11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAdira, baina denboraren zaharkitzea dela eta ezagutu ezinezko gaiak dituzte. Teknikaz berriz,esku zakar bat erakusten dute, nahiz eta beste alde batetik lan osoa, XII. mende bete betearenaurrekoa ez den erromaniko arteari dagokiona izan.SAN ROMAN. San Roman ermita, tontor atsegin batetan dago kokatua eta ohiko eliza-barnebakarra eta burualde laukizuzen eskemari jarraikitzen zaio. Harri-horma xumekoa da, harlanduakertzetan dituena. Estua izateak, hasiera hasieratik beharbada, zurez estaltzen utzikozuen. Hegoaldetik egiten da sarrera, zortzi dobela handiz burututako arkuaz zurkaiztutakohutsarte batetatik. Dena lanketa latzeko inposta baten gainean dago kokatua. Sartaldeko paretanbi hutsarte daude. Baina, beharbada deigarrienak bere absideko bi leiho bikiak dira,maineldunak, kanpoalderako isuri nabarmena dutenak; xumeak diren arku zorrotzak dituenaestalgarri. Bitxia da baita ere, tinpanoa eta inguruan dituen arkuak harlandu bakar batetanlanduak izatea.ZUMETXAGAKO SAN MIGEL. Zumetxagako San Migelen ermita, kokapen erosoa, ingurunelatza eta estetikazko kalitatearengatik Bizkaiko erromaniko artearen maitaleek gehien bisitatzeneta estimatzen duten tokia da.Akitekturaz ohiko eskemari jarraikitzen zaio: Oinazal laukizuzena, eliza-barne bakarra etaabsidea ere laukizuzena. Bere prestaera hormarri txikiz osatua da ermitaren ertzetan eta hutsarteetanharlanduz tartekatua. Horma gizenetakoa izan arren, sendogarri horma-bular batzukjarri behar izan zaizkio bere eraikuntza ondorenean. Jarraian doan inposta batetatik abiatzenden kanoi ganga bat du barruan. Absidea karratua eta estua da (4 m. baino gutxiago) etapuntudun kanoi erdi batez estalia da.Badu leihate zoragarri bat turuta antzerako joeratxoa duena, bi arkutakoa, landare etagurutzaketa tailak dituena bata. Bi arku hauek zutabe gainetan daude, bata fuste laua duenaeta bestea apaindua; geometria alderako kapitelak nahiz eta bakarren batetan giza bururen batikus daitekeen.Hiru sarbide ditu ermitak. Interesgarriena hegoaldekoa da. Bi arkibolta lau dituen turuta-antzerakojoera duen atea. Kanpo aldekoena horma gainean atsentzen da eta besteak atezangogainetan. Deigarri egiten da apainketarik ez ikustea. Arkiboltak zutitzen direneko zutabeekhainbat tankeretako fusteak dituzte. Hauen arteko bik, geometriazko eta landarezkonahasketak dituzte; besteak zestozkoak dira. Hainbat tankeretakoak dira bere kapitelak ere,izan ere, batak giza aurpegia dauka eta besteetan hostotzak eta pinaburuak nagusitzan dira,akantoak eta aldaskak dituztela. Barrio Lozak, kanpotik ikusita, leihotxo honen edertasunaazpimarratzen du, “bai apainduria ugariengatik, herri estetikan hain sustraitutako gaiengatiketa hain ongi gordea egoteagatik”. 58 Herri usaia handia bada ere, bere fuste zestozkoetan Arabarekin(Estibalitz eta Argandoña) zerikusia baduela eta honekin batera euskal hargin taldeibiltariak izan zitezkeela ere pentsatzera behartzen gaitu.BAKIOKO SAN PELAIO. Bakioko San Pelaio elizak, Bermeotik askatu zenetik Bakio deitzenzaiolarik (1927), Gaztelugatxeko San Joanera igo eta jaitsi ibiltzera behartuak zeuden jendeeiliturgia zerbitzu erosoago bat eskaintzeko balio izan zuen monastegia, 1053. urtean San Joande la Peñari emana izan zitzaion.Zumetxagatik gertu dagoen San Pelaio betiko eskematan sartzen da, eliza-barne bakarraeta abside laukizuzena. Eliza-barnea teilatu-zurez estaltzen da, eta absidea gangaz. Prestaketahare-harrizkoa da ertzetako harlanduez tartekatuta. Hormak metro batetakoak dira zabalean,eta azken zaharberritzearen ostean itxura bikaina erakusten du.Barruan garaipen arku zorrotz batek hartzen du eliza-barnearen zabalera osoa. Zarpadunharroin euskarrietan babestutako zutabe erditan eusten da. Bere fustak ahulak dira, kapitelakez bezala, hostodun zestozko oso handiak baitira. Zimazio lau eta ez oso lodi batek nazelatutakoinposta garbi bat bideratzen du. Zabal samarra den absidea (4 m. eta erdikoa) turutaantzeko leihate atsegin bat du, zutabe txikietan kokatutako arkuak, alde banatan bana etazestozkerazkoak dituena.Atea.Ermitako sarrera bakarra sartaldeko eliza aurrean dagoena da. Turuta antzekoa da;atearen arku aldetik kanpoalderako hiru arkiboltak lauak ditu; inposten bitartez zutabe ukondotutakozutabeen gainetan kokatuta daude, fuste lauetan, eta berezitasun batekin, plintokubiko batzuen gainean lurretik tarte bat utziz daudela kokatuta. Kapitelek itxura latza dute,beren diseinu bakarra profil okerrezko barne-barneraturiko ildoak dituela, nekazari girokoegileak zirela nabarmen utziz.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!