin merezi du historialariaren bisita Ugandeko Santa Eulalie elizak, nonoraindik ikus daitezkeen erromaniko artearen aztarna batzuk, Baigorriko Doneztebeko elizakbezala.ZuberoaOrdiarpen (Zuberoa) Nive ibaiaren ertzean, paisaia ederren batetan, zutik da oraindikSan Migel erromaniko eliza.Zilindro egiturako bi oinarrik, gotiko garaikoak ziurrenik izan litezkeenak, eliza-barne164 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!