11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. ERROMATARREN ETORRERA3. Eskultura-ondarrak• EskulturakErromatarren garaiko harri langintzaren ikerketak Penintsulan edo zehatzago esan, EuskalHerrian aurkitutakoak, bertakoen ukitu garbia ikusten uzten du batzuetan erliebe eta hilarrietantailatutako irudi eta formetan. Baina, bistakoa den bezala, delako lan gehienetan agerikoakizaten dira latin kulturaren fintasunak.Izan ere, aldare, hilarri eta eskulturaren antroponimiko ikerketak badirudi garbi uzten duela,harri idatzi gehienak duten erromatarren urtebetetzeko idatziez kanpo, badira bertakoen sustraigarbia dutenak ere: Illuna, Aitea, Vinunburu, Aituneo, Belteson (?), eta abar. 28Esan beharrekoa da baita ere, erromatarren jainkotasun oso ugarien ondoan, hispaniakoinspirazioei egindako zenbait eskaintza ere aurkitu dela –Belisto– ( Elortzak dioen bezala, euskarazkoBeltz-etik ez badator behintzat), –Tullonio– iberiarra, edo guztiz bertakoak, Matribus Useis,batzuek, euskal Uxuakin alderatzen dutena bezala.Oraingoz behintzat, arkeologiak eskaintzen dituen oharren arabera, antroponomiak ziurtatuadaukan kultura erasotzailea eta erasotuaren arteko sinbiosia edo kutsaduraz gainera, euskalkutsukoak bezala ezagutu ditzakegunak ez dira asko, bai formen eta egituren alorrean nahizeduki eta ikonografiazko gaietan.Eskultura lanei buruz berriz, garbia da ezin diezaiokegula euskal artea izenez deitu baizik etaartea Euskal Herrian.EMAKUMEZKO ESKULTURA. Iruñatik datorren marmol zuriz landutako emakumezko eskulturari,hasera batetan Gran Herculanesaren kopiatzat hartu zena eta gerora Zeres, Fortuna etaLivia, eta abarren ordezkotzat bezala hartu denari, batzuk I.ngo mendeko data eman diote etabeste batzuk, Juan Carlos Elortzak bezala “Orante” izendatuz, II. mende lehen erdiko helenistikopieza bezala sailkatzen dute.THORAKATO SOIN-ENBORRA. Iruñako oppidumetik bertatik datorrena da Gasteizko Museokothoracato soin-enborra deiturikoa ere, Madrilgo Lazaro Galdiano Museoan dagoen originalarenigeltsuzko kopia da berau, aurrekoaren garai beretsuko lana. 29 Bertako artearen inongoarrastorik ezin bereiz daiteke delako eskulturetan.GIZON ARGAZKIA. Lehen inperio aldikoa den eta “Carenses” (Santakara) antzinako hiri hondarretanberriki aurkitutako marmol zuriz ( 24 cm-takoa) eginiko gizon argazkia.SOIN-ENBOR HANDIA. Zangozan 1965ean aurkitutako gorputz-enbor handian (80 cm-takoa),Balil-ek agiri zoragarriez idatzitako artikuluan, Artemis ehizako jainkosa bezala ezagutzen dueneta II mendekoa izan litekeena. 30TOGADUNA. 1895.ean Iruñan aurkitu eta seguruenik Flabios-en garaikoa den eta inongo jainkosarikez baizik eta soinekoaren bi aldetako bueloak eusten dituen togadun bat adierazten duenbrontze handia.SATIRO KOPARIA. Xabierko Gaztelutik Nafarroako Museora pasa zen brontzezko txikia.BRONTZEZKO ESTATUATXOA. Gaur non den ezagutzen ez dugun arren, Errenterian aurkitutakoa.Pieza hauek denak espirituz nahiz formaz oso dira erromatarrak, beste hauen modura:- Kastiliskarreko sarkofago ederra, IV. mendeko kristau sarkofagoen adibide jatorra den haubezala, Hispaniara kanpotik ekarritako erromatar lantegi batetako emaitza dena, zalantzarikgabe. 31- Aizkorriko erromatarren aldarea.- Euskal lurralde osoan, baita erromanizatu gabeko guneetan ere, lurpetik atera diren txanponak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!