11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAmotzeko eta egitura ederreko baina adardura desagertu zaien bi hausnarkariren gorputzak gainjarrizaizkio. Beste maila beheragoko batetan beste hiru zaldi eta interpretatzean zalantza sortzenduten beste irudi batzuk agertu dira. Nabarmenena zera da, haitzgaineko erliebe txikian burutuakdirela irudiak. Beren estiloz Erdi-Madeleine aldikoak dirudite, berrienaren muga aldekoak,alegia.HARISTOI. Isturitzeko kobazulotik oso gertu eta azpialdean, Haristoiko kobazuloa dago, Otsozelayaere deitzen zaiona, non lau zaldi, bisonte bat, orein bat eta hegazti buru bat ikusdaitezkeelarik. Erdi-Madeleine aldikoak dira.ALKERKI. Urdazubin (Nafarroan) Alkerdi kobazuloko lehen haitzetako pinturak Casteretekaurkitu zituen 1939. urtean. Beranduago, J.M. Barandiaranek beste lau aurkitu zituen. Kobazulokobi gunetan kokatutako bi grabatu multzo dira. Bata, sarreraren aurrez aurre dago, 20 batmetrotara. Bigarrena berriz, beste honetatik 40 bat metrotara pasabide estu baten sakoneran.Beste batzuen artean gailentzen dira orein baten grabatua, osatu gabeko, baina konkorra eta isatsoso luzea nabarmenduak dituzten bi bisonterenak, eta beharbada otso baten buruaren grabatua.Behe-Madeleine aldian kokatzen dira.ETXEBERRI. Gamere-Zihigan (Zuberoan), Etxeberriko-Karbian, Boucherrek 1950. urteanaurkitu zituen oso nekez igo zitekeen leku batetan, sarreratik 200 bat metrotara zenbait irudi.Irudiak zerbait itxusituak daude, beltzez eginak dira baina puntu eta mantxa okreak dituzte.Kobazuloaren bi aldetako hormetan, hamabi zaldi, bisonte pare bat, eta beste ahuntz pare batere zenbatu daitezke. Irudi batzuk buztin zuri gainean behatzez eginak dirudite.Oraindik ere igoera zailagoa duen tontor batetan, beste bost zaldi eta beste baten trazuak, etagehitu behar zaizkien ahuntz bat, bisonte bat eta zenbait tanto gorri multzoa aurkitu da.Leroi-Gourhanen ustez, bi animalia parekatzea zaldia-bisontea eta beste hirugarren animaliabaten (hemen ahuntza) etenik gabeko gaiari buruzko bi multzo berdinen santutegi bat da. Antropologobatzuk, zenbait irudi Auriñaciense aldian kokatzen dituzte. Leroi-GourhanekErdi-Madeleine aldiraino atzeratzen ditu.GOIKOLAU. Berrituan (Bizkaia), Goikolau kobazuloko irudiak J.M. Barandiaranek aurkituzituen 1962.ean. Bost taldeetan banaturiko grabatu sail bat da. Batzuetan, bata bestearen gaineanbizkarra jarria duten animalia eskema osatugabeen irudiak dira; hainbesteko pila bata bestearengainean, non, erraza ez den izaten zein animalia espeziea den ezagutzen, ahuntzen bat edobeste izan ezik. Aurkitzailearen beraren ustetan, postpaleolitikoan kokatu behar dira eta aztarnategikozenbait mailetako hilobi izaerarekin lotu.SINHIKOLE. Burdeoseko espeolologo talde batek 1971 eko abuztuan Sinhikoleko-Karbiakobazuloan haitzetako arte aztarnategi berri bat aurkitu zuen. Areto bakar bat da, luzeran 60cm. eta zabaleran 10 dituena, oso irudi gutxikoa baina, kalitate bikaineko zaldi bat eta bisontebat azaltzen dira. Zaldia, ingurune beltzez eta oso isats luzeaz margotua dago. Barrutik, ilajeareneta buruaren margotze bikoitza gorriz egina da, hutsarte bat begiarentzat utziz. Bisontea, zaldiarengainean kokaturik dagoena, osatu gabea da. Bere ilezerra haitzaren ertzak osatzen du. Biirudi hauen eskuinetara, bisontearena dirudien beste irudi osatu gabeko bat dago. Zaldiarenaurrealdeko azpialdean, nekez uler daitezkeen trazu gorri batzuk ere badaude.ARENAZA. Aranzadi Elkarteko kideek, 1973.go neguan haitzetako arte aztarnategi berri battopatu zuten Galdameseko Arenaza kobazuloan. Irudiak, nekez igo daitekeen ganbara txikibatetan daude. Erdi-esferazko gela bat da, sarreraren ia bestaldeko muturrean kokaturik, gorakadoan luzapen bat dago, eta orein eme talde bat azaltzen da. Gutxi zainduta edo, oso egoeratxarrean daude, haitzak nozitu duen zartatzearen ondorioz. Orein emeak, Kantabriako bestekobazuloetan erabilitakoaren antzera, punteatze teknika erabiliz, gorriz margotuak daude. Xehetasunhonek eta oreinak nagusi izateak, astur-santandertar aldeko artearekin ahaidetasun gertuagokorenbat adierazten duela dirudi, Laperra Bentari buruz aipatu den bezala, iparpiriniarartearekin baino. Beren estiloagatik badirudi irudi hauek antzinako madeleiniar sailean atxikibehar direla.24 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!