11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA2.Lehen arte abstraktoaTESTUINGURUAANTROPOLOGIA ETA INGURUNEAREN ESPARRUAPaleolitoaren bukaeran, orain 10.000 bat urte, zenbait aldaketa oso garrantzitsuak iritsi ziren, kulturaberri bati sorrera emanaz, hasiera batetan <strong>Euskal</strong> Herrian K.a. 9.000 eta 5.000 artean kokatu ohi den etaNeolitoa jarraikitzen zaion Epipaleolito aldiaren barruan gelditu zena.Ingurugiroaren aldaketak, hein handi batetan, azken izoztea amaitu ondoren giroa epeldu eta hezetzenhasi delako eman ohi dira. Erdi eta hegoaldeko lurraldeetatik arktiar animaliak Iparraldera aldeegiten dute. Ehiztarien helburu izaten jarraitzen dute oreinak, sarrioak eta ahuntzak; basurdeak etaorkatzak ugaritu egiten dira. Urki basotxoen ordez pinudiak azalduko dira. Hostogalkor basoak hedatzendoaz; eta euskal lurraldean, 800 metrotatik goragoko garaieratan pagadiak dira nagusi, gaztainadi etahariztiak berriz beheragoko mailatan.Bestalde, eskualde honetako gizakia aldatuz doa gorpuzkeran. Urtiagako kobazuloan aurkitutakoburu-hezurrek geruzagrafia arrazoiengatik, Paleolito aldian koka zitezkeela pentsarazi zuten. 1 Gero kronologiakokapen hau alde batetara utzia izan zen, eskuartean erabiltzen ziren aztarna antropikoenzenbatekoa urria zelako. 2Frantses irakasle Paulette Marquerrek, 1963an euskal erraza baten batasuna ukatu egin zuen, mediterraneareitezko aldagai bat bezala baieztatuz, piriniar sartaldeko eiterik ez zuena.Azkenik aztarnategiko geruzen ikerketa arretatsuago batek eta C14 probek, antropologoak lehendaten balioztatze kritiko batetara eraman zituzten, delako buru-hezurrak Brontze Aroan kokatzera bultzatuz.3Hori ez zen oztopo izan zenbaitzuk Aziliense aroan (K.a. 9.000-6.000) aurkitutako giza aztarnak gaurkoeuskal eitearen alderako iragaite joera azaltzen zutela pentsatzeko eta esan zitekeela Eneolitikoan etaBrontze Aroan izan zela, orain 6.000 bat urte, gaurko euskaldunaren antzeko arraza eitea osatua geldituzen aldia. 4 Tesi hau hizkuntzalaritzatik baieztatua geratzen zela pentsatu izan zen, Harri Aroa gogoraraztenduten hitzak euskaran gordetzen zirela ikustean.Halaz ere, ikerketa berriagoen arabera pentsa daiteke euskal eitearen osaketa genetikoa uste zenabaino konplexuagoa dela; Herriaren hegoaldetik, K.a. IX. mendean Pirinioetatik sartu ziren indoeuropartaldeen aldetikako etnia eraginak izango zirela, eta baita Goi-lautadatik ere mende batzuk beranduago,eta gaurko euskal biztanleriaren artean berezitasun bat gordetzea dela zuhurrena pentsatzen da.Biztanleriaren transformazio genetiko maila “kultur erantzunek baldintzatua izan zitekeen, hein handibatetan, oinarrizko beharren asetzearekin zerikusia duten eta gurutzamendurako oztopoak izango direnkultur oztopoak izatearekin eta ondorioz biologiko eraginekin”. 5Ebro ibaiaren haranean aurkitutako giza aztarnen ikerketak, non mediterraniar eiteari lotutakoantropologiazko trazuak azaltzen diren, arraza aniztasun baten ondorioa dakarke, euskararen euskalkianitzek eta <strong>Euskal</strong> Herriko eta oro har, sartaldeko iparpiriniar eskualdeko beste kultur adierazpenak baieztatutakoa,bestalde.KULTUR ALDIAK: NEOLITIKOA, BRONTZEA ETA BURDINANEOLITIKOA. <strong>Euskal</strong> Herrian neolitizazioa, K.a. bosgarren milurtekotik abiatzen da, Ekialdeko kulturekinalderatuz gero, atzerapen puska batekin. Neolitikoa finkatzeko funtsezko moduan hartzen diren alderdiak,gradu eta aldi berean izan ez badira ere, hauek dira:- Kobazuloetan eta haitzpeko babesetan bizi izatetik, aire librean bizitzera pasatzea;- harrapakinen ekonomia utzi eta elikagaiak, nekazaritza eta abereen etxekotze ekoizpen teknikaerregular moduez baliatzea;- industria osagai berrien agerpena (harri landuak, zeramikak), oso bistakoa den ostilamenduen hedapenaeta aniztasuna dakartena.Aldaketa honek ondorio garrantzizkoak izango zituen. Biztanleriaren gorakada, talde edo tribuensedentarizatze gero eta handiagoa eta honekin batera gizarte sisteman eta giza harremanetan aldaketak.Horregatik, litekeena da, goiko indarrenganako sinismena aldatua izatea, erlijiozko norabidea oraingoanizadiarengana, hazien iturri eta giza bizia beraren iturria den ama izadiarengana aldatzea.Ziurtasun osoz oraindik konpondu gabe daukagun arazoa, euskal lurraldean “neolitizatze” gertakarianola eman zen jakitea da. Jakinaren gainekoa denez, “neolitiko erreboluzioa” deitu ohi zaionaren zenbaitalderdi ez zirela aldi berean eman leku guztietan. Baina, bertan jaiotako biztanleriaren gertakariberezia izan al zen edo beste herri berrien etorrerak eragindakoa izan al zen? Eta horrela bada, bertanjaiotako biztanleriarengan zein neurritako eta mailatako etnia-kulturazko aldaketa gauzatu zuen?<strong>Euskal</strong> Herrian, Epipaleolito eta Neolito aldiei dagozkien aztarnategi nagusiak Arabako Montico deTxarratu eta Husos kobazuloan, Gipuzkoan Marizulon, Lapurdin Moulignen aurkitzen dira.34 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!