11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAEpipaleolito eta Postpaleolito aztarnategiakAsko dira Paleolitiko geruzaz gainera, Epipaleolitoko tresnak aurkitu diren aztarnategiak:Isturitze, Berroberria, Urtiaga, Ermittia, Lumentxa, Bolinkoba, Santimamiñe, Mouligne, KobeagaII, Arenaza eta abar.Baina, badira postpaleolito aldikoagoak bezala har daitezkeen beste batzuk. Delakoak bezalaaipa daitezke, Araban, Montico de Charratu, Fuente de Hoz eta Kukumakoa.MONTICO DE CHARRATU. Trebiñoko Albainan kokatua den Montico de Charratu J.M. Barandiaranek(1965-1966), eta ondoren Amelio Baldeonek (1976-1978) ikertutako aztarnategiada. Aire librean dagoen aztarnategia da. Finkapenik zaharrena Aziliense ez geometrikoarena da,Epipaleolito geometrizaturantz garatzen doana, honen gainean ematen delarik zeramika duenneolitizatzea.FUENTE HOZ. Araban, aldi honetako beste aztarnategi bat Fuente Hoz deritzana da, Anuzitankokatutako kobazulotxoa Bayas ibaiaren haranean. Orain arte geometria itxurako epipaleolitikomaila bat zulatu da, C14 ak K.a. 6170 eta 4170 aldeko data eman du, data jada neolitikoa,ostilamendu tresna ugari duena, geometriazko armadurak, ukituak emandako xaflak, hortzadunpiezak, harrastailuak, karraskatzaileak eta abar.KUKUMA. Arabako ipar muturrean kokatzen da hirugarren epipaleolito aztarnategia, azkenehiztarien graikoa: Kukuma. Alzania mendizerran (900 m.tako garaieran) Gipuzkoarekiko muganbertan dagoen koba txiki bat da. Agian, hor izanak dira lehen ehiztari-uztabiltzaileak, izoztearenondoren goialdeko lautadetara igarotzen direnak. Harrizko erremintak, ehizarako eta animalienzati bigunak mozteko tresnak egiteko xaflak han utzi dituzte. 14Postpaleolito aldiko arte moduakArtistikotzat jo daitekeen guztia miatzea egokitzen zaigunez, tresnagintza jarduera soila adieraztenduten harri hondar guztiak alde batetara utz ditzagun, prehistoriako gizakiaren eskua,irudimen sortzaile baten eraginez mugitzen dela dirudien hartan kokatzeko. Alor honetan arkeologoentzatbegikoena den lau eratako arte zatiketan oinarritzen garela ohartaraziz hasiko gara<strong>–</strong>errealismoa, estilizazioa, eskematismoa eta abstrakzioa<strong>–</strong> erraza delarik nahiko argitasun teorikoz15zehaztea, baina beti ere onartuz, delako estilistiko aldakaien artean ez dagoela kronologiaeratorpenik.- Errealismoa, gure zentzuek harrapatzen dituzten moduan eta adierazi nahi den gauzakiarenideiara, berehalakoan eta xehetasunez eramango gaituen izadiko formak leialki imitatzen saiatukoden irudikapen modu bat da.- Estilizazioa ezaugarrizkoenak eta nolabait esateko, egiturazkoak diren zantzuetako batzukbakarrik nabarmentzen dituen adierazpen konbentzionala da.- Eskematismoa irudi baten identifikatzeko, gutxiengo zantzu batzuk bakarrik agertzen dituenadierazpen konbentzionala da.- Abstrakzioa forma lantze jardueran, izadiaren ageriko irudiak gogora ekartze edo imitatzesaiakera guztiak utziz, ideiaren bat edo sentimenduren bat adierazten saiatzen da.EUSKAL HERRIAN. Bere zentzu zorrotzean hartuz gero, bistakoa da <strong>Euskal</strong> Herrian gorderikopostpaleolitiko artea urria dela Penintsulako eta bereziki Lebanteko eskualdeekin alderatzenbadugu. Haatik, orain dela urte gutxi, Araba eta Nafarroako zenbait kobazulo, haitzpe babesetaneta aire libreko aztarnategietan aurkikuntza garrantzizko batzuk izan dira, berehala adierazikoditugunak eta aipatu berri dugun estilistika sailkapen honetan egoki txertatzen direnak.- Errealismoa. Inon ez da aurkitu arte errealista irudirik, ez behintzat hitz honi arte historialariekematen dien zentzu zorrotzekorik eta madeleiniar arteak eskaini zizkigun hainbat eta haineredu ospetsurik.- Estilizazioak. <strong>Euskal</strong> postpaleolitoan giza irudiaren estilizazioak, arkularienak gehienetan,aurkitu dira Solakoban (Jócano, Araban) eta Kortesen (Nafarroan).- Eskematismoa. Hain zuzen ere, eskematizazioak bezala hartu behar dira aipatutako Solacuevakobazuloko irudiak eta Lazaldaien (Zarate), Morosen (Atauri) eta Goikolauen (Berriatua)azaldutako gutxi batzuk.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!