11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAJatorriari dagokionez arkeologoen ustetan, laburtuz, “ hamaika gerriko belarrietatik, seik,Pirinioetako iparraldera igortzen gaituzte oker handirik gabe, eta beste bostak berriz, penintsulakohileta testuinguru batetan sarri ematen direnetakoak dira. Halaz ere, deigarri egiten daIruñean bisigodoen eta hispaniar-bisigodoen toreutikako alerik ezaugarritsuenak ez azaltzea”. 21Blas Tarazenaren ustetan Nafarroa bisigodoari Arronizen aurkitutako gerriko belarri bat etabaita Gastiaingo 22 apaingarri aztarna batzuk ere.Nafarroako hiriburua erromanizatutako hiria izanik, baina, hainbatetan gudaroste eta bisigodojendeez txikitua ere izan dena, Katedraleko artzapezpikutegiko zoruetan burututako miaketaaldietan IV. mendeaz geroztikako geruza mailarik, alegia Erromatarren Inperioaren azkenalditik,lehenengo katedral erromanikoaren eraiketa arte hiatusen bat ez egotea, guztiz arraro eta etsipengarriaegiten da. Argi dago, ohar honek ez du aditzera eman nahi, V. eta X. mende arteanleku honetan hiri eraikuntzarik izan ez zenik, baizik eta “aldi horri zegozkien geruza mailaksuntsituak izan zirela katedrala eraikitzeko lurra berdindu zutenean”. 23GOROSEN KOBAZULOA. Eman izan zaie, noski (Nafarroatik irtenik) Hueto Arriban arabarGoros deritzan kobazuloan aurkitutako gauza batzuei bisigodoen tankerarik (gaur, Arabako ArkeologiaMuseoan direnak). <strong>Euskal</strong> lurrean aurkitutako mota honetako hain gauza gutxi izanaazpimarratuz eta horrexegatik historiagilearentzat garrantzia nabarmendu nahiez, Pedro de Plolberaien deskribapena eta balorapena egiten aritu da.Badira hainbat gauza, baina denen artean ikuskizun handiena gerriko baten krisketa bateksortu du, zaharberritu denean, bere kalitate tekniko eta estetiko izugarria azalduz. Hispaniar-bisigodoenartean jakituna den honen deskribapena itzultzeak balio du; krisket honek 105mm. ditu luzean eta 35 mm. zabalean, lirio egiturako profila duena da eta VII. mendekohispaniar-bisigodoen ostilamenduetako pieza jatorra da:“Gerriko belarri artikulatua gorde du, baita, bere hortza ere. Krisketa plakaren aurrealdekoazala estaltzen duen urre eta zilar damaskinatu apainketa ederrak sortzen du harridura. Teknikoki,burdinazkoa da pieza, eta apaindutako alderdiaren gainean brontzezko xafla bat dauka, berdekoloreko herdoilarena. Ezkutuan, bi orein ala orein bat eta otsoa, ala zakurra erdialdean marraztendituen burdina azaltzen da, eta piezaren muturreko gingil borobilean beste haragijale bat.Animalia hauek gainera, damaskinatu teknikaren bidez, zilarrezko hariz eta urre kalkoa itsasteanlortutako marra zuriz apainduak daude. Horrela lortutako apainketa, marra soil batenbidez elkartzen diren trokelezko zirkuluz inguratutako ertza eta orein bat duen erdigunea dira;aurrealdean gainera, hegal baten moduko bat du. Ez dugu uste, garai bereko franko edo burgundiarartean hain arrunki azaltzen diren eta VII. mendeko hispaniar-bisigodoen lantegietan hainbestekoeragina duten kanila horietako bat denik. Orratzaren atzealdean, gingil borobil batetan,salto egitera doan lauhankako bat azaltzen da, hau ere zakurra agian, eta bere azpian damaskinartuaktxori hegal batzuen antzeko marrazkiak ditu; baina, toki horretan bertan piezak duenitxurak ez digu uzten gai hau erabat ezagutzen”. 24Kobazulo horretan bertan aurkitu da baita ere:- burdinazko aizto bat, muturrez bukatzen duen laukizuzeneko orria eta kirten zatia duena,luzean 145 mm. eta zabalean 22 mm. dituena,- eta horrekin batera 145 mm.-tako aizkora, luzean 102 mm.-tako aho indartsua eta beso luzeaeta ahoaren bestaldeko tutuaren luzamenaz kirtena estalia duena.- aihotz oker bat bada, bi aldetan aho biko zorrotza duena, 220 mm-tako gehiengo luzera eta65 mm-tako zabalera dituena.Aipatutako gerrikoaren krisketari buruz, hispaniar-bisigodoenetik gordetakoetan, teknikokihonen antza duenik ez da ia ezagutzen eta oro har guregana ez da iritsi hispaniar lantegietatikdatorren damakinatutako burdin piezarik. Teknika hau frankoen eta burgundioen artean sarritanerabilitakoa da.Baina, merobingiar eta burgundiar eragina dela pentsa badaiteke ere, Palolen ustez, Goroskobazuloan aurkitutako piezak, lehendik jada ezagunak diren beste piezen antzagatik, zalantzarikgabe hispaniar jatorrikoak dira, eta VII. mendearen bigarren zatiko bezala hartu behardira. Aldi batetarako izaera duen lurperatze batenak lirateke eta ez hilerri izaerakoenak.BESTE ZENBAIT GAUZAKI. Arabako Arkeologia Museora bisigodoen eskulangintzazko beste zenbaitgauza iritsi ziren ustekabeko aurkikuntza batetatik. 25 Tutu motako makilari kateatutakoerronboidezko orria duen bi lantza mutur, aizto bat, ferra zati bat eta beste gerriko belarri puskabat dira.90 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!