11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA8. Harrespilak eta iruinarriak• HarrespilakEuskal eskulturagile ospetsu eta garaikidea den Jorge Oteizak, euskal identitateari buruz egindituen hausnarketetan euskal harrespilei eman dien garrantzi handia dela eta besterik gabe, kristauaroaren aurreko milurteari dagokion egitura horretan geldialdi bat egin behar dugu.Herri espedizionarioen etorrerarekin, zeltarrak izango ziren ziurren, piriniar eskualde zatihandi batetan kultur mota hau sartu zen, iparraldeko zelaietan batez ere. Adierazpenetako batharlosazko biribila izan zen, euskal lurraldean sarritan harrespil edo baratza izenez deitzen zaiona,baina normalean cromlech izen zeltarraz ezagutzen dena.Piriniar harrespilak Ariège lurretatik hasi eta Nafarroa eta Gipuzkoako azken mugetarainokolurretan kokatuak daude. 65 Zeltar kulturaren egitura bat da, Jose Migel Barandiaranenustetan Bohemian eta Bavieran izan zuen sorrera, eta Britainiar Uharteetara iritsi zen aztarnaerraldoiak utziz, 396 m diametrozko Aveburyko santutegi borobila, edo Stonehenge-koa, berehanditasun eta arkitekturazko kalitatean hobekien gorde dena. 66 Harrespila, Suitza eta ItaliakoIparraldetik igarota, piriniar eskualdetan zabalduko zen.Gure eskualdean zutik sartutako harlosazko zirkulua bezala agertzen da harrespila, diametroz4 eta 10 m. tartean neurtu ohi duen barruti bat mugatuz. Erdian, gorpuen arrautsak gordetzendiren harrizko kutxa bat egon ohi da, ideia erlijioso berrien agerpena adierazten duena.Euskal harrespila, batzuetan tumulu edo trikuharri batez inguratua egon ohi da.Gure Herrian Pirinioetatik hasi eta Leitzaran ibarrera arte hedatzen da, salbuespen bezala,Bizkaiko Sartaldean berriro azaltzeko.J.M.Barandiaranek 1948an , Ariègetik hasi eta Berastegira (Gipuzkoa) arte Piriniar lurraldean24 harrespila leku zenbatzen eta deskribatzen zituen labur-labur. 67 Luis Peña Basurtok,1960an Gipuzkoan bakarrik 107 harrespila kontatzen zituen. Vegas Aranburuk 1988an argitaratutakoazterketan 143 harrespila zenbatzen eta deskribatzen zituen (6 Araban, 3 Bizkaian, 28Gipuzkoan, 51 Nafarroan eta 55 Ipar Euskal Herrian). Gaur esan daiteke, Euskal herrian banatuta400 harrespila baino gehiago ezagutzen ditugula. Ziurtzat eman daiteke hilobi monumentuegitura hauek alderdi horietako artzain kulturaren ezaugarri direla eta Brontze Aroko zenbaitgauza jasotzen badute ere, gure Herrian K.a. 1000 eta 650 urteen artean kokatu litezkeela. 68OIANLEKUKO HARRESPILAK. Protohistoriako monumentu mota hauen azterketa bikain bat JesusAltunak Oianlekuko (Oiartzun, Gipuzkoa) harrespiletan eginikoa da. Diametro desberdinetakobi zirkulu ukitzaileen eraikuntza bat da. Beren aztarnategian zeramika, harraskagailuak,hartxabal puskak, brontzezko gauzaren bat, erraustutako hezurrak, eta abar. ugari azaldu da.Guzti honek errausketa ez zela harrespilean bertan gertatzen erakusten du. “Oteizak 69 nahibezala, monumentuak ehorzketaz bestelako eta inolako zerikusirik ez zuen egitekoa izatea, litekeenada, baina guztiz merkea da. Are gehiago, Oteizak bere hipotesiarentzat harrespilen barrutikezer ez ateratzea eskatzen du. Hara bada, hona hemen kontrakoaren froga nabariak”. 70IPARRALDEKO HARRESPILA. Harrespila eta tumuluak ugariak dira Pirinioez bestaldeko euskallurraldeetan. Beraietan azaldutako materialen miaketa eta azterketa lanak, Jacques Blot eta bestearkeologoek zuzendurikoak, “Bulletin du Musée Basque”eko zenbait aletan eta “MUNIBE”aldizkarian argitaratzen dira eta horietan azaltzen denez Iparraldeko harrespilak neurri txikikoakdira. Euskal herriko hegoaldekoetan bezala, miatutako ia erdiak, diametroz bataz beste 5 eta 7m.takoak dira, eta harrien zenbatekoa berriz, 5 eta 12 bitartekoa. Datari dagokionez berriz, C14ko azterketak K.a. 1000 eta 600 artekoa eman du.Bere aztarnategiaren azterketak baieztatu egiten du eta gutxi gora bera, bat dator hegoaldekoEuskal Herriko harrespiletan nabarmentzen denarekin: Harrespilen egitura ez da aldatzen funtseanmendeetan zehar, geografia esparruz, herriaren sortalde aldera kokatzen da, Burdin Arokoartzainen kultura islatzen du, “halaz ere, Brontze Aroko zenbait tradizio gordetzen duelarik;beste ondorio hau ere atera liteke, burdinaren erabilera ekarri zuen eta agian zeltarra zen sarraldiuholdearekin zerikusia baduela harrespiletan agertzen den errausketak”. 71Harrespilaren kontu honetan oraindik erabat argitu ez dena beroien sorburua eta jatorria da.Bere sorburua non jarri behar da, Europaren erdialdean, frantziar Bretainian ala piriniar eskualdeanbertan? Eskualde honetan da, hain zuzen ere, azaltzen da gehientsuena, non badirudienartzainen larrez-larreko ibilerarekin lotu behar dela, harrespilak hemen azaltzen baititu ezaugarriberdin eta zehatzenak.58 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!