11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLASinbolodun hilarriakIlgora bezalako sinboloz apainduriko oroitarrien aparteko multzoa osatu liteke, zeinarenesanahia Garcia Bellidok aztertua daukan. Arabar eskualdean ilgora hau batzuetanbakarrik azaltzen da eta bestetan erradiodun disko, erradio okerreko gurpil, erroseta, etaabarri loturik.Erradiodun ala beren artean ebakitzaile diren zirkuluak Erdi Aroko euskal arte saileanazalduko dira gerora, adibidez, kutxa eta bataiarrietan (Ormaiztegi, Zaldibia, etaabar.).Era berean gamma gurutze edo esbastika, zeinaren balio arketipiko eta unibertsalazuzentasunez aipatu izan dena, gure herriaren tradizioan bereziki sendotuko da.Nafarroako hilarriakSumatu litekeen bezala, Nafarroako hegoaldea da erromatar oroitarri gehien dituenaeta hobekien gordeak izateaz gainera arte kalitaterik hoberenekoak dira.PORCIUS FELIXEN HILARRIA. Zarrakazteluko aztarnategitik atera eta Nafarroako Museoangorderik den oroitarri bat Porcius Felix, 70 urtekoari eskainia da. Idazkuna, iatrapezoidala den gorpuzki prismatiko baten erdialdean kokatua dago. Bere zirkulu erdikoburualdeari sei hostotako arroseta bat egokitzen zaio, eta honen azpian bi arrosetenartean ilgora bat ikusten da. Idazkunaren azpian, laukizuzen baten barruan hiru ilgoraazaltzen dira, hauen azpian arku soil bat dagoelarik.AGILARREKO HILARRIA. Hilarri baten zatia dator Kodesko Agilarretik, gainaldean M(=Manibus) hizkia ageri da, bera Manes-ei sagaratutako adierazpena, eta zanpatutakohorma-irudi batetan sarturik bi emakume irudi zutik (eta hirugarren baten zatia) hirurakelkarri eskuak emanda.Beste hilarriak. Kodesko Agilar eta Marañon-eko lurralde honetan, gaurko Nafarroaeta Araba probintzien arteko mugan, eta erromatar garaian Barduloak izan zirenekohonetan, espiritu bera arnasten duten zenbait hilarri aurkitu da: ia zehaztu gabeko gorputzeta jantziak dituzten irudiak azaltzen dira; buru batzuetan bakarrik suma litezkebegiak, sudurra eta ahoa. Irudiak aurrez aurre agertzen dira, arkuen azpian batzuetan,soineko motzez jantziak, eskuak emanaz. Aleren batetan, irudi bat beste batetatik orrazebatez bereizita geratzen da; beste batean irudi eta irudi artean triangelu bat ageri da,epigrafiako tartekatze normal bezala.* * *Gastiaingo hilarriak. Arte kalitaterik handienekoak Gastiaindik, (epigrafia aurkikuntzetanNafarroako gunerik garrantzizkoenetakoa izatera iritsi den ermita) San Sebastianermitatik datozenak dira. Hilarri hauek, normalean, animalia irudiak dituzte, zezenak,oreinak, buruz buru jarritako hegaztiak, beti ere hileta esanahia dutenak.BUTURRAKO HILARRIA. Gastiaingo sail honetako oroitarririk ederrena (Nafarroako Museoan1946 an sartu zena) Buturra, delako Viriato baten alabari eskainia dago. Behealdeankokatutako bi pitxarretatik jaiotzen diren mahatsondo hostoz eta mahats mordozhasi eta goialdean aldare baten buruz buru bukatzen den zerrenda apainak, lau zatitanbanatutako laukizuzen bat inguratzen du: garaienak, ultra zirkuluerdiko arku batez osaturikohilobi-zulo bat dauka, zutabez eutsia; hilobi-zulo horren erdia eserita dagoenemakume batek okupatzen du, orrazeak alde banatan dituela; goialdeko tarteetan errosetaketa kardak daude, erritozko siglen ondoan D (i i s) M (anibus); behealdekoetan bipatera daude. Goialdeko horren azpian tabula ansata moduan idazkuna dago:AN (n) IA BUTURRAVIRIATIFILIAAN (norum) XXX H (IC) S (ita).Behe aldetik, bi zuhaitzen artean metopa bat okupatuz, eskuinaldera jiratua dagoenabelgorri baten irudia dago. Azkenik, beheko solairuan, hosto askotako lore bat daukandisko bat darama, eta alde banatan erradio okerreko gurpilak eta kraterrak. Multzoosoak konposaketa sena ederra adierazten du.78 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!